Issuu on Google+

2014ko martxoaren 6a · 2. zenbakia

EMAKUMEOK ERABAKI EUSKAL HERRIA FEMINISTA ERAIKI

GAI NAGUSIA 2 - 3 · NAFARROA · 4 - 5 ARABA 6 · BIZKAIA 7 · GIPUZKOA 8 · GASTEIZKO PARLAMENTUA 9 · ESPAINIAKO KONGRESUA 10 · ESTATUS BERRIA 11 · INFOGRAFIA: ABORTUAREN LEGEA 12


GAI NAGUSIA

EUSKAL HERRIA FEMINISTA ERAIKITZEKO KONPROMISOA

E

makumeok orain arte lortutako askatasun-eremuak eta eskubideak galtzen ari gara, atzeraka goaz. Inboluzio une batean gaude. Halere, gure esku dago borroka feminista indartu eta egoera aldatzea. Lan-merkatua botere ekonomikoaren mesedetan arautzen ari da. Haurdun dauden emakumeak kaleratzeko aukera legeztatu da, lan-baldintzak okertzen ari dira eta emakumeak nagusi diren hirugarren sektorean eta sektore feminizatuetan behin-behinekotasuna, ziurgabetasuna eta prekarietatea dira nagusi. Horrekin batera, lan-merkatutik kanpo uzten ditugun etxeko lanak eta zaintza-lanak emakumeen bizkar erortzen jarraitzen dute. Ez hori bakarrik; erakunde publikoak, pertsonen zaintza luxua dela baloratuta, horretarako dauden zerbitzuak eta laguntzak murrizten ari

2

dira eta, ordainetan, emakumeon zaintzaren motxila kargatzen. Espainiako Gobernuak gure gorputza gurea dela ukatu nahi digu, abortatzeko eskubidea ukatuz. Eraso honek motibazio ideologiko ultrari erantzuten dio; emakumeok ama-emazte izan behar dugun ideologiari, hain zuzen. Abortuaren kontrarreformarekin batera, emakumeon kontrako eraso gehiago datoz, emakumea emazte-ama fin, otzan eta menpeko bihurtzeko. Patriarkatuaren zutabea den familia-eredu tradizionala edo heteropatriarkala indartzeko neurriak dira. Ugalketa lagundurako eskubidea bikote heterosexualentzat soilik, haurdun geratzen den emakume oro haurra izatera behartu, norberaren gorputza eta desioak ezagutu eta garatzeko hezkuntza afektibo-sexuala murriztu edo

LOMCErekin guztiz ezabatu, elizgizon esanguratsuen ahotik sexu bereko pertsonen arteko harremanak gaixotasun gisa aurkeztu nahi dizkigute, eta indarkeria sexistaren dimentsioa ezkutatu, garrantzia kenduz, datuak makilatuz eta batzuetan justifikatuz. Erakunde publikoek horretan duten ardura ez da txikia. Bereziki larria iruditzen zaigu bertako hedabide publikoetan gertatzen ari dena. Aktualitateko eztabaida eta tertuliatan emakumeon presentzia anekdotikoa da. Ikusezinak gara. Hedabideetako edukiek eta publizitateak estereotipo, rol eta balio sexistak elikatzen eta indartzen dituzte. Egoeraren irakurketak etsipenean erortzeko baino, egoeraz jabetu eta erantzuna pizteko balio behar du. Gure bidea egin, guk nahi duguna izateko, eus-


GAI NAGUSIA Gure bidea egin, guk nahi duguna izateko, euskaldunak, askeak, jostunen moduan, jos ditzagun emakumeon arteko sare sendoak

kaldunak, askeak, jostunen moduan, jos ditzagun emakumeon arteko sare sendoak. Eta zabal dezagun gure sarea eta lana esparru sozio-ekonomikoan, kultur arloan, esparru politikoan, erakundeetan. Eta elika ditzagun aliantzak eragile sozial, politiko eta sindikalekin, Euskal Herri euskalduna eta feminista ezkerretik eraikitzeko. EHBilduk Euskal Herri feministaren helburua bere egin eta borroka feminista indartzeko konpromisoa adierazten du. Gure zeregina da mugimendu feministarekin batera orain arteko borroken lekukoa hartu eta borroka horiei eustea, gure zeregina da erdi lo genituen borrokak berpiztea, eta mugimendu feministak irekitzen duen bidea jarraitzea, pausoz pauso, orpoz orpo.

[BIDEOA] Onintza Enbeita: “¡En mi coño y en mi moño, mando yo!”

[BIDEOA] Bakartxo Ruizek UPNri: “Gallardón ia feminista da zuekin konparatuta”

[MANIFESTUA] Euskal Herri Feminista eraikitzeko konpromisoa

#troikagohome TROIKAREN AURREAN GURE BIDEA, ERALDAKETA SOZIALA ETA BURUJABETZA Nazioarteko finantza erakunde nagusietako eta enpresa transnazional garrantzitsuetako ordezkariak bildu ziren martxoaren 3 Bilbon, Global Forum Spain delakoan. Krisiaren aitzakiarekin, herritarren eskubideetan egin duten urraketa ikaragarria goratu zuten bertan, haiek diseinatutako politikak aplikatu dituzten ordezkari politikoen

Josu Juaristi EH Bildu

3

txalo artean. Testuinguru horretan, EH Bilduk “Troikaren aurrean, gure bidea: eraldaketa soziala eta burujabetza” nazioarteko topaketak antolatu zituen. Hitzartze nagusien bideoak ikus ditzakezu hemen:

Sandra Muzzi Sinistra Ecologia Liberta

Jorge Costa Bloco de Esquerda

Herri Gourmelen (UDB)

Florian Wilde die Linke

Trevor ó Clochartaigh Sinn Féin

Errikos Finalis Syriza

Javier Garcia CUT-BAI

Chesus Roya Puyalón de Cuchas

Xavier Campos BNG

Hanno Bruchmann Blockuppy

3


NAFARROA

Nafarroan aldaketa martxan da

N

afarroan hauteskundeak aurreratzeko zentsura mozioa galarazteko erabakiarekin, Alderdi Sozialistak bizkarra eman dio Nafarroako gizarteari, baita Parlamentuko gehiengoari ere, egoera honi amaiera emateko konpromiso argia hartu zuena ostiralean bertan.

Nafarroaren etorkizuna nafarrek erabaki behar dute

Erabaki hori kanpotik dator, Alderdi Sozialistaren interes alderdikoiei erantzuten die, eta ez ditu kontutan hartzen nafar herritarren benetako behar eta interesak, ezta Nafarroan bizi den salbuespen egoera politiko, sozial eta instituzionala ere. Madrilen hartutako erabakiak, agerikoa dena baztertzen du: Nafarroaren gaineko erabakiak Nafarroan bertan hartu behar direla, nafarrek hartu behar dituztela. Alderdi Sozialistak, euren etorkizuna erabakitzeko gaitasunik ez balute bezala erabiltzen ditu Nafarroako herritarrak. Baina Nafarroaren etorkizuna nafarrek erabaki behar dute. Aski da nafarren borondatea baztertzeaz. Ulertezina da azken asteotan sortu duten ziurgabetasuna. Ikuskizun lotsagarria eragin dute. Na-

4

far herritarrei barre egin diete. Eta Ferrazek atera duen komunikatuak gainera irain egiten dio adimenari. Orain ohartu al dira Parlamentuaren eta nafar gizartearen osaketa zein den?

UPNren Gobernua mantentzeko erabakia oso larria da Nafarroako gizartea eskuinaren politikak jasatera zigortzen baitu. Gizartearen gehiengoarentzat negargarriak diren politikak, herritarrak aspertuta daudelako, langabeziaz, ustelkeriaz eta irregulartasunez, eta hezkuntza, osasun eta gizarte politiketako murrizketez. UPNk Gobernuan jarraitzea ahalbidetzea, babestea, Alderdi Sozialistak egin duen bezala, arduragabetasun politiko onartezina da. Beti ere, UPN eta Alderdi Sozialistaren gainetik, Nafarroan aldaketa martxan da jada. Herritarren nekea nabarmena da. UPN, PP eta Alderdi Sozialistaren asmoa nafarrek aldarrikatzen duten aldaketa sozial eta politikoa geldiaraztea bada, erabat okertuta daude. EHBildun argi dugu Madrilek ez duela galaraziko aldaketa errealitate izatea. Eta lanean jarraituko dugu nafarren benetako iritzia islatuko duten gehiengo politiko berriak lortzeko bidean.


NAFARROA

Martxoaren 8a, Nafarroan data ezinbestekoa urte guztian

P

asa den martxoaren 5ean Nafarroako Parlamentuko ordezkaritza batek Antsoaingo Klinikara bisita egin du. EH Bilduko legebiltzarkide Asun Garaialde eta Bakartxo Ruizek eskatua izan zen bisita hau eta martxoaren 8 bezperetan garrantzia handia duela esateko moduan gara. Antsoain mikrokosmosa izan daiteke UPNk eta nafar eskuinak emakumeen eskubideez duten kontzepzioan. Antsoaingo klinika da egun emakume nafar batek borondatezko haurdunaldiaren etetea burutzen ahal duen leku bakarra; Parlamentua behin eta berriz azaldu da emakumeek beren eskubideak osasungintza publikoan gauzatzearen alde, baina, UPNk PPrekin batera, nafarron borondatea mespretxatu eta ukatu izan du beti. Opus Deiren gidaritzapean Nafarroa posizio atzerakoienen gotorleku bilakatu nahi dute. Hau gutxi balitz, Barcinaren gobernuak beste alde batera begiratzen du borondatez haurdunaldia etetea erabaki duten emakumeen kontrako jazarpenak gertatzen direnean, klinikaren atarian eraso eta mehatxuak esaterako. Jazarpen onartezina, UPNk babestua eta Opus eta Elizak hauspotua.

Opus Deiren gidaritzapean Nafarroa posizio atzerakoienen gotorleku bilakatu nahi dute

Ezin ahaztuko dugu berriki jaso dugun datu bat; UGT sindikatuak eginiko azterlan baten arabera, emakume eta gizonen arteko soldata tartea Estatu osoko altuena da Nafarroan, %28,11, Estatuko batez bestekoa baino 5 puntu handiagoa.

2014ko martxoaren 8 hau UPN eta PPren hipokresiaren menpe gauzatuko dugu (ez baitugu deus ospatzeko), emakumeen defentsan ari direla argudiatuko dute baina Gallardonen lege atzerakoia babestuko dute. Independentzia eta autonomia osokoa nahi ditugu, desberdintasunak gainditu eta generoagatik jendartean dauden bazterkeriak alde batera utzi. Eskubide guztiak pertsona guztientzat izan daitezen behar dugu eta horretarako, inguru publikoan eta botere eremuan sarbide eta baliabide berekietan aritzeko eskubidea bermatzea exijitzen dugu.

Krisiak arrisku itzela dakar urteetan lortutako eskubide eta aurrerapausoetan atzera egiteko kontziliazio-erantzunkidetasun, berdintasuna eta ekitatean. Lanaren bereizketa sexuala eta ezberdintasunak areagotu baino ez ditu egiten. Baina, aldi berean, aukera bat bada eta erronka ere bai, ekoizte eta kontsumo eredu berriak ezartzeko esate baterako. Zaintzaren azpiegiturak eta harremanak berritzeko ere bai, emakume eta gizonezkoen artean soldatapeko lana eta soldatapeko ez den lanaren arteko banaketa bidezkoago bat sortuz.

Krisi ekonomiko eta sozial une honetan, indarrak batzea ezinbestekoa da eskubide eta askatasunen eremuan murrizketa gehiago egon ez daitezen. Datuek adierazten dute pribatizazioek ezkutuko lana handiagotzen dutela, lan eta bizi baldintzen makurtzea ‌ bereziki emakumeona, izan ere, berriz ere krisi honen aurrean kaltetuenak baitira. Martxoaren 8 hau, krisi ekonomikoak eta austeritate politikek zartatua datorkigu. Atzerapauso legegile eta ideologiko handi batekin jendartearen aurrerapen soziala berdintasunean eta aniztasunean eman dadin; lan erreforma, hezkuntza erreforma eta arlo sexual eta ugalketan eraso bortitza.

5


ARABA

Garoña berriro irekitzeko PPren desioen aurrean mobilizatu behar gara Bere amaiera sinestezinak epilogoa izango duela ematen du. Iberdrola eta Endesaren mesedeetara araudia “ad hoc” egin du eta zentral nuklear zaharkituta eta arriskutsu hau berriz zabaltzeko erraztasun guztiak jarri ditu PPk

A

lderdi Popularrak gizartearen gehiengo nabarmenaren borondateari ez aditu egiteak ez du inor harrituko. Behin baino gehiagotan egin du. Baina kezkagarria da hain arduragabeko erabaki bat hartzea milaka pertsonak arriskuan jarri dituelako gutxi batzuen poltsikoak betetzeko asmoz. Garoña Zentral Nuklearrarekin hori egin du, hain zuzen. Bere amaiera sinestezinak epilogoa izango duela ematen du. Iberdrola eta Endesaren mesedeetara egindako araudia “ad hoc” egin du PPk zentral nuklear zaharkituta eta arriskutsu hau berriz zabaltzeko erraztasun guztiak jarriz.

Arabako gehiengoaren borondatearen aurrean elektriken interesak defendatzeko dekretua onartu du. Javier Marotok Gasteizko Alkateak eta Javier de Andresek Arabako Ahaldun Nagusiak trabak jartzen dituzte. Baina aho txikiarekin egiten dute. Arabako instituzioek esku hartu behar dute eta Madrilen aurrean planto egiteko unea heldu da. EH Bilduk argi du. Egun 43 urte dituen zentral nuklear hau sare elektrikoan berriro ez dela entxufatzeko berme bakarra lehen bai lehen eraisteko lanak hastea da.

Arabako gehiengoaren borondatearen aurrean elektriken interesak defendatzeko araudia onartu du PPk

Mehatxu honen aurrean, konpromisoak hartzeko garaia da. Gure segurtasuna arriskuan jartzen duen eredu energetikoari EZ esaten diogula agerian uzteko kalera atera behar da Araba. Baina instituzioek eta alderdi politikook ere konpromisoak hartu behar ditugu. Aukeratu zituztenen (herritarren) borondatea errespetatuz egin behar dute eta ez mehatxatzen dituztenen (elektriken) mesedeetara. Azkenik, gure kontsumo energetikoa murriztea guztion ardura. Energia eredu berri baterako konpromisoa dugu erronka, efizientzia energetikoan, E berriztagarrietan eta E burujabetzan oinarritutako eredua, hain zuzen.

6


BIZKAIA

Txartel bakarra, ordainketa elektronikoa baino askoz gehiago EH Bilduk txartel bakarraren sorrera proposatu du Hego Euskal Herri osorako eta Bizkaian urratsak ematen hasiak gara Ezin ditugu nahastu, ordea, ordainketa elektronikorako txartela eta txartel bakarra, bien artean desberdintasun oso esanguratsuak daudelako. Txartel elektronikoaren helburu bakarra ordainketa modu erosoagoa erraztea bada, txartel bakarrak baditu betebeharreko helburu sozialak ere.

Txartel elektronikoaren helburu bakarra ordainketa modu erosoagoa erraztea bada, txartel bakarrak baditu bete beharreko helburu sozialak ere EH Bilduk lau oinarri beteko dituen txartel bakarra defendatzen du.

G

arraio publikoak funtzio sozial garrantzitsua betetzen du herritarren mugikortasun eskubideari erantzuten dion kasuetan. Bizi dugun gizarte egoera latzean are agerikoagoa da garraio publiko eraginkor eta kalitatezko baten beharra, eskubide hori bermatze aldera. Garraio publikoaren zerbitzua hobetu eta dagokion helburu soziala indartu asmoz, EH Bilduk garraio txartel bakarraren sorrera proposatu du Hego Euskal Herri osorako eta lehen urratsak ematen hasia da zentzu horretan Bizkaian. Ezaguna denez, Bizkaiko Aldundiak Barik txartela sortu du, hainbat garraiobide publikoren ordainketa elektronikoa ahalbidetzeko. Era berean, Arabak eta Gipuzkoak ere garraio txartel propioak sortu dituzte eta hiru lurraldeetako ordezkariak lanean ari dira hiru txartelen arteko koordinazioa hobetu eta txartelen erabilera beste lurraldeetara zabaltzeko.

1

Bidai bakoitzeko prezio finkoa. Irteera jakin batetik helmuga jakin batera bidaiatzeagatik prezio bera ordainduko du erabiltzaileak, aukeratzen duen garraioa edozein dela ere.

2

Orduan eta bidai gehiago, deskontu handiagoa. HIrteera jakin batetik helmuga jakin batera bidaiatzeagatik prezio bera ordainduko du erabiltzaileak, aukeratzen duen garraioa edozein dela ere.

3

Errentaren araberako prezioa. Txartel bakarrak baliabide gutxien dituztenen mugikortasun eskubidea bermatzen lagundu behar du.

4

Erabilera Hego Euskal Herri osoan.

Bizkaiko Aldundiak ez du txartel bakarraren dimentsio soziala lantzeko asmorik eta ordainketa elektronikoa erraztera mugatu nahi du Barik txartela. Horregatik, EH Bilduk egiazko txartel bakarra bultzatzeko proposamena luzatuko du Bizkaiko erakundeetan.

7


GIPUZKOA

Berdintasunerako Plana: Egiteko asko

U

rteak joan urteak etorri, zoritxarrez, emakumeek indarkeria matxista jasaten jarraitzen dute. Munduko biztanleriaren erdiak indarkeria matxista jasaten du, hortaz. Gure gizartean, gaitz sozialik larrienetakoa eta ezkutatuenetariko dugu hau.

Egoera honen aurrean, planak aurre egin nahi dio errealitate horri, ikuspegi aitzindari batez, hau da, beste erakunde batzuek jorratu dutenez zeharo bestelako batez: Berdintasuna lortzeko moduan sakondu baino, sistema beraren eraldatzea bilatzen da, benetako berdintasuna lortu nahi badugu, hori delako bide bakarra.

Horregatik, hasieratik Gipuzkoako Aldundiak berdintasuna lehentasuna izan behar zuela argi izan du. Hauxe da alegia, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Foru Planak atxiki nahi duena: foru gobernuaren apustu estrategikoa emakume gipuzkoarrak lurraldean jasaten ari diren prekarizazioari amaiera jartzea eta berdintasunezko baldintzetan bizitzaren zaintza lehenetsiko duen beste eredu batera igarotzea.

Planteamendu honek betiko berdintasunezko diskurtso klasikoekin apurtzen du, eta horretarako, beharrak berriro finkatu eta esku-hartzerako lehentasun politikoak aldatu nahi ditu.

Ez da, inondik inora, ohiko plana izan. Sortze prozesua gizarteko eragile desberdinen parte-hartzearekin egin zen, zeinetan urte eta erdian, Berdintasuneko Zuzendaritza 40 talde feminista eta emakume talde baino gehiagorekin elkarlanean aritu zen, baita udaletako 20 bat berdintasun teknikari eta GFAren 100etik gora teknikari eta politikarirekin ere. Honek ahalbidetu du herritarrek eztabaidarako eta alternatibak eraikitzeko espazio berriak izatea, hala nola, egungo eredu sozioekonomikoak eragindako bizi-baldintzen galerari berehalako erantzuna emateko gaitasuna izatea, modu bortitzean, bereziki, emakumeak kaltetzen dituztenak.

8

Emakumeek beldurrik gabe bizitzeko eskubidea, indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea, bizitzea merezi duen bizitza izateko eskubidea urrun ikusten dute oraindik. Eta arazo honen aurrean arreta txiki bat piztea lortu bada ere, ez ditzagun gure buruak engainatu; indarkeria matxistaren alorrean, egiteko asko dugulako.

SAREAN Plana osorik: (http://www.gipuzkoa.net/ noticias/archivos/II_Plan_Berdintasuna. pdf). II Planari buruzko dokumentala (33´): (http://www.berdintasuna.tv/eu/kanalak?v=jlovc344fa3qmihahtva&repr=1) Edo bertsio laburra: (http://www.berdintasuna.tv/es/canales?v=6i2gd90eknjlolmom89j&canal=ii)


GASTEIZKO LEGEBILTZARRA Heziberri ala Zaharberri 2020? Jaurlaritzaren Heziberri Planak ez du LOMCEri aurre egiteko balio. Sistema ontzat emanda ez du ondorio praktikorik izango. Sektoreko eragileekiko elkarlana da alternatibak adostu eta hezkuntza sistema propioa egituratzeko bidea.

J

aurlaritzak Heziberri 2020 Plana abian jarri zuen 2013ko urrian “LOMCEren aurrean (...) aho batez azaldu den gaitzespenari erantzuna eman” nahian. Hala aurkeztu zuen behintzat, baina hasieratik agerian geratu zen Heziberri ez dela nahikoa LOMCEri aurre egiteko eta are gutxiago lege horren ondorio larriak galarazteko. Horrela ulertu zuten hezkuntza eragileek, oro har, bai eta EH Bilduk ere. Hala ere, urrats bat izan zitekeelakoan, parte hartzeko deia jaso zuten eragileek baikor erantzun zioten ekimenari. Jaurlaritzak prozesutik kanpo utzi zituen, ordea, sindikatuak eta ikasle-elkarteak. Ulertezina. Are ulertezinagoa sektore osoaren adostasuna eta konpromisoa lortzeko helburua duenean. Xede horrek LOMCEren aurkako estrategian duen garrantziaz jabeturik, EH Bilduk eztabaida monografikoa eskatu zuen Legebiltzarrean. Bertan, azaroaren 27an, ponentzia osatzea proposatu zuen, bazterkeriak alboratzeko eta hezkuntza eragile guztien partaidetza ahalbidetzeko, LOMCEren inposizioari aurre egin eta gure sistema propioa eraiki bidean elkarlana eta adostasuna ezinbestekoak direlako euskal hezkuntza sistemaren oinarriak zehazteko. EAJk, aldiz, ezezkoa eman zion bide horri, sektoreko eragileei muzin eginez. Jaurlaritzak aldebakartasunaren aldeko apustua egin du. Bistakoa da; horren isla da Heziberriren lehenengo egitasmoaren aurkezpena, otsailaren

Sektoreko eragileekiko elkarlana eta adostasuna ezinbestekoak dira LOMCEri aurre egiteko eta euskal hezkuntza sistemaren oinarriak zehazteko

Jaurlaritzak euskal hezkuntza sistema eraiki bidean urratsak egin nahi baditu, bidelagun izango gaitu. Baina hori ez du lortuko Heziberri Planaren bidez

26an. Hezkuntza sailburua bakarrik agertu zen Hezkuntza-Eredu Pedagogikoaren Markoaren berri emateko; urrian, ordea, hezkuntza eragileek inguratuta aurkeztu zuen Heziberriren hasierako zirriborroa. Bitxia aldaketa. Eta adierazgarria. Eragileen aldetik 500 ekarpenetik gora jaso omen ditu Gobernuak, baina zirriborro hura eta behin-betiko plana alderatuz, aldaketak oso urriak dira. Ekimenaren kokapena bai; hori aldatu da. Zaharrak berri. Orain Heziberri ez omen da LOMCEri aurre egiteko, euskal hezkuntza sistema hobetzeko baizik. Ez diogu Hezkuntza sailburuari ilusioa kendu nahi, baina euskal hezkuntza sistemarik ez da existitzen. Gezur bat mila aldiz errepikatuta ere, beti gezur. Jaurlaritzak ontzat ematen du Madrilek inposatutako hezkuntza sistema eta bere eskumenak Espainiako sistema arautzen duen legedia neurri –txiki– batean garatzera mugatzen dira. Euskal Herriko hezkuntza sistema eraiki bidean urratsak egin nahi baditu, bidelagun izango gaitu. Baina hori ez du lortuko, inondik ere, Zaharberri... barka! Heziberri 2020 Planaren bidez.

9


ESPAINIAKO KONGRESUA Soilik emakumeoi dagokigu geure gorputzaz erabakitzea! liatu nahi izatea euskal gizartearen gehiengo zabal batek eta geure herriko erakundeek ere arbuiatutako erreforma inposatzeko. Eskubide sozialen murrizketa basatiari dependentziarako laguntzen ia erabateko desagerpena gehitzen badiogu, Onintzak berak esan zuen bezala, lege berriak “tunel ilun” batetik emakumeak iraganera bidaliko dituela ohartuko gara.

H

orrela laburbildu genezake bi minutu eta erdiko mezuan, ekimen parlamentario baten harira Onintza Enbeita diputatuak duela bi aste Madrilen bota zuena.

segundoko diskurtsoan ezin hobeto laburbildu zuela Enbeitak eztabaidagaiaren muina. “¡Emakumeok, geure gorputzaz ere erabakitzeko eskubide osoa dugu!” , esan zuen.

Era horretan, eta aurre ikusten zen bezala abortuari buruzko eztabaida merezi duen dimentsioa hartzen hasi zen. Eta ez da gutxiagorako, izan ere, Amaiurreko ordezkariak nabarmendu zuen bezala, abortuaren eztabaida funtsean, euren gorputzaz erabakitzeko emakumeek duten eskubideari buruzko eztabaida baita.

Baina ez da hori soilik. Abortuaren erreformak lehen mailako zama ideologikoa darama bere baitan. Eta Onintzak, argi eta garbi utzi zuen. Gogoan hartu behar baita, lege honen erreforma, bere hauteskunde programak zekarren puntu bakanetakoa izango dela Alderdi Popularrak bete egingo duena. “Zuek guztia pribatizatzen duzue. Hala ere, emakumeon gorputza estatu arazo bihurtu nahi duzue!”, aurpegiratu zien diputatu subiranistak.

Egia da Onintzaren hitzartzea “¡Nire aluan nik neuk agintzen dut!” esaldiak egin zuela ezagun. Baina egia da ere bai, esaldi hark bezalaxe, bi minutu eta hogeita hamabi

Eta ez da kasualitatea eskuin espainiarrak krisi ekonomikoaz ba-

Eta iragan ilun horretan, batetik, lan merkatua gizonezkoa zen erabat, eta bestetik, emakume ezkongabeei, eta zer esanik ez lesbiana bikoteei, ama izatera debekatzen zitzaien. Alegia, euskal gizarteak ezagutu dituen aurrerapenen gainetik, eliza katolikoaren printzipio atzerakoienetan oinarrituriko familia eredu zehatz bat inposatu nahi digu Espainiako gobernuak. Lege berriak abortuaren inguruan inposatuko dituen murrizketek eta horiek emakumeengan izango dituzten ondorio larriek denbora luzez hitz egitera behartuko gintuzkete. Momentuz, mezu horrekin gelditzen gara: “Soilik guri, emakumeoi, dagokigu geure gorputzaz erabakitzea!”.

SAREAN [BIDEOA] Maite Aristegi: “No son brotes verdes: es la selva amazónica de los bancos, frente al desierto de los desprotegidos ”

10

[BIDEOA] Errekondo a Rajoy: “lo único que les corresponde es respetar la decisión de la ciudadanía vasca”

[BIDEOA] Onintza Enbeita: “El ‘estado de la nación’ deja mucho que desear”


ESTATUS BERRIA

Estatus berria edo estatus zaharraren itxura aldaketa?

E

rritzean kokatzen da helmuga, hau da, estatus zahar eta zaharkituaren eguneratze batean, bere muga guztiak eta espainiar legediaren topeak mantenduz.

zen, hain zuzen, EH Bilduk ekimena onartzeko jarritako premisa nagusia: Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako herritarrei hitza ematearen beharra jasotzea.

Formei dagokionean, EAJren zuzendaritzak nabarmen utzi zuen bere legebiltzarkidea taldea, honek EH Bildurekin adosturiko testua ezerezean utzi baitzuen, Sabin Etxean PSErekin beste akordio bat itxiz.

Norabide hori berresten dute Urkulluren hitzek; hainbat urtez 2015 urtea iragarri dute jeltzaleek estatus berria ezartzeko. 2015a gerturatzen ari denez eta aurrera egiteko borondaterik ez dutenez, “estatus berria� 2020ra atzeratu dute orain eta beti ere, Estatuaren oniritzia badu

EAJ-PSE akordioaren edukiek zehazten duten norabidea da, ordea, kezkagarriena: estatus berri bat baino, Gernikako Estatutuaren azal-be-

EAJ eta PSEren bozak bat eginda, estatus berriaren inguruko ponentzia erabakitze eskubideari erreferentziarik egin gabe eratuko da. Horixe

EH Bilduk argi du: estatus berriak, berria izango bada, erabakitzeko eskubidea bere baitan jasoko duelako izango da. EH Bilduk egiazko estatus berri eta demokratiko horren alde jarraituko du lanean, Gasteizeko legebiltzarrean, baina baita ere gainontzeko instituzioetan eta nola ez eta bereziki, Espainiak eta Frantziak inposatzen duten menpekotasun harremanarekin apurtzeko gogoz den Euskal Herriko gehiengo politiko, sindikal eta sozialarekin.

AEko legebiltzarreko estatus berriaren ponentziaren eraketarako EAJk eta PSEk erdietsiriko akordioak galdera hori piztu du jende askorengan. Ez da gutxiagorako, akordio horren edukiei eta formei erreparatzen badiegu.

11


BI EREDU DAUDE

ESKUBIDE

sexual eta erreproduktiboak guztiontzat

XXI mendeko jendarte laiko batean moral katolikoa

INPOSATU

LOMCE, hezkuntza tradizionala mantentzeko

Heziketa afektibo-sexuala curriculumean Norberak erabakitzen du: noiz, nola eta norekin eskuratu plazerra

Sexua = Erreprodukzioa

Erreprodukziorik gabeko sexua = Bekatua

Familia EREDU BAKARRA = Tradizionala Antisorgailuen erabilera = Bekatua Familia eredu bakarra: FAMILIA PATRIARKALA

Antisorgailuak pertsona guztien eskura

Norberak erabaki behar du aita edo ama izan nahi duen, nola eta norekin. BAI

EZ Erreprodukzio Adopzioa naturala edo lagundua

ABORTUA = ESKUBIDEA Eskubide hau osasungintza publikoak bermatu behar du, berme guztiekin eta dohainik. GURE GORPUTZ ETA BIZITZEZ ERABAKITZEKO ESKUBIDE OSOKO SUBJEKTUAK GARA PERTSONAK

EMAKUMEA = AMA

Emakumea, zaintzara eta etxeko lanetara kondenatua

Abortua = delitua

Abortu Bitarteko ekonoklandestinoen mikoak dituzten hazkundea, emakumeek emakumeen abortatu halako osasuna dute soilik era seguru batean. arriskuan jarriz.

Emakumea ez da eskubide osoko subjektua. BIKTIMA da, AHULA da. Ez da bere gorputz eta bizitzaz erabakitzeko gai.


2eu