Issuu on Google+

PERTSONA LEHENETSIKO DUEN JENDARTEA

ARRETA SOZIALA

35

Definizioa Zerbitzu Sozialak, Babes Sozialerako Sistema baten moduan ulertu behar dira, aipatu sistema honen osaketa ondorengo zutabeetan oinarritzen delarik: giza beharren esparru zehatza, aitortutako eskubideak, definitutako konpetentzien markoa eta guzti hau aurrera eramango duen egitura administratiboa. Modu orokortuan Ongizate Estatua deitzen dugun horren laugarren zutabe bezala kontsideratzen dira, Osasungintza, Hezkuntza eta Pentsioekin (edo biziraupenerako Diru Sarreren Bermarako prestazio ekonomikoekin) batera. Zerbitzu Sozialen 15/2006 Foru Legeak, Nafarroako Gobernuaren eta Udaletxeen arteko konpetentziak eta tituludun-izaerak zehazten ditu, nahiz eta finantziaketarena konpondu gabeko arazoa izaten jarraitzen duen, konpetentzia ekonomikorik ez izateak konpetentzia sozialak garatzea ezinezkoa egiten duelako. Gaur egun Iru単ean, 44 Oinarrizko Gizarte Zerbitzu edo Auzo Unitate daude, gehiengoak zerbitzuak modu amankomunatu batean eskaintzen dituelarik. Osasungintzan eta Hezkuntzan gertatzen denaren kontra, Zerbitzu Sozialen unibertsalitatearen eta dohakotasunaren errekonozimendu falta dago eta honen eraginez, politika paternalistak, jasogarriak, subsidiarioak eta asistentzialistak bultzatu dira, eskaera guztia asetzen ez dutenak eta sistema kapitalistak bazterketa eta pobreziara bultzatzen dituen pertsonen behar sozialei erantzuteko gai ez direnak. Arreta sozialaren pribatizazioa eta merkantilizazioa bultzatzen duten politikak, zuzeneko laguntzak lehenetsi eta berdintasun baldintzetan hiritar guztien beharrak bermatuko dituen zerbitzu publikoen eskaintza eta zentroen sorrera eragozten duten politikak dira. Behar sozialak, gutxi batzuentzako negozioan bilakatu dituzten politikak dira. EH Bildun, injustiziarik eta bazterkeriarik gabeko herria eraikitzeko borondatea dugu. Baina etorkizun horretarako trantsizioan, pertsona guztiak berdintasun baldintzetan artatuak izateko duten eskubidea bermatuko duen Arreta Sozialerako Sistema Publikoa eraiki behar dugu, babes faltak sortutako egoerak ekidin eta aurreikusiko dituena eta egoera hauek sortzen dituzten arrazoien konponbidean aurrera egingo duena.


Egoera orokorra 1- Azken urteetako bilakaera/etorkizunerako aurreikuspena. Maila orokorrean, jasanezina den garapen eredu batera eraman gaituen sistema kapitalistaren ondorio larriak pairatzen ari gara, espekulazioan eta merkatuan oinarritutako botere ekonomikoaren hegemonia honek, “demokrazia politikoak� deiturikoen amaiera bultzatu eta egungo krisi egoera sortu duelarik.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Hau da egun dugun egoera, gure ongizaterako eta etorkizunerako egokienak irizten ditugun erabaki politikoak hartzeko dugun subirautza faltaren adierazgarri nagusia dena. Gure dirua nondik atera eta zertan gastatu eta nahi dugun sistema ekonomiko eta politikoa erabakitzeko aukera emango digun subirautza, hain zuzen ere.

AMA LURRA

KULTURA

ASKATASUNA

36

Nafarroan arlo sozialean ematen diren botere politikoaren ekimen zehatzetan, azken urteetan antzeman diren ahuldadeak honakoak dira: bertikalismoa eta erabakietan parte hartze hiritarraren falta, honakoa, dekretu bidezko funtzionamenduan eta entitate sozialekin elkarlanean aritzeko esparruen faltan islatzen delarik. Araudi rakitiko eta bitarikoarekin, zerbitzuen unibertsalitatea bermatzen ez duena eta arbitrariotasuna ahalbidetzen duena. Kudeaketa publikotik ekimen prebentiboak eta komunitarioak garatuko dituen bultzada falta da. Bazterketa Sozialaren kontrako planaren ez-betetze iraunkorra, Gerontologikoa, Lehen Arretarena‌, izaera integraleko programa sektorialen falta edo udaletxeek dituzten finantziazio gabeziak eragindako arazoak. Jarraipenen, kontrolen eta ikuskatzeen utzikeria antzematen da eta azkenik, zerbitzuen etengabeko pribatizazioak eta baliabide ekonomikoen murrizketak, 2007-2010 (30%-37%) bitartean zerbitzu hauen erabilerak 7 puntuko igoera izan duen epean. Guzti honek, gainkarga eta saturazio arazoak sortzen ditu eta gehiegizko burokratizazioa gehituta, zerbitzu hauen kalitatean modu ezkorrean eragiten du. Ahulezi hauen gainetik, indar guneren bat azpimarra dezakegu; Zerbitzu Sozialen Lehen Arretarako mapa (Sisteman sartzeko lehen urratsa) kudeaketa publikodun sarea da (salbuespenak salbuespen) eta profesionaltasun handiko langileek eta herrietan murgilduta dauden langile inplikatuen talde multiprofesionalek gidatzen dituzte. Agian hori da krisialdiaren aurretik Nafarroak beste Erkidego Autonomoekiko erakusten zuen kohesio sozial handiagoaren arrazoia eta baliteke hori izatea orain arte, egoera hobeto eutsi izanaren arrazoia. Baino gure egitura sozialaren sektore ahulenek jasaten ari diren eragin negatiboak orain arteko kohesio soziala mehatxupean jartzen dute, enpleguan, babes sozialaren hedapenean, aukera berdintasunean, etorkinen populazioaren barneratzean eta babes sozialetik kanpo geratzen diren pertsonen bizi baldintzetan eragin nabariak baititu. Zalantzarik gabe, egungo krisiak bestelako ate batzuk irekitzen ditu: eremu honetan diharduten elkarte sozialak biltzeko aukera eta jendartea, ekonomiaz haratago, pertsonaren araberako ekimen politikoa ardatz izango duen jendarte eredu berri baten alde aktibatzeko aukera. Modu honetan, ideia ezberdinen eztabaida eta garapena indartu daiteke eta pertsonen eskubideen defentsaren aldeko kontzientzia indartu. Aldaketa abiatzeko aukera dugu.

2.- Maila instituzionalean: Arreta Sozialaren esparruak 2.1 Lehen Arreta (L.A.) eredu gisa Honakoa arreta komunitariotzat eta integraltzat hartzen da, gaitasun indibidualak eta eskubide sozialen garapena bultzatuz, pertsona berarentzako eskaeren ezberdintasuna ekidinez eta erantzun zatiketa galaraziz. Kontuan hartuta, global/integral izateak ez duela profesional espezializatuen gabezia suposatzen. Hau guztia honako programen bidez bideratzen da: Arrera eta Norabidetze Soziala, Autonomia Pertsonalaren Promozioa eta Dependentziarako Arreta, Gizarteratze Soziala eta Haur eta Familientzako Arreta. Halere, talde multidisziplinario berriak barneratzeko eta indartzeko dagoen baliabide ekonomiko eta humanoen faltak, egituratze organizatibo ezinbestekoak eta finantziaketa faltak, ez du lortu lurralde osoan zehar modu orekatu batean aipatu programen eta taldeen ezarpena ahalbidetzea, ezberdintasun eta gabezi garrantzitsuak sortu dituelarik.


Arreta soziala

Atención Primaria Presupuesto Ejecutado 14.000.000 12.000.000 10.000.000 8.000.000 6.000.000 4.000.000 2.000.000 2000

2001

2002

2003

2004

2005

2006

2007

2008

Como se aprecia en el gráfico, cuando se inicia el proceso de reorganización de la A.P. se produce un incremento paulatino del gasto, pero hay que señalar que éste se debe, en parte, a la atención a la dependencia que dispara la demanda con la aprobación de la nueva Ley en 2006, lo que evidencia la falta de financiación del resto.

Krisiaren etorrerarekin aipatu guztia areagotzen ari da, izan ere, eskaeraren areagotzeak eta baliabideen murrizketek, zain-zerrendak handitu eta behar sozialei erantzuna emateko ezintasuna sortzen baitute. Ez dira plaza berrientzako deialdiak egiten, ez eta ordezkapenak egiten, honelako zerbitzu bereziki pertsonaletan, hauen heriotz geldoa eta desesperazio soziala eragiten dutelarik. Prebentzio komunitariorako Programak eta Haur eta Familientzako Arreta Planak ez dira salbuespena eta murrizketa handiak jasaten ari dira adin txikikoen artean babes faltaren kasuak areagotzen ari direnean.

2.2- Pertsona zaharren Arreta: negozio soziala. Programa honek norbanakoaren autonomia eta pertsona zaharren dependentzia egoerak sahiesteko helburua dauka. Horretarako, hainbat prestazio eta zerbitzu barnebiltzen ditu, inportantenak, Etxez-etxeko Arreta Zerbitzua eta arreta erresidentziala direlarik, nahiz eta larrialdietarako telefonoa, jantokiak eta termalismo programak ere dauden. 2006.etik indarrean dagoen Menpekotasunaren Legeak ondorio garrantzitsuak izan ditu mota honetako arreta eskatu duten pertsonen eskubide subjetiboak bermatzen dituelako. Halere, baliabide ekonomikoen urritasunak, honen ezarpena eta eraginkortasuna gelditu eta eraginik gabe utzi du beste behin ere. Gainera, hau da arrera sozialaren eremuan, pribatizazioak eta merkantilizazioak eragin handiena izan duen esparruetako bat, izan ere administrazioak, kudeaketa modu zuzen batean bideratzeari uko egin baitio eta diru sarrera publikoak entitate pribatuetara bideratu ditu. Maneiatzen ditugun datuek gai erresidentzialari dagokionean pribatizazio hori noraino iritsi den erakusten digute, baino Administrazioak, agerikoa dena ukatzeko, kontzeptu honen araberako segregazioa egiteari utzi dio eta 2007.etik aurrera, “Plaza publikoak” izenarekin deitzen ditu publikoak eta baita kontzertatuak direnak ere. Edozein kasutan, datuek berez hitzegiten dute.

Total de plazas 1400 1200 1000 800 600 400 200 0

1999

2000

2001

2002

Plazas propias INBS

2003

2004

2005

2006

Plazas concertadas

En 2006, el porcentaje de plazas públicas suponía 28% del total y las concertadas el 72% y no hay duda de que esta proporción ha ido en aumento, porque en estos últimos años no se han creado plazas públicas y han aumentado de manera considerable las privadas, así como las ayudas a personas por estancias. Todo un ejercicio de dejación de las responsabilidades públicas.

37


Populazioaren zahartze iraunkorra eta bizitzaren luzapena kontutan hartuz, pribatizazio politika hauek, aukera berdintasunean oinarritutako arretarako sarrera eragozten ari dira, izan ere, zentru pribatuen prezioak oso garestiak baitira eta pentsio baxuak dituzten pertsona askorentzat ezinezkoa baita hauetan sartzea, ezta laguntzak dituztenentzat ere. Etxez-etxeko Arreta Zerbitzuari dagokionez, zeinaren helburua pertsonaren ohiko ingurunean egunerokoak diren jarduerak bermatzea den, udaletxeen eskumena da eta Gobernuak diru laguntzekin finantziatzen du. Maila handi batean pribatizatua izan den baliabidea dugu honakoa.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Prestazioaren intentsitatea adierazten duen estaldura indizeak %3,42an kokatzen dira eta eguneko zentroek %0,57ari ematen diote zerbitzua, europear bataz-bestekoetatik urruti daude eta gainera dagoen eskaera guztiarentzako ez dira nahikoak. Honetaz gain Gobernuak dependienteak diren pertsonen zainketarako laguntzen banaketa lehenetsi du, azpiegitura eta laguntza zerbitzu profesionalen kaltetan. Guzti honek, murrizketekin batera, bizi ereduaren atzerakada nabarmena suposatzen du batez ere emakumeentzako, izan ere beste behin, dependentzia duten pertsonekiko zaintzaren ardura hartu beharko baitute, emakume zaintzailearen ohiko rola betikotuz.

2.3- Ahalmen urritasuneko pertsonen Arreta: Betetzear dagoen erronka AMA LURRA

KULTURA

Eremu honetan ematen diren ekimenen helburu nagusia, beren autonomia mugatzen edo bizitza sozial, laboral eta ekonomikoan parte hartzea ekiditen duten ezintasunak bizitzen dituzten pertsonen barneratze soziala da, diskriminazio positiboa edo aukera berdinatsuna bilatzen duten neurrien bidez, bazterketa arriskua ekidinez eta hezkuntza zein lan mundurako sarrera baimentzen duten eremuak promozionatuz.

ASKATASUNA

38

Arreta erresidentzialak ere pribatizazioa nozitu du, pertsona zaharren arretak jaso duen moduan. Horrela, 2006.ean plaza publikoak kopuru osoaren %18a suposatzen zuten eta kontzertatutakoak % 82koak ziren. 2007.etik aurrera, datuak bateratzen dira, konparaketa egitea ezinezko bihurtuz. Etxez-etxeko arretarako laguntza ekonomikoek ez dute eskaeraren erdia ere betetzen. Eguneko zentroen arreta ez da nahikoa eta ez dago ahalmen urriko pertsonentzako estrategia argi eta integralik.

2.4- Bazterketa eta Integrazio Soziala: pobrezia areagotuz doa eta eskaerak gora egiten du Integrazio sozialaren eremuan 2010-20rako Europar Batasunaren helburua, bazterketa sozial eta pobrezia egoeran dauden pertsonen kopurua 20 milioitan gutxitzea da. Nafarroan ez da aurrerapenik eman, ordea, hau handitu egin da, integrazio Familiar eta Sozialerako laguntzan, Babestutako Enplegu Sozialean, Lan mundurako Sarreran, Oinarrizko Errentan eta horrelako zerbitzu eta programetan eman den murrizketaren eraginez eta krisiren eragin sozialaren ondorioz. Pobrezia neurtzen duen AROPE tasa, enpleguaren intentsitate baxua etxeetan eta pribazio material larria 3,4 puntutan hazi da Nafarroan 2009-11 epealdian, %9,7tik %13,1era pasatuz. Pobrezia %7,4tik %8,8ra pasa da eta pribazio material larria 1,2 puntutan egin du gora, %1,6tik %2,4ra pasaz. Era berean, diru sarrerarik gabeko etxeen kopurua bikoiztu egin da 2007-2011 epealdian, diru sarrerarik gabeko etxeen %2,9arekin, erdiko posizio batean, estatuko bataz-bestekoaren antzekoa izanik. Honek, 7.000 etxe suposatu zituen 2011.ean eta modu progresiboan inolako babes ekonomikorik ez duten pertsonen %36a. Nahiz eta Bazterketa Sozialaren Aurkako Plana tresna baliagarria izan zitekeen, erabat ezeraginkorra dela erakutsi da egoera honi aurre egiteko. Baliabide ekonomiko eta humanoak bideratzen ez diren neurrian garatu ezinezko proiektua bihurtzen du honakoa, eta honek bere garapena eragozten du. Oinarrizko Errentak hau guztia eragotzi zezakeen baino programak izan dituen sarrera eta irteerek, tramitazioan emandako


Arreta soziala

atzerapenek eta “Renta de InclusiĂłn Socialâ€? delakoa arautzen duen araudi berrian emandako murrizketek, bere estaldura maila murriztu dute. 3000 etxe baino gehiago dira (7000 pertsona baino gehiago) babesetik kanpo geratu direnak 24 hilabeteko epea gainditu izanagatik, inoiz baino behar larriagoa zutenean. Egoerari erantzun ahal izateko instituzioen erantzun ezak, entitate sozialak populazioaren behar asistentzialen parte handi bati erantzuna eman behar izatea eragiten ari du, eskaeraren %35eko hazkundea emanez eta eskatzailearen gazte perfilean aldaketa emanez, gizonezkoen presentzia handiagoarekin eta baliabide publiko eta famili laguntzetara sarrera zailagoa duten etorkinen presentzia handiarekin. 2012.ean Caritasek baliabiderik gabeko 7.000 pertsona baino gehiagori eman zien arreta, aurreko urteko 6.549en aurrean, zeinetatik %26a estatuko jatorria zuten, duela urte gutxi batzuk osatzen zuten %3ren aurrean. Honek guztiak entitate hauen berezko lanaren berrezaugarritzea suposatu du, arazo larrienei erantzun asistentzialak ematea lehenesten baitute indarrean dauden programek eskatzen duten -kualifikazio baliabideak, akonpainamendu soziala, etxebizitzarako sarrera,‌- interbentzio espezializatu eta eraldatzaileen kaltetan.

2.5- Programa espezifikoak; gainditu gabeko ikasgaia Gazteria eta emakumeak bezalako sektoreak barnebiltzen ditu. Desberdintasun egoerak eragiten dituzten behar sozialei edo arrisku egoera ekiditeko prebentzioa behar dutenei ematen zaien prestazio edo zerbitzu transbertsalak dira. Gazteriari dagokionez, argia da politika hauen porrota. Gazteriarentzako, gazteria gabe arautu eta programatzen da, enpleguarentzako, etxebizitzarentzako baliabideen urritasuna edo kultur eta aisialdiari dagokion gabezia oinarri bezala hartuz. Eremu honetan Tratu Txarren Biktima izan diren Emakumeentzako baliabideak sartzen dira ere. Urte hauetan guztietan etxebizitzari, enpleguari, laguntzari...dagokionean baliabideak handitu direla egia bada ere, ez da asmatu indarkeria matxista den izurri sozial honi amaiera jarriko dion estrategia aurkitzen. Ez da asko aurreratu ere Berdintasunaren politiketan, onartutako planak eta legeak asko diren arren, benetako berdintasunak utopia bat izaten jarraitzen du, eta honetara bideratzen diren baliabideak oso txikiak izatera bueltatu dira, injustiziaren arrazoietan eragingo duten programak aurrera jartzeko garaian. Kontziliazioak eta korrespontsabilitateak ere ez dute aurrera egin, eta krisiaren efektuak direla eta atzera egiten ari dira. Etorkinen Gizarteratzeko Nafarroako Ekintza Plana (PAAIIN) da etorkinei arreta emateko tresna, baina ez dio teorikoa den zerbait izateari utzi, bere garapenerako beharrezkoak diren baliabideen gabeziarengatik. Kontutan izanik hau dela babes sozialik gabe geratzeko arrisku gehien duen biztanleriaren sektorea, ez da onargarria, behintzat ondorioak gutxitzeko neurririk ez hartzea. Drogen menpekotasunaren arreta da beste ekintza eremua, erreabilitaziorako eta prebentziorako programekin. Planteamendu subsidiarioa dute, eremu honetan lan egiten duten erakundeen bitartez ekiten baitzaie. Laburbilduz, ekintza eremu hauek guztiek Ekintza Planak era integral eta transbertsalean garatzeko baliabideak eduki behar lituzkete, lan aringarritik ekinez, baino baita prebentzio eta komunitario lanetik, egungo politikek ahazten duten zerbait delarik.

2.6- Maila sozialean: jendarte injustuagoa, ez horren igualitarioa eta ez hain kohesionatua Gini koefizienteak, desberdintasun maila 0tik (ez dago desberdintasunik) 100era (desberdintasun maximoa) neurtzen duena, 2011.ean %34ean zegoen, 2007.tik 3 puntutan handitu delarik. Estatua, EBan desberdintasun gehien zuen bigarren herrialdea bihurtuz Letoniaren atzetik, eta Norvegiaren %22,9tik oso urrun geratuz. Datu hauek Nafarroara extrapolatu daitezke, beste parametro batzuetan joera berdinean kokatzen baitgara. Orain arte zegoen kohesio sozialaren maila onargarria, gutxitzen ari da langabezian dagoen jende kopurua-

39


ren hazkundea dela eta, edo/eta diru-sarrerarik gabe bazterketa sozialaren egoeran dagoen pertsona kopuruarengatik. Honek guztiak beharrezkoa den kohesio soziala murrizten du, eta injustizi soziala handitzen du.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Injustua eta ilegala baita gure diruarekin espekulatzen eta dibidendoak irabazten jarrai dezaten bankuak erreskatatzea, etxea galtzen ari den jendeak bere buruaz beste egiten duen bitartean; edo pentsionistek bere eros-ahalmena gutxitua ikustea pentsioak errebalorizatzen ez direlako, beraiek milioitako erretiroak hartzen dituzten bitartean; edo milaka pertsona pobrezi egoeran egotea, beraiek lotsagabeki euren aberastasuna erakusten diguten bitartean. Egia da klase pobreenak direla kaltetuenak izaten ari direnak, pobrezi egoeran aurkitzen zirelako, baina krisiarekin klase ertaina da eragin gehien jasotzen ari dena, pobreenek ez dituzten babes sozialeko politikak eskuragarri izan arren. Krisiaren ondorioen hedakuntza sozial honek, hiritarren eta eremu honetan lan egiten duten entitateen haserrea ari dira agertarazten. Egunero egiten baitute borroka sistema honek sortzen dituen ondorio negargarrien kontra, hala nola, pobrezia eta bazterketa eta desberdintasunaren hazkundeak, beharrezkoa den kohesio eta barneratze soziala ekiditen baitu

Datu nagusiak 1- Estatistikoak AMA LURRA

KULTURA

ASKATASUNA

40

Nafarroan, kalitatezko informazio iturrien faltak edo zerbitzu sozialetara joaten den biztanleriaren, beraien arazoen eta sarearen erantzuteko gaitasun edo eskaera potentzialaren inguruko informazio publikoaren existentzia ezak, ezinezkoa bihurtzen du eztabaida eta erabakiak hartzea, krisiaren benetako eragina ezagutzea ekiditen duen moduan. Zentzu honetan, eragiten duten inpaktu sozialaren azterketarik gabe ezarri diren azkeneko neurriek, hala nola, Oinarrizko Errenta Barneratze Errentan bihurtzeak edo enpleguaren programetan eta programa sozialetan egin diren murrizketek arreta deitzen dute. Krisiari erantzungo dioten eredu ekonomikoaren eta sozialaren inguruko eztabaida bideratu eta erabakiak hartu ahal izateko, informazioak berebiziko garrantzia du. Hau del eta, deigarria suertazten da aldagai ekonomikoen jarraipenarekin batera, langabeziak, dirusartzerik gabeko etxeek edo pobrezian eta bazterturik dagoen jendeak eragiten duten inpaktu sozial sakon eta sistematikoa ez jorratzea.

2- Ekonomikoak Azken hamarkadan promozio eta babes sozialera bideratu den aurrekontuaren murrizketa oso handia izan da, langabezia bikoizten zen bitartean, %12ra iritsiz.

Pto. protección y promoción social 763.995.001 704.565.081

738.909.450

728.816.442

484.689.756

PTO. 2008

PTO. 2009

PTO. 2010

PTO. 2011

TOTALES

PTO. 2012

447.361.673

PTO. 2013

En 2006, el porcentaje de plazas públicas suponía 28% del total y las concertadas el 72% y no hay duda de que esta proporción ha ido en aumento, porque en estos últimos años no se han creado plazas públicas y han aumentado de manera considerable las privadas, así como las ayudas a personas por estancias. Todo un ejercicio de dejación de las responsabilidades públicas.


Arreta soziala

Azpiegitura handien aldeko apustuak, Arena pabilioiak, Nafarroako Kanalak eta Itoitzek, inora ez dihoazten autobideak, Arkuetako zirkuitoak, edo AHTak diru-kutxa forala husten bukatu dute, eta orain hau mantentzen saiatzen ari dira berez jada urriak ziren baliabide sozialak murrizten. Datu ekonomikoek diote hazkunde garaian ez zirela txirotasun tasak jeitsi eta hauek orain nabarmenki igo direla. Hau da, BPGaraen aldaketek ez dute berez bazterketa eta pobrezia tasa jeitxiarazten. Nafarroan, BPGaren %3ko hazkunde batek 2010.tik 2011ra AROPE biztanleriaren %9,7tik, %13,1rako hazkundea eragin zuen, %35eko hazkunde portzentai bat suposatzen duelarik. Honek erakusten du hazkundeak ez duela zertan ez desberdintasun soziala ez bazterketa soziala eta pobrezia maila txikitzen eta, emaitza ekonomikoak ez direla talde sozial kaltetuenei iristen, krisiak pertsona guztiei berdin eragiten ez dien modu berean. Aberastasunaren eta enpleguaren birbanaketarako administrazio publikoek duten boterea ezinbestekoa da, krisi garaietan baita beharrizan sozialen hazkunde geldiezina eta arreta zein babes sozialeko politiken ahultasuna plazaratzen den momentua.

3- Sozialak Krisiak pobrezia larrien egoera handitu du eta pobreak pobreago bihurtu ditu. Pobrezi egoera larrian dauden etxeen kopurua bikoiztu egin da (medianaren diru sarreren %30 baino gutxiago dituztenak), 2010.ean %4,4ra iritsiz, Estatuaren eta Europaren bilakaera baino okerragoa izanez. Krisiaren aurreko birbanaketa sozialaren porrota eta honen eragin ezkorra geldiarazteko gaitasun eza ikusten dira. Gainera gizon eta emakumeen artek berdintasunarentzako oztopo bat ari da izaten, lan merkatuan dauden desberdintasunak gutxitu arren, beheranzko joera duen berdintasuna ari baita ematen, ez jendarte igualitario bateraznko joera. Hala ere behin-beinekotasuna handiagoko, soldata gutxiagoko edo nahi ez den aldikako enpleguko terminoetan emakuemeen egoera okerragoa mantentzen da. Emakumeen langabezia okerrago dago babestuta gainera eta behin-beinekotasunak eta aldizkako enpleguak Segurtasun sozialen prestazioak zailtzen dituzte. Honi, familiaren laguntzaren baliabidea gehitzeak, etxean egin beharreko lanaren, hau da, emakumeek egin ohi duten lanaren intentsifikazioa suposatzen du. Diru-sarrerarik gabeko etxeen erdiak baino gehiago emakumea dute burutzat. Menpekotasunaren arretan eta 0-3 urte bitarteko arreta zerbitzuetan eman diren murrizketek aurreikusia ez eta neurtua izan ez den eragin bikoitza dute. Krisiak ere inmigratutako biztanleriaren barneratze prozesuan atzerakada eragin dezake, galera sozialaz gain, kohesio sozialari kolpea suposatzen duen barneratze soziala arriskuan jartzen duen enpleguaren galera ematen ari baita. Inmigratutako pertsonen langabezia tasa %30era ailegatzen da eta lanpostu ez kualifikatuetan lan egiten duten pertsonen portzentaia hazi egin denez, erregulartasuna galtzeko arriskua gehitzen zaio.

Datuen interpretazioa 1- Kausen identifikazioa Zerbitzu sozialen kalitatearen okertzea baliabide pertsonal eta humanoen murrizketa handiarekin eta krisiak areagotu duen pribatizazio eta merkantilizazioaren ondorioz handitu da. Era berean murrizketek eragiten duen pertsonalaren kontratazio faltak, zerbitzu berrien ezarketa eta programen garapena ekiditen du. Honek langabezi gehiago eta kontsumo gutxiago eragiten du, ekonomia geldiaraziz. Baliabideen gabeziak arreta eta babes sozialaren beharra eragiten du, zeinak, baliabide ezagatik asetuak ezin izan daitezkeenez, amaierarik gabeko espirala sortzen doa. Arreta sozialaren arrazoi intrinsekoak behar sozialak eragiten dituen sistemaren baitan daude, lan merkatutik kanporatuak diren pertsonak bazterketara bultzatzen dituelako. Hau dela eta beste sistema politiko, ekonomiko eta soziala behar dugu. Krisiak agerian utzi ditu kapitalismoaren eta eta neurri neoliberalen ondorioak, aberastasunaren banaketa, berdintasuna eta justizia soziala bermatuko dituen sistema batek bakarrik eduki baitezake arrakasta.

41


2- Etorkizunerako perspektibak.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Maila ekonomikoan, politikoan eta sozialean bizi dugun krisi sakona aukera bat izan daiteke jendarte justuago eta igualitarioago bat eraikitzeko bidean aurrera urratsak eman ahal izateko. Eta hau guztia, guk sortu ez dugun egoerari buelta emateko jendarte osoaren konpromezutik etor daiteke bakarrik. Sakoneko erreforma fiskala behar dugu, zeinak enpleguak sortzeko diru sarrera nahikoak bermatuko dituen; aberastasuna sor­ tzeko ekonomia produktiboa bultzatu behar da eta merkatu espekulatzailearekin bukatu. Aukeratu ez ditugun Monarkia eta Ejerzitoari bideratzen zaion dirua Arreta Sozialera, Hezkuntzara eta Osasunera bideratzea lortu behar da. Subiranoak izan behar dugu hau guztia aukleratu ahal izateko. Ezin gaitezke bere hiritarrak ahaztu, engainatu eta bere arauak inposatzen dituen estatu honi loturik egon.

AMA LURRA

Gobernarien politikek irtenbiderik gabeko kale ilunetara garamatzate, gero eta jende gehiagori eragiten dion galera ekonomikoa eta soziala ari dira sortzen, desberdinatsuna, injustiziak, esplotazioa, bildurra eta behar sozialak haztea eragiten baitute. Gero eta jende gehiago dago inolako diru-sarrerarik ez duena. Honek ondorio txarrak ditu: eros-ahalmenaren galera, alokairua de etxebizitzaren maileguari aurre egiteko zailtasunak, etxearen ohiko gastuak eta oinarrizko beharrak asetzeko ezintasunak, hala nola elikagaiak, jantziak edo medikamentuak. Honek arazo segida bat ekartzen du, osasun fisikoari, mentalari edo famili harremanetan eta harreman sozialetan eraginez. Familiaren babesa ezinbestekoa ari da izaten, langabeziaren ondorio zitalak arintzean jokatzen duen papera dela eta. Eskubide sozialak jasotzen ari diren erasoen aurrean, krisiak sortutako sinergia sozialak aprobetxatu behar dira zerbitzu sozialen inguruko gogoeta eta eztabaida sakona pizteko, hauen iriste mailean, etorkizuneko garapenean etab... pentsatuz.

KULTURA

ASKATASUNA

42

Servicios Sociales de Base de Navarra: HYPERLINK “http://www.discapacidadnavarra.org/wp-content/uploads/SERVICIO SOCIALES DE BASE DE NAVARRA.pdf”www.discapacidadnavarra.org/wp-content/uploads/SERVICIOS%20SOCIALES%20DE%20BASE%20DE%20NAVARRA.pdf Bibliografía utilizada: Memorias de Bienestar Social, Presupuestos Generales de Navarra, Informe sobre el impacto de la crisis en los hogares (CIPARAIIS 2011), Informe impactos de la crisis (2º informe) EAPN 2009-11, Informe de Cáritas, Informe FOESSA 2007-2009.


5arretasoziala