2014ko ekainak 12 · 8. zkia
GIZA KATEA EZ DADILA ETEN GAI NAGUSIA 2 - 3 · ARABA 4 · BIZKAIA 5 · GIPUZKOA 6 NAFARROA 7 - 8 · GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 9 · AMAIUR 10 · EUROPAKO LEGEBILTZARRA 11
GAI NAGUSIA
Giza-katea ez dadila eten D
urango eta Iru単ea lotu genituen igandean 150.000 lagunok. 300.000 eskuk elkar hartuta gainditu genituen Durango eta Iru単ea arteko 123 kilometroak. Gure Esku Dago herri dinamikak motz utzi zuen Durango eta Iru単ea arteko distantzia. Gertaera historikoa izan zen igandekoa, Euskal Herriko historia garaikidean mugarri bat. Erronkaren tamainak eta zailtasunak, mobilizaturiko herritar kopuru itzelak eta Durango eta
2
Iru単ea lotu zituzten herritarren aniztasunak bihurtzen duten igandeko mobilizazioa gertaera historiko. Horrela bada, gure zorionik beroenak Gure Esku Dago herri ekimeneko lagun guztiei, giza-katearen antolakuntzan aritutako lagun guztiei eta nola ez, 123 kilometroko giza-katean protagonista izan ziren herritar guztiei. Igandeko giza-katea zein aurreko hilabeteetan herriz herri garatu den dinamika indartsuan protagonismoa herritarrek izan
dute. Siglen gainetik, hamarna milaka lagunek ozen adierazi dute gure geroa erabakitzeko eskubidea dagokigula euskal herritarroi. Aldarrikapen demokratiko baten aldeko mobilizazio erraldoia bizi izan dugu azken hilabeteotan eta horren adierazle gorena izan da ekainaren 8a. Gure Esku Dago leloak bikain laburbiltzen du dinamikaren aldarrikapena: gure esku dago, euskal herritarroi dagokigu, gure herriaren geroaren inguruan erabakitzea.
GAI NAGUSIA
EH Bilduren iritziz, mobilizazio erraldoi honen bidez Euskal Herriko eragile guztiok izan ginen interpelatuak: Erabakitze eskubidearen alde jarduteko deia luzatu dute herritarrek, gure esku dagoen eskubide bat gauzatzeko deia alegia. EH Bilduk interpelazioa bere egiten du. Herritarrek luzaturiko mezua jasotzen dugu eta gure konpromiso osoa adierazten dugu erabakitze eskubidea gau-
Gure esku dago, euskal herritarroi dagokigu, gure herriaren geroaren inguruan erabakitzea.
zatzeko gure esku dagoen guztia egiteko. Zalantzarik gabe, Durango eta Iru単ea lotu dituen mobilizazioa ez da egun bateko lorea izango. Irismen luzeko ekimena izan da giza katea eta Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen inguruko eztabaidan erreferentzia saihestezina bihurtu dute 150.000 herritarrek. Milaka eta milaka herritarrek osaturiko giza-katea ez dadila eten.
3
ARABA araba
Iberdrola, Endesa: zuekin ez!
E
H Bildutik ohartarazpen argia egin genien pasa den maiatzean 28an Santa Maria de Garoña zentral nuklearraren jabeei: Garoña berriz zabaltzeko eskaera eginez gero, egun Iberdrola eta Endesarekin ditugun kontratu guztiak berraztertuko genituela beste alternatibak bilatzeko. Esan eta ordu gutxietara Nuclenorrek baimena eskatu duela iragarri zuen. Gobernatzen ditugun udal guztietako kontratu elektriko guztiak berraztertzeaz gain, lege bitarteko guztiak erabiliko ditugu Garoñarekin harremana duten enpresekin kontratu bakar bat ez izateko. Horregatik, hasi gara kontratu guztiak aztertzen eta hemendik gutxira horren berri emango dugu. Era berean, Arabako gainontzeko ordezkari eta alkate guztiei indarrak ba tzeko deia egin diegu. Horregatik oposizioan gauden
4
herrietan mozio bat aurkeztu dugu konpromiso bera plazaratuz. Lehenengo eta behin Gasteizko Udaletxean eztabaidatu zen eta aurrera atera zen gure ekarpena.
Baina horrez gain, norbanakoren konpromisoa ere garrantzitsua dela uste dugu. Horregatik, gizarteari deia egin diogu alternatiba energetikoak bilatzeko. Kike Fernandez de Pinedok Gasteizko EH Bilduren bozeramaileak osoko bilkuran bertan iragarri zuen Iberdrolarekin zuen kontratua berGobernatzen ditugun tan behera utzi duela.
udal guztietako kontratu elektrikoak berraztertuko ditugu lege bitarteko guztiak erabiliz Garoñarekin harremana duten enpresekin kontratu bakar bat eza izateko
Berrogei urte luze eman ditugu Garoñaren mehatxupean eta orain, Endesak eta Iberdrolak, PPren lagun tzarekin, Garoñaren arriskua 10 urtez luzatu nahi dute. Aspaldi egon behar zen itxita eta Iberdrolak eta Endesak mozkinak lehenesten baldin badituzte jakin dezatela gurekin ez dituztela mozkinik izango.
BIZKAIA bizkaia
Garapenerako estrategiak, eskualdeak oinarri
B
izkaiak garapen ekonomiko eta sozialerako eredu berri baten premia du. Errezeta zaharrekin jarraitzeak ez digu emaitza onik ekarriko. Zentzu horretan, nabarmena da Bizkaiko Foru Aldundiaren lidergo eta ikuspegi estrategiko falta. Bizkaian ditugun baliabideak era ordenatuan antolatzea da gakoa. Horretarako, herri mailako erakundeek, eskualdeko garapen agentziek, sindikatuek, enpresek eta oro har bizitza publikoan eragiten duten guztien parte hartzea bultzatzea ezinbestekoa da. Lurralde antolakuntzan oinarrizkoak diren eskualdeetan oinarritu behar dugu lurraldeari errotutako garapena. EH Bilduk garapen estrategien inguruko lan saioa burutu du joan den astean, koalizioko kide eta eragile gonbidatuekin. Euskal Herriko beste eskualde batzuetan, gizarte eragile eta eragile ekonomikoen elkarlana nola bultzatu den eta eskualdeetarako plan estrategikoen diseinua nola gauzatzen ari den konpartitu dugu mintegian. Bizkaian ere badago eskualdeetan oinarritutako garapena sustatzeko aukerarik. Herrialdean, 21 eskualde eta herri garapen agentzia ditugu, kualifikazio eta inplikazio handiko pertsonekin. Zoritxarrez, agentzia horiek ez dute baliabide ekonomiko nahikorik, ezta gutxieneko koordinaziorik ere. Aldundiaren ekimen falta zama handiegia da eskualdeko agentzientzako eta ondorioz, moteltasunera behartzen ditu tresna baliagarri diren horiek.
EH Bildutik eskualdeetako agentziak indar足 tzeko apustua exijitzen dugu. Garapen ekonomiko eta sozialerako egiazko eragile izan behar dute eta krisi sakoneko uneotan eskualdeetan hain beharrezko den lidergoa hartzeko aukera eman behar zaie. Bizkaiko Aldundiaren geldotasunak eta ekimen gabeziak, ordea, babes gabe uzten gaitu pairatzen ari garen lanpostu suntsitzearen aurrean. Horregatik, beharrezkoa da bestelako eredu baterantz urratsak ematen jarraitzea. Arratian abian da eragileen arteko saretzea, eskualderako plan estrategikoa osatze aldera. EH Bilduk Bizkaia berri batera eramango gaituen ibilbidean eragile aktibo izateko konpromiso osoa du, Herrialdeko gizarte eragileekin batera. Elkarlanean ari gara finantza sistema publiko baten alde, Kutxabanken pribatizazioa ekiditeko eta bankuen gehiegikeriei aurre egiteko; elkarlanean onura sozialik izango ez duen AHT azpiegitura xahutzailea geldiarazteko, kalitatezko garraio sistema publikoaren alde ari garen modu berean; beste energia eredu bat eraikitzeko konpromisoak hartzeko prest gaude, baita ingurugiroarekin arduratsu izango den hondakin kudeaketa baten diseinuan aritzeko ere. Guztion artean, eraikiko dugu Bizkaia berria, arloz arlo, pertsonak erdigunean jarriko dituen gizarterantz bidea eginez.
5
GIPUZKOA gipuzkoa
Arantza Tapia sailburuak ardura instituzionalak betetzeko gaitasunik ez du
A
zkeneko asteotan Arantza Tapia sailburuak eraso zuzena abiatu du Gipuzkoaren kontra. Lehendabizi, Diario Vascon egindako elkarrizketa batean esan zuen enpresariek Gipuzkoatik alde egiten ari zirela, zergak ez ordaintzeagatik, inongo daturik eman gabe. Gero, ADEGIren “enpresa egunean� Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurka akusazio iraingarriak egin zituen, Diputazioa eta estortsioa lotuz, eta akusazio horiek berretsi egin ditu Euskadi Irratian. Beraz, Gipuzkoar guztion aurkako ofentsiba batean sartuta dago Tapia anderea. Alde batetik, Gipuzkoa da langabezi gutxien duen herrialdea estatu osoan eta gure ekonomiak krisiari hobeto erantzun dio. Horrek ez du esan nahi hemen krisia pairatu ez dugunik. Baino argi dago Tapiaren alderdia kudeatzen ari den beste herrialdeetan egoera askoz okerragoa dela eta Tapiaren ahaleginak herrialde horietan inbertitu beharko lituzkeela, ez Gipuzkoan. Beste aldetik, Tapia anderea ez da gai bere kargua betetzeko Lakuako Sailburu batek ezin duelako EAE barruan dagoen herrialde baten kontra jo. Sailburu batek herrialde baten ekonomia suspertzeko eredua eta herritarrak ezin ditu iraindu, eta Diputazio baten aurka ere ezin du horrelako akusaziorik egin. Azkenean, gipuzkoar guztiak ari da iraintzen Tapia anderea.
6
Gipuzkoako enpresariak eta gure langileak iraintzen ari da, ADEGIk bakarrik enpresarien %10a ordezka tzen du, enpresa gehienak txiki eta ertainak direlako eta horiek ez dute ADEGI eta Tapia bezala pentsatzen, zorionez. Eta hirugarrenik, Gipuzkoako zerga politika kritikatzearekin batera zerga iruzurraren aldeko apologia egiten du Tapia andereak. Enpresariak zerga ez ordaintzeagatik beste herrialde batera alde egitea justifikatzen ari da Tapia anderea. Eta gainera, ez du inongo daturik eman horrelako akusazio bat egiterakoan. Zentzu honetan, EH Bilduk bere agerraldia eskatu du Gasteizko Legebiltzarraren baina sailburua ez da oraindik azaldu argibideak emateko. Arantza Tapiaren lehentasun politiko nagusia ez da euskal ekonomia suspertzea, baizik eta Gipuzkoa erasotzea eta elite enpresarial baten alde egitea, tokiko ekonomia eta aberastasunaren banaketaren alde egiten ari den EHBildu koalizioaren kontra egitea hain zuzen. Tapia sailburuak ADEGIren programa bere egin du eta Gipuzkoaren kontrako jarrera itxu horretan jauntxo enpresarial horien bozeramale bihurtu da. Izan ere, Gipuzkoa paradisu fiskal batean bihurtu nahiko luke, baina asmo horiek iragana dira gure herrialdean.
NAFARROA nafarroa
Nafarroa erabakitzeko bidean aurrera doa
A
niztasuna eta adostasuna izan dira azken egunotan Nafarroan burutu diren mobilizazio jendetsuen ezaugarri nagusiak, ideia politiko eta pentsamendu anitzek bat egin dute Nafarroako herritarrek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela aitortzeko eta aldarrikatzeko. Euskal Herrian historia idatzi dugu, ez bakarrik giza kate erraldoiarekin herri honek erabaki egin nahi duela erakutsi diogulako munduari, baizik eta ekimen honen bitartez gizarteko espazio anitzen artean konfiantzak sortu, elkarguneak bultzatu eta zubiak eraiki direlako.
Izan ere, EH Bildu osatzen dugun indar anitzek argi dugu erabakitzeko eskubidearen alde egitea, unean uneko ekimen eta tresnak babestetik haratago doala, demokraziaren aldeko jarrera eta konpromiso irmoa da. Zentzu horretan, herritarren eskutik lanean jarraituko dugu erabakitze eskubidea gauza足 tzeko, gure xede politiko eta demokratikoa den euskal errepublika askea eraikitzeko.
Erabakitzeko eskubidea aldarrikapen abertzalea baino gehiago aldarri demokratikoa dela aitortu du herritarren gehiengoak eta adierazi Euskal Herrian ireki den ziklo demokratiko berri honetan sortuko diren aukeretan sinesten dugula. Argi erakutsi dugu, nafarrok, euskal herritarrok, gure etorkizuna modu libre eta demokratikoan erabakitzeko eskubidea dugula, zer izan nahi dugun erabaki nahi dugula, inolako oztoporik gabe. Eta Espainiar Estatuak gizartearen erabakia errespetatu eta onartu behar du, ez dago besterik. Egungo Estatu eredua goitik behera dator, ez delako herritarren arazo sozioekonomiko, politiko, autonomiko eta instituzional larriei erantzuteko gai, eta beraz, guztiz ulertezina eta zentzugabea da eredu zaharkitu horri eusten saiatzea. Egungo Estatu eredua, giza eskubideen urraketa eta inposizioaren ikur bilakatu da eta, horregatik beragatik, itxidura horretan zirrikitu bat ireki bezain pronto, sentsibilitate politiko guztietako herritarrak kalera atera dira aldaketa demokratikoa eskatzera. Bidegurutze honetan, eragile politiko ugarik gure konpromisoa eta errespetua erakutsi dugu nafar herritarrek duten erabakitzeko ahalmenarekiko. Herritarren garaia delako, herritarren nahia errespetatzeko garaia. Herritarrek eragile politiko eta sozialei erabakitzeko eskubidearen alde lanean jarraitzeko deia egin digute eta EH Bilduk bere egiten du ardura hori; gure konpromisoa agertzen dugu giza kateari esku hartuta erabakitzeko eskubide demokratikoari jarraipena emateko.
7
NAFARROA nafarroa
Ezkerretik izango da aldaketa Nafarroan
A
niztasuna eta adostasuna izan dira azken egunotan Nafarroan burutu diren mobilizazio jendetsuen ezaugarri nagusiak, ideia politiko eta pentsamendu anitzek bat egin dute Nafarroako herritarrek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela aitortzeko eta aldarrikatzeko. Euskal Herrian historia idatzi dugu, ez bakarrik giza kate erraldoiarekin herri honek erabaki egin nahi duela erakutsi diogulako munduari, baizik eta ekimen honen bitartez gizarteko espazio anitzen artean konfiantzak sortu, elkarguneak bultzatu eta zubiak eraiki direlako. Erabakitzeko eskubidea aldarrikapen abertzalea baino gehiago aldarri demokratikoa dela aitortu du herritarren gehiengoak eta adierazi Euskal Herrian ireki den ziklo demokratiko berri honetan sortuko diren aukeretan sinesten dugula. Argi erakutsi dugu, nafarrok, euskal herritarrok, gure etorkizuna modu libre eta demokratikoan erabakitzeko eskubidea dugula, zer izan nahi dugun erabaki nahi dugula, inolako oztoporik gabe. Eta Espainiar Estatuak gizartearen erabakia errespetatu eta onartu behar du, ez dago besterik. Egungo Estatu eredua goitik behera dator, ez delako herritarren arazo sozioekonomiko, politiko, autonomiko eta instituzional larriei erantzuteko gai, eta
8
beraz, guztiz ulertezina eta zentzugabea da eredu zaharkitu horri eusten saiatzea. Egungo Estatu eredua, giza eskubideen urraketa eta inposizioaren ikur bilakatu da eta, horregatik beragatik, itxidura horretan zirrikitu bat ireki bezain pronto, sentsibilitate politiko guztietako herritarrak kalera atera dira aldaketa demokratikoa eskatzera. Bidegurutze honetan, eragile politiko ugarik gure konpromisoa eta errespetua erakutsi dugu nafar herritarrek duten erabakitzeko ahalmenarekiko. Herritarren garaia delako, herritarren nahia errespeta足 tzeko garaia. Herritarrek eragile politiko eta sozialei erabakitzeko eskubidearen alde lanean jarraitzeko deia egin digute eta EH Bilduk bere egiten du ardura hori; gure konpromisoa agertzen dugu giza kateari esku hartuta erabakitzeko eskubide demokratikoari jarraipena emateko. Izan ere, EH Bildu osatzen dugun indar anitzek argi dugu erabakitzeko eskubidearen alde egitea, unean uneko ekimen eta tresnak babestetik haratago doala, demokraziaren aldeko jarrera eta konpromiso irmoa da. Zentzu horretan, herritarren eskutik lanean jarraituko dugu erabakitze eskubidea gauza足 tzeko, gure xede politiko eta demokratikoa den euskal errepublika askea eraikitzeko.
GASTEIZKO LEGEBILTZARRA Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea berretsi du Legebiltzarrak
Gasteizko Parlamentuan gehiengo politikoak gehiengo sozialarekin bat egin du eta euskal jendartearen erabakitze eskubidea aldarrikatu du.
K
atalunian eta Eskozian ez ezik, Euskal Herrian ere erabakitze eskubidearen aldeko aldarrikapena erroturik dago jendartean, gero eta indartsuago, gero eta biziago. Pasa den igandean Gure Esku Dago herri dinamikak agerian utzi zuen euskal jendartean, oinarri-oinarrian, bere etorkizuna libre eta inolako mugarik gabe erabakitzeko borondate geldiezina dagoela, sekulako ahalmena duen olatu sozial bat. Testuinguru honetan, kalean gero eta sendoago dagoen mugimendu horri babes instituzionala eskaini nahian, EH Bilduk 1990ean Gasteizko Legebiltzarrak onartutako adierazpena berreskuratu eta legez besteko proposamena aurkeztu zuen, Parlamentuak berriz ere aldarrikatzeko Euskal Herriak autodeterminazio eskubidea duela, bere estatus politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala askatasunez eta demokratikoki erabakiÂ
tismoa eta autonomismoa iraganeko kontzeptuak direlako.
Erabakitzea demokrazia da, eta ez dago demokraziarik, beraz, herritarrek askatasunez eta inolako mugarik gabe erabakitzeko aukerarik ez badute.
tzeko ahalmena duela. 1990ean egin bezala, hala adierazi zuen Legebiltzarrak pasa den maiatzaren 29an, EH Bildu eta EAJko 48 legebiltzarkideek bat eginda. Ă‘abardura batekin, duela 24 urte Parlamentuak Autonomia Estatutuaren balioa defendatu zuen, elkargune gisa; oraingoan, ordea, ez da horrelako aipamenik egin, estatu-
Erabakitze eskubidea espainiar Estatuan ez ezik, nazioartean ere eztabaida politikoaren erdigunean kokatu dela azpimarratu eta gero, EH Bilduk aldarrikapen hori demokraziaren muinean dagoela gogorarazi die horren aurka Konstituzio ukituezina astindu eta mehatxu egiten dutenei. Izan ere, erabakitzea demokrazia da, eta ez dago demokraziarik, beraz, herritarrek askatasunez eta inolako mugarik gabe erabakitzeko aukerarik ez badute eta beren proiektu politikoak gauzatzeko bideak ixten bazaizkie. Hortaz, aldarrikapen zeharo demokratikoa da EH Bilduk, euskal jendartearen gehiengoarekin bat eginik, planteatzen duena, eta garaipentzat jo behar da Estatuen agenda politikoan sartzea. Erresuma Batuak Eskozian eta Kanadak Quebecen demokrazia onartu duten bezalaxe, Paris eta Madrilgo Gobernuek ere onartu beharko dute etorkizunean Euskal Herriaren marko juridiko-politikoan egingo diren aldaketak, direnak direla, euskal jendarteak erabakitzen dituenak izango direla.
9
AMAIUR GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA, GORA EUSKAL ERREPUBLIKA! Movimiento Nacional zelakoaren printzipioei men egin zienetik estatu honek pairatzen duen egitura krisiari erantzuten dion aldaketa baten aurrean geundela esaten genuen ere bai.
H
orixe bera oihukatu zuen tribunatik Sabino Cuadrak Espainiako erregearen abdikazio legearen eztabaidan. Eta ez zen gutxiagorako. Azken finean, gure kideak esan zuen legez, Franco diktadore eta genozidak berrezarri eta benetako trantsizioa barik erreforma hutsa izan zen Trantsizioak bermaturiko monarkiaren lifting estetiko baten aurrean gaude. Eta berrogei urteren ostean, Trantsizio izena ematen dioten prozesua berrargitaratu nahian ari direla esan dezakegu.
Egoera honen aurrean, pertsona eta erakunde batzuk Errepublika-Monarkia dikotomiara eraman nahi izan dute eztabaida. Hori bai, modu interesatu batean Errepublika eta Monarkia espainiarraz ari direla zehaztu gabe. Beste behin ere, duela berrogei urte bezala, herri gisa dagozkigun eskubideez ahaztu dira.
Eta Sabinok argi esan zuen tribunatik bertatik: behar den aldaketa ez da pertsona aldaketa, egitura aldaketa baizik. Alegia, haustura demokratikoaren beharra nabarmendu zuen, ez soilik monarkia espainiarrarekiko haustura, estatu espainiarrarekikoa ere baizik. “Errege aldaketarik ez. Erregerik ez baizik. Ez Aitarik, ez Semerik eta ez bi horiek beren baitan daramaten Francoren espiriturik ere”, zihoen Sabinok Espainia banaezinaren defendatzaileak, ezkertiar zein eskuindarrak, urduri jartzen ziren bitartean. Ba horixe, ez errege aldaketarik eta ez Estatu formaren aldaketarik. Gu haratago goaz. Eredu aldaketarantz, Lehen Euskal Errepublikarantz.
Baina ez. Juan Carlosek abdikatzen zuela jakin genuen une beretik argi eta garbi utzi genuen estatu buruzagitzan gertatzen ari zen pertsona edo aurpegi aldaketa soil baten aurrean geundela. Eta gutxienez, Espainiako erregeak
Ukabila gora eta ikurrina eskuan, Sabinok GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA, GORA EUSKAL ERREPUBLIKA oihukatu eta minutu gutxira gure zazpi ordezkariak hemiziklotik irten ziren. Monarkia, inposaketa eta gure herriaren ukazioa beste berrogei urtez luzatzea beste helbururik ez zuen iruzurra antzezteari uko egin zioten Amaiurreko zazpi diputatuek
[BIDEOA] No nos corresponde decidir sobre el modelo de Estado; mucho menos qué rey debe ser jefe de Estado
[BIDEOA] Errekondo denuncia a los grandes empresarios sin escrúpulos en la extraccion mediante el fracking
SAREAN
[BIDEOA] Sabino Cuadra: “No participamos en esta farsa. Gora Euskal Errepublika!”
10
EUROPAKO LEGEBILTZARRA Eskerrik asko denori!
E
uropako Parlamentura goaz! esaten genuen kanpainan. Eta hemen gara! Hasi gara lanean, oso helburu zehatzekin, EH Bilduk aro politiko berri honetan dituen lehentasunen zerbitzura. Herritarrekin batera, herritarren eskutik eta herritarren eta gure herriaren mesederako.
baikaitu Europako Parlamentura, horri esker egingo baitugu erabakitzeko eskubidearen alde Europan, horri esker bultzatuko baitugu justizia soziala guretzat eta europar guztientzat eta horri esker jarriko baitugu Europako agendan gure herrian martxan den bake eta konponbide prozesua.
Sarreran gehiago luzatu gabe, beraz, lerrootatik gure eskerrik beroena helarazi nahi dizuegu lehenik eta behin: eskerrik asko EH Bilduren presentzia Europako Parlamentuan bermatu duzuen guzti guztioi, eskerrik asko herritar eta herri gisa dagozkigun eskubideak irabazteko bidean lanean zareten guztioi, lan horrek ekarri
Hori guztia GUE-NGL taldearen barruan egingo du EH Bilduk. Azken bi aste hauek negoziazio egunak izan dira Bruselan Europako Parlamentuak duen egoitzan. EH Bilduko taldea bileraz bilera izan da azken egunotan eta horren emaitza da, azkenean, GUENGL ezkerreko taldean EH Bilduri eman zaion ongietorri beroa, ahoba-
tezko ongietorririk beroena. Baina EH Bildu ez da honetan bakarrik geratuko; lehentasunezko harremana eta elkarlana bultzatuko dugu Europako Parlamentuan EFA taldearekin eta horri begira ere etengabe egin dugu lan azken bi asteotan. Aspaldiko lanaren emaitza da hau guztia; errelato eta esperientzia oso zabalarekin iritsi baita EH Bildu Europako Parlamentura. Guzti hori eskutan eta buruan dugula, eta milaka eta milaka herritarren bultzadarekin batera, ari gara dagoeneko lanean Europako Parlamentuan; hemen zabalduko dugu herritarren eta herri honen eskubideen aldeko aldarrikapena eta ahotsa.
SAREAN
[BIDEOA] GUE-NGL taldeko kide izango da Josu Juaristi
[BIDEOA] Europako Parlamenturako hauteskundeetan lortutako emaitzen balorazioa
[BIDEO] Kanpaina amaierako ekitaldia Bilbon
11