Page 1

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

GAZTERIA

171

Definizioa Gazteria gainontzeko jendartearekin alderatuz problematika espezifikoa pairatzen duen sektorea da: enplegutik hasita etxebizitzaren problematikaraino, baita aisialdian, sexualitatean, hezkuntzan, politika sozialetan eta abarrekoetan ere bai. Bereziki zaurgarria den sektorea da sistemak eskaintzen dituen aukeren baitan dagoelako eta era berean, erabaki guneetatik kanpo aurkitzen delako. Halere, jendartearen etorkizun aktiboa ordezkatzen duen biztanleriaren parte esanguratsua da.

Datuak1 - 95.178 pertsona inguruk osatzen du (populazioaren %16a, 16 eta 30 urteren artean) - Enplegu tasa %48,9a da (gizonak/49,7 % emakumeak/48,1%) - Langabezi tasa % 22,2koa (gizonak/23,1 % emakumeak/21,1%) - Urtero 2.100 ikasle unibertsitario berri inguru (guztiak ez daude Nafarroan erroldaturik). NUPeko matrikulazio datuak honakoak dira: 1

Fuente de los datos: Instituto Navarro de la Juventud: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Juventud/


Ikasle kopurua Lehen eta bigarren zikloko ikasleak Graduak Masterrak Ikasle kopuru osoa 1 y 2 zikloa + Gradua + Masterra Doktoretza Titulo Propioak

8.195 3.463 3.521 669 7.653 197 345

- Gazteen %17 a etxetik kanpo bizi da. PERTSONA

AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

Egoera orokorra Enplegua 2012.eko bigarren seihilabetekoan gazteei dagokien langabezia jaitsi bada ere, honakoa ez da datu fidagarria izan ere, urte hasieran kopurua igo baitaiteke. Sektorekako jarduera ekonomikoaren arabera, zerbitzuen sektorea esanguratsuena da, nafar gazteriaren %71k bertan egiten baitu lan. Industriaren sektorea du atzetik %22,1arekin eta ondoren eraikuntzarena % 3,4arekin. Esan beharra dago zerbitzuen sektorean eta nekazaritzan lan egiten duten gazteen kopurua hazi egin dela, hurrenez hurren % 4an eta % 2,4an. Nafarroako gazteriaren gehiengoak soldatapeko sektore pribatuan egiten du lan, elkarrizketatutako %80ak horrela adierazi zuen sektore publikoan lan egiten duen %10ren aurrean. Gutxienekoak, %5k autonomo gisa egiten du lan, %4a bere menpe dagoen pertsonaren batekin eta %1ak famili enpresa edo negozioren batean egiten du lan.

172

Lan eskaintzaren urritasunak gazteriaren %31ak lehenengo enplegu bat eskuratu ez izana suposatzen du eta ia gazteriaren erdia (%49,8a) urte bat baino gehiago darama lan bila. Kontratuen behin-behinekotasuna lan iraunkortasunarekiko mehatxu larria suposatzen du, batez ere gazte eta emakumeengan.

Etxebizitza Gazteen %70a bere guraso edo senideen etxean bizi da. % 21a norbanako pisuetan edo elkarbanatutakoetan. Gainontzekoa bestelako aukeretan bizi da (bikotearen gurasoekin, ikasle erresidentzietan,‌) . %21 honen gehiengoa alokairu egoeran dauden pisuak dira. Gehiegizko salmenta eta alokairuen prezioek etxebizitza bat eskuratzea ia ezinezko egiten du eta faktore honek zuzenean eragiten du gazteriarengan. Berez, gazte populazioaren %60,3k familia etxetik alde egiteko gogoa agertzen du. Etxetik alde egiteko bataz besteko adina 21,44 urtetakoa da. Halere zifra hau aldakorra eta ez-iraunkorra da. Izan ere ez dago 21 urterekin betirako etxetik joaten denik. Etxerako buelta normala izan ohi da sarritan.

Egoera ekonomikoa Gazteriaren %35,7a beste pertsona batzuek dituzten diru sarrerei esker bizi da. %32a bere diru sarrera propioak eta gainontzekoen laguntza du biziraupenerako. %18,9 a baino ez da bere diru sarrera propioetatik bizi. Gainontzeko gazteak laguntza txiki eta noizbehinkako kontratuekin bizi da. Beste pertsona batzuen diru sarreretaz ari garenean %80 batean gurasoen diru laguntzei buruz ari gara. - Norbanakoaren bataz besteko diru sarrera 921,34 â‚Ź - Bikotearen bataz besteko diru sarrera 1.014,00 â‚Ź


Gazteria

- Familiaren ekarpenaren bataz bestekoa 114,63 € - Bestelako diru laguntzen bataz bestekoa 292,00 €

Instituzioak Orokorrean instituzioak ez dira gazteentzako organo erakargarri eta gertukoak. Maila handi batean, “botere helduaren” botere zentroak direlako eta hartara, gazteriaren problematika erabat baztertua izaten delako bertan. Ohiko instituzioek ez diote gazte problematikari irtenbiderik eskaintzen. Ez dute gazteen errealitatea begira­ tzeko modu propioa errespetatzen, ez eta gazte parte hartzea sustatzeko mekanismorik proposatzen. Nafarroan gazteentzako dagoen erakunde bakarra Nafarroako Gazte Kontseilua da (NGK) . Bere helburua pertsona gazteen parte hartze politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala Nafarroako Foru Erkidegoan bultzatzea izango litzateke eta era berean, gazteen eskubideen defentsa egitea, hauen bazterketa eta marginazioa ekidinez. Baino errealitatea urrun dago asmo honetatik. Bere osaketari dagokionean NGKri atxikitutako kolektiboak 76 dira osotara. Gehiengo handi bat falta da bertan parte hartzen ez duena, esaterako, gazte asanbladak, koordinadora ezberdinak, talde kultural eta politikoak… Bestalde, egun Nafarroako Gobernuaren murrizketak nabariak dira aipatu entitatean.

Hezkuntza eta ikasketak Hezkuntza publikoan ematen ari diren murrizketa masiboek gero eta gehiago kaltetzen duen hezkuntza eredu honetan, Nafarroako gazteriaren gehiengoa eredu publikoan ikasten du. %66,2k estatuko zentro publikoren batean; %23,4k erlijiodun eskola pribaturen batean; %7,2 k eskola pribatu ez-erlijiodun batean. Hauek dira ikasketen emaitzen bataz bestekoak: - Bigarren titulurik gabeko hezkuntza (lehen hezkuntzako titulua edo parekoa): 28,7% - Bigarren hezkuntza tituluduna lehen hezkuntzako tituluarekin edo parekoarekin: 47,3% - Batxilergo ikasketak: 8,9% - Formakuntza eta lan sarrerako programak eta bigarren hezkuntzako 1.go ataleko titulurik eskatzen ez duena: 4,5% - Formakuntza eta lan sarrerako programak bigarren hezkuntzako tituluarekin (1.go atalarekin): 6,0% - Gradu ertaineko lanbide heziketa, arte plastikoak, diseinua eta kirolak: 0,3% - Gradu ertaineko dantza eta musika ikasketak: 0% - Lehen zikloko unibertsitate ikasketak eta lizentziatura baten hiru kurtsoak gainditu dituztenak: 0,9% - Lehen eta bigarren zikloko unibertsitate ikasketak, bigarren ziklokoak eta antzekoak: 0,7% - Espezializazio profesionalerako ikasketa ofizialak: 0,3% Azpimarratu beharra dago Nafarroan inposatutako hizkuntza eredua baztertzailea dela eta ez ditu ikasle guztien hizkuntza eskubideak bermatzen zonaldearen eta aukeratutako hizkuntza ereduari dagokionean. Aipaturiko “D eredua” ez da ikasleriaren euskalduntzerako tresna bermatzailea. Gainera, euskarazko goi mailako ikasketak ia ez dira existitzen batez ere, lanbide heziketan eta unibertsitatean.

173


Estatistika Institutuaren datuen araberako baloreak eta joerak. Gazteriaren % 45,7a erabat identifikatuta sentitzen da bere hiri edo herriarekin. %5,8a Espainiarekin identifikatuta sentitzen da. Tartean % 11,8a geratzen da munduarekin, herrialdearekin eta bestelakoekin identifikatzen dena.

Joera politikoak Horrela definitzen da gure herrialdean gazteria: 1etik 10era muturreko ezkerrekoak (1,2) eta eskuinekoak (9,10), Nafarroako gazteriaren bataz besteko posizioa beraz, 4,01koa da. Hau da, ezker zentrokoa (kontutan hartu behar da %18,9 batek ez dakiela eta % 10,7 batek ez duela erantzuten).

PERTSONA

Joera erlijioso handia dago: % 35,2a katoliko ez-praktikanteak dira, praktikantea den %9,2a gehituta. Parez pare, ateoak, agnostikoak eta indiferenteak agertzen dira.

Aisialdia AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

Nafarroako gazteen %93,5ri “lagunekin atera” jarduera gustatzen zaio. Honekin batera “ordenagailua erabili”, “musika entzun” edota “telebista ikusi” % 90ri. % 80ak, “dantzalekuetara joan”, “zinemara joan” edota “bidaiatu” kategoriak gustuko ditu. %60ak “ tragoak hartu” edo “deskantsatu” du gustuko. %50an kokatzen dira “kontzertuetara joan” edo “kirola egin” jarduerak. Eta azpitik %40arekin, “irakurri”, “antzerkira joan”, “museotara joan” edota “kirol ekitaldietara joan” kokatzen dira. %47 batek bakarrik aldizkari eta egunkariak irakurtzen ditu eta %14a hitzaldietara eta abarretakora joaten da.

Lehentasun mailak - Familia 98,8% - laguntasuna 98,5% - Osasuna 96,6%

174

- Aisialdia 93,8% - Enplegua 93,1% - Sexualitatea 89,8% - Ikasketak 88,9% - Dirua irabaztea 88,1% - Komunitate eta auzo bizitzan inplikatzea 82,3% - Munduan gertatzen diren gauzekiko kezka 81,4% - Itxura fisikoa 65,7% - Politika 37,4% - Erlijioa 20,6% Argi dago galdera eta erantzun asko falta dela nafar gazteriaren kezka, balore eta joera politikoak barnebil­ tzen dituen azterketa egoki bat egin hala izateko, baino azaleko datu hauek errealitate honetara gerturatzeko modua ematen digute.

Jarduera politikoa eta errepresioa Ezin dugu aipatu gabe utzi azken urte hauetan nafar gazteriarentzat klabea izan den faktoreetako bat eta


Gazteria

jarduera politikoetan hauen parte hartzea bereziki baldintzatu duena. Nafarroako gazteriarengan jazarpen handia suposatu duen errepresioaz ari gara. Ez da datu estatistiko soil bat, ez eta errepresio bortitzaren ondorio bakana, ordea, estrategia errepresibo zehatz eta argi baten emaitza da: gazteriaren parte hartze politiko, kultural eta parte hartzailea gelditzea. Modu argi batean bilatu da konpromisoa eta inplikazioa duen gazteria kolpatzea eta gainontzeko gazteak beldurtzeko eredu bilakatzea aipatu estrategia. Faktore honek eta jarduera politikoarekiko dagoen desatxekimendu orokortuak (ustelkeria kasuek eraginda, indar politiko gehienek gazteekiko jartzen duten distantzia eta muturreko eskuinetik oso gertu dauden komunikabideetatik lantzen diren diskurtsoak- “politikari guztiak berdinak dira, ez dago salbu dagoen indar politikorik, ez eta sindikaturik, eta abar luze bat-) eragin arriskutsua dute eta aurre egiten ez bazaie serioski zaildu dezakete gazteen parte hartzea berezkoa duten jarduera politikoan, gure etorkizunaz ari garen neurrian.

Eragin eremuak Egiazki, gazteriaren egoera oso prekarioa da, materialki eta baita baloreei dagokionean. Aztergai izan ditugun datuek erakusten digute zein den jarraitu beharreko eredua eta hartara, eredu honekiko alternatibak eraiki­ tzeko bidea zein den. Maila emozionalean edota “moralean” dauden beharrak kontutan hartuz eta baldintza materialen garrantzia kontutan hartuz, lehentasunezko eragin eremuak lana, aisialdia eta dirua irabaztea izango lirateke. Era berean ezin ahaztu genitzake hezkuntza eta sexualitatea bezalako alorrak. Zentzu honetan, gazteek enplegu duinak eta iraunkorrak lortzeko neurriak bultzatzea garrantzitsua da. Modu honetan, helburua “bestelakoekiko dependentzia ekonomikoa” duten gazte kopurua jaistea litzateke eta modu honetan gazteen independentzia ekonomikoa eskuratzea gauzagarri bihurtuko litzateke. Guzti hau etxebizitza eskubidea eskuragarri egingo lukeen neurriak bultzatuz egin beharko litzateke, zen­ tzuzko alokairuaren bidez eta gazteen aukera errealei loturikoa. Honekin batera, ezin dugu ahaztu gazteriak aisialdia gozatu eta garatzeko duen beharra. Instituzioek aipatu guztia bermatu beharko lukete gazteriari beharrezkoak dituen neurriak eskainiz eta bizi proiektu askea izateko beharrezkoak dituen espazioak bermatuz.

175

23gazteria  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you