Page 1

BERE

KULTURA SUSTATUKO DUEN JENDARTEA

EUSKARA Zertaz ari gara? Euskararen egoera aztertzeko tenorean gogoan izanen ditugu ondoko ideia orokor hauek: • Euskara da gure mundu-ikuskera • Euskara berezko hizkuntza dugu Nafarroan, gainerako hizkuntzak baino lehenagokoa. • Mendeetan zehar gutxitzea eta gutxiagotzea bizi behar izan ditu euskarak bere lurraldean. • Euskararen aurkako erasoaldiak ez dira isolatuak, gure identitateari egindako prozesuak baizik. • Gaur egun ez dugu euskaraz bizitzerik gure herrian; beraz, ez dugu taxuzko hizkuntza-politikarik, ez estatus juridikorik. • Normalizazio linguistikoa lortzea izanen da helburua, euskara biziko bada, euskaraz biziko bagara, euskaraz ere bizitzen segitu nahi badugu.

Euskararen egoeraren diagnostiko orokorra Hizkuntza minorizatua dugu euskara Nafarroan, eta gaur egun ez du etorkizunerako behar adinako bermerik. Hori da esaldi batean euskararen egoeraren diagnostikoa. Egoera hori ordea, ordezkapen prozesu luze baten ondorioa da, eta erabat lotuta dago Euskal Herriaren ukazio historikoarekin. Aipatutako ordezkapen prozesuaren indargarri izan da azken urte hauetan garatutako hizkuntza politika. Euskal Herria, euskararen herria, zatituta dago gaur egun, eta Euskal Herri osorako behar dugun hizkuntza politika berreskuratzailearen ordez, euskara egoera minorizatuan mantentzea edo hizkuntza bera desagerraraztea helburu duen hizkuntza politika dugu, Nafarroako gobernuak gidatuta.

121


Hartara, eta hizkuntza politika arautzen eta baldintzatzen duen marko legal orokorra euskararen legea dugu, dagoeneko 26 urte bete dituena. Horren ondorioak ezin argiagoak dira. Ofizialtasunik eza. Zonifikazioaren araberako arautzea (eremu euskalduna, mistoa eta ez euskalduna). Hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa. Euskaraz bizitzea ezinezkoa. Euskaraz ikasteko aukera mugatua eta hainbat tokitan ukatua (zonalde ez euskaldunean ikastolak dira irakaskuntza euskaraz eskaintzen duten bakarrak). Lanbide Heziketan eta Unibertsitatean oso ikasgai edo modulu gutxi dira euskaraz burutu daitezkeenak. Derrigorrezko hezkuntza ere denek ezin dute beren herrietan euskaraz egin. Azken urteetan, gainera, euskararen aurkako hizkuntza politika bereziki aktiboa eta gordina izan da, eta UPNk euskara desagerrarazteko politika sistematizatu, planifikatu, gogortu eta bizkortu egin du nabarmen. Ahalegin horretan ondoan izan du, eta dauka oraindik orain, PSN alderdia.

PERTSONA

BERE

KULTURA SUSTATUKO

IZANGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRA

Horren guztiaren ondorioz, eta arestian esan bezala, Nafarroa Garaian euskara kinka larrian dago. Alorrez alor aztertuta, inon ez dugu euskara nahikotasun maila batean dagoenik. Esparru geografiko eta sozial euskaldunenean ere, euskara erabateko diglosian dago Nafarroa Garaian. Zenbait arlotan, herri ekimenaren ahaleginaren ondorioz ia beti, urratsak egin dira eta lorpenak ere bistakoak dira. Hizkuntzarekiko atxikimendu eta aldekotasun zabal bat antzematen da, eta badira horren erakusgarri diren zenbait adierazle: elkarretaratzeak (Nafarroa Oinez, euskal eskola publikoaren aldeko jaia, mobilizazioak....), inkestak, matrikulazioak, euskalgintzaren lana.... Horrek ezin digu ezkutatu, ordea, egoeraren larria, eta euskararen presentzia sozial errealaren eskasa. Egindako ahalegin guztiak eskertzekoak dira eta baita ezinbestekoak ere, baina benetako jauzi bat emateko, egindako horretaz aparte, beste bitarteko batzuk behar dira, eta, batez ere, beste hizkuntza politika bat.

Egoera orokorra bi hitzetan. ASKATASUNA

122

Beraz, egun ez da Euskal Herria euskalduntzeko politikarik gauzatzen. Nafarroa Garaian hizkuntza politikaren bidez (orain dela 25 urte onartutako Ley del Vascuence oinarri), modu nabarmenean bilatzen dute euskara deuseztatzea Euskal Herriaren beraren izatea ezerezteko helburuaz.

Hizkuntza-politikak: zer dugu / zer nahi dugu. GAUR EGUNGO HIZKUNTZA-POLITIKA

NAHI DUGUN HIZKUNTZA-POLITIKA

Izaera ofiziala ukatu egiten dio euskarari

Euskarak behar duen lekua irabaztera begirakoa

Araubide zatitzailea bilatu du

Baldintza juridikoak onartuko dizkion ofizialtasunmaila nahikoa emanen dio

Hizkuntza-eskubide urratzailea da

Diskriminazio positiboa aplikatuko dio euskarari

Gaztelania/erdaren aldekoa

Euskaraz bizitzeko eskubidea ardatz izanen du

Gatazka terminoetan irauteko borondatea

Euskaldun eta euskaltzaleon trinkotasuna bultzatuko du

Itxurako neurri ezegonkorren zalea

Plangintza orokor eta xeheak diseinatu, ezarri eta ebaluatuko ditu, epe motz eta luzeak gogoan

Herritarren mugimenduei eta adituen txostenei muzin egiten die

Adituen esanen gidaritzan eta euskalgintzarekin batera jardun koordinatua eginen du.

Arloak: Administrazioa / Jendartea (ezagutza, erabilera, jarrera)


Euskara

Administrazioa Azken urteotan esandakoa ez da aldatu: euskaldunok euskaraz bizitzeko eskubidea ez dago bermatuta eta nabarmenak dira egunero sortzen diren ezintasunak. Nafarroan Vascuencearen Legeak ezartzen dituen hizkuntza-eremuen araberako banaketa administratiboak euskararen normalizazioa oztopatzen segitzen du eta euskarak ez du errekonozimendu ofizialik. Nafarroako eremu batzuetan, berriz, euskarari ofizialtasuna aitortzea ez da nahikoa herritarren euskaraz bizitzeko nahia bermatzeko. Euskaldunak ahalegin gehigarria egin behar du hori lortzeko, ohiko funtzionamendua, lehenetsitakoa, erdaraz garatzen delako. Orokorrean, Nafarroako Gobernuan euskaldunen aurkako politika diskriminatzailea praktikatzen da. Aitzitik, eguneroko jarduna urruti dago euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzetik eta hauei zerbitzuak berdintasun baldintzetan ahalbidetzeko helburutik. Are gehiago, politika hori legeak ezarritako betebeharrei bizkar emanez garatzen da.

Erakuskarriak: Osasunbidea eta Arartekoaren txostena Osasun zerbitzuen alorra eskubide urraketa sistematikoa da, bai harreman administratiboan bai asistentzialean gaztelania da Osasunbidearen zerbitzu-hizkuntza nagusia eta ia bakarra. Legeak ezarritako eremu euskaldunean hizkuntza-eskubideaz gain legea urratzen da, ez baita zerbitzua euskaraz bermatzen. 55/2009 Dekretuak euskara jakitea nahitaezko baldintza ez den lanpostuetan euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko dela dio. Osasunbideak uko egin dio euskararen ezagutza aintzat hartzeari. Aldiz, ez berezko, eta ez ofizial diren hizkuntzen ezagutza baloratu izan du (ingelesa, frantsesa, alemana, ‌). Arazoa egiturazkoa da, baina hala ere osasun agintariek ez dute egoera zuzentzera bideratutako neurri esanguratsurik abiarazi, eremu euskalduneko herritarrekiko idatzizko harremanetarako legeak ezartzen dituen betebeharrak betetzera mugatu da. Harreman asistentzialari dagokionez, eskubideen urraketa iraunkortzea ekarriko duten kontratazio politikak garatu ditu, eta euskararen presentzia eragozten duten neurriak aplikatzen jarraitzen du. Nafarroako Arartekoak Nafarroako Parlamentuaren eskariz elebitasuna eta herritarren hizkuntza-eskubideen egoeraren gaineko txosten berezitua1 plazaratu zuen 2010 urtean eta norbanakoek eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak helarazitako erreklamazioak aztertu ondoren hainbat iradokizun egin zituen. Hamahiru gomendio eman zituen esparru ezberdinetan egungo errealitatea hobetzeko: legeak, eskubideak, hezkuntza, bide-errotulazio-inprimakiak, lanpostuen merezimendua, hedabideak... Bada Nafarroako Gobernuaren azken bi urteetako praktika aski da haren gomendioek izan duten oihartzunaz jabetzeko. Lehenbizikoan, Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzeari buruzko otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretua erabaki judizialen arabera egokitzeko eta Euskarari buruzko Foru legeak jasotzen dituen alderdi guztien ikuspegi orokor eta erabatekoa eskaintzeko. Bestetik, 18/1986 Legearen exekuzioari buruzko erregelamendu orokor bat egiteko eskatu zuen ikuspegi osoago batetik eta erabilera sustatzearen ikuspegitik, 29/2003 Foru Dekretua eta lehendik dauden beste batzuk ordezkatzeko. Gaineratzen du araupetze orokor horrek berariaz estali beharko lituzkeela Euskarari buruzko Foru Legeak Nafarroako eremu mistoari dagokionez hizkuntza horren erabilera arruntaren arloan dauzkan hutsuneak, eta horrekin batera aplikazio eremua Nafarroako administrazio publiko guztietara eta jarduera-esparru desberdinetara ere zabaltzeko gomendioa egiten du. Bigarrenean, eremu mistoko herritarrei Nafarroako administrazio publikoekiko idatzizko harremanetan eus1 http://www.defensornavarra.com/index.php/eu/Argitalpenak/Txosten-bereziak/2007-2011/2010/NAFARROAKO-PARLAMENTUAK-ESKATUTAKO-TXOSTENA-Elebitasuna-eta-herritarren-hizkuntza-eskubideen-egoera

123


karaz artatuak izateko eskubidea aitortzeko iradokitzen du, eta herritarrak eskubide horretaz baliatu ahal izatea errazteko, eremu mistoko administrazio publikoen prozedura eta inprimakiak herritarren eskura bi hizkuntzetan jartzeko gomendioa egiten du. Hirugarrenetik seigarrenera ...eremu bakoitzaren bide-errotulazioa zein seinaleei buruzko gomendioak ematen ditu; denetan egungo egoera hobetzeko proposamenak egiten ditu. Zazpigarrenean, eremu ez-euskaldunean D ereduan irakasten duten ikastetxe publikoak sortzeko gomendioa egiten du. Zortzigarrenean, gizartearen eskariak ikusita, euskarazko irakaskuntza tekniko eta profesionalerako eskaintza handitzea proposatzen du, eremu euskaldunean eta mistoan bereziki. PERTSONA

BERE

KULTURA SUSTATUKO

IZANGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRA

Bederatzigarrenean, euskara merezimendu bereki gisa baloratu dadila proposatzen du funtzio publikoaren arloan eta funtzio publikoan sartzeko edo haren lanpostuetan sartzeko, eta sekula ez dadila balorazio hori konparatu atzerriko hizkuntzei eman dakiokeen balorazioarekin. Hamargarrenean, eremu mistokoak izan eta muntako funtzionario kopuru batetik gora duten Nafarroako administrazio publikoei edo bi mila biztanletik gora dituzten udalei iradokitzen die gutxienez bulego zentralean lanpostua duen pertsona batek euskaraz jakin dezala eta gauza izan dadila ahoz erantzuteko hizkuntza hori erabili nahi duten herritarrei. Nafarroako Gobernuko departamentuen, haren erakunde publikoen eta haren sozietate eta fundazio publikoen kasuan, eremu mistoan badaude, jendaurreko bulegoetan gutxienez ere langile bat egon beharko litzateke herritarrari ahoz euskaraz zuzentzeko eta informazioa euskaraz jasotzeko gai izanen dena. Hamaikagarrenean, euskara administrazio publikoetan, irakaskuntzan, komunikabideetan eta gizarte bizikidetasuneko gainerako esparruetan sustatzeko planak, urteko programak eta urte anitzeko programak onetsi eta garatzeko iradokitzen du.

ASKATASUNA

124

Hamabigarrenean, Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoko hedabide publikoen irrati-eta telebista-emisioak jasoko direla bermatzeko gomendatzen du, bai eta baimena eman diezaion programazioa euskaraz ematen duen irrati bati, eta horretarako kontuan har dezala azken hamarkadetan irratiaren arloan euskararen alde egindako lana. • Hamahirugarrenean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzko 11/2007 Foru Legeko aurreikuspenak betetzeko gomendioa egiten du eta zehazki berma dadila administrazio-prozedura elektronikoetan gaztelania eta euskara erabiltzeko daukaten eskubidea. Bestetik, Nafarroako Gobernuaren web zerbitzuen ataria gaztelaniaz eta euskaraz egon beharko litzatekeela dio, edizio bereizietan, herritar bakoitzak egokien irizten dion edizioa erabil dezan. Jarraibideak aintzat hartu ez ezik hark proposatutakoaren aurkako norabidean tematu dira agintariak, orain arte baino indar biziagoz. Joera entzungor bera erakutsi du Europako Hizkuntza Gutxituen inguruko txostenaren2 aurrean.

Jendartea (herritarren gaitasuna, transmisioa, erabilera eta jarrera) V. Inkesta Soziolinguistikoak3 eta kale-erabileraren VI. Neurketak4 hainbat datu esanguratsu utzi dituzte: • Nafarroan migranteen kopurua nabarmen hazi da, % 11,2 • Elebidunen kopurua hazi egin da gurean, 16 urtetik gorakoetan % 27 da. 2 https://docs.google.com/viewer?a=v&q=cache:SSx3Wsrf3ccJ:www.ehu.es/ehusfera/garalex/files/2012/12/2012ko-HizkuntzaGutxituen-Europako-Gutunaren-Txostena_Txomin-Elizondo.pdf+Europako+Hizkuntza+Gutxituen+inguruko+txostena&hl=eu&gl=es&pid=bl&sr cid=ADGEESibsFLUMtZjScTPqjfLi0Uet0EVWHbsQD-ERw08FVrvRdFVX2nY2lhwXn0nzyeZ6MAAWBULz335TKwd0nDxFU6Et5X0927unk3ngyaCkXrtEH04bquldi3FrQlpB64VUUCxPDtO&sig=AHIEtbRVvxFMsJ0AXbFDSrdYbzOMgZNyPg 3

http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=392&catid=121&id=3901&lang=eu&view=article

4

http://www.soziolinguistika.org/files/VI%20Kale%20Neurketa-%20Emaitzen%20txostena.pdf


Euskara

• Elebidunen ehunekorik handiena 16 urtetik beherako gazteen artean dago. • 16-24 urte bitarteko euskal hiztunetatik % 54 euskaldun berriak dira. • Elebidun hartzaileen kopurua hazi egin da Nafarroan. • Elebidunen erdia gune erdaldunetan bizi da. • Biztanleen % 93 1. tipologian bizi da (ezagutza % 0-25). • Transmisioa % 95ekoa da guraso elebidunen artean; % 67koa, aldiz, bikote mistoen kasuan. • Euskararen erabilera orain 10 urte baino baxuagoa da, elebidunen kopurua gehitu den arren. • Erabilerak eremu formaletan egin du gora. • Kale-erabileraren indizea geldirik dago 2001etik; haurretan behera egin du, eta gazte zein helduetan egonkor dago. • Bosturteko honetan euskara, gaztelania eta frantsesa ez diren hizkuntzen erabilerak nabarmen egin du gora: %2,6tik % 3,7ra. • Beste lurraldeetan ez bezala, parez pare dago emakumezkoen eta gizonezkoen erabilera haur, gazte eta helduetan. • Iruñean beste hizkuntzak euskara baino gehiago erabiltzen dira. • Euskararen aldeko jarrerak eta borondatea areagotu egin da Nafarroan, adin tarte guztietan.

125

Hizkuntza-gaitasuna lurraldearen arabera. Euskal Herria, 2011

Guztira Elebidunak Elebidun hartzaileak Erdaldunak

EUSKAL HERRIA

EAE

NAFARROA

IPARRALDEA

2.648.998 714136 388.255 1.546.607

1.873.498 600.058 325.967 947.473

537.139 62.977 40.546 433.616

238.360 51.100 21.742 165.518


Euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrerak, herrialdeen arabera, Euskal Herria, 2011 (%)

Guztira Aldekoa Ez alde, ez aurka Aurkakoa

Euskal Herria

EAE

Nafarroa

Iparraldea

2.648.998 55,2 27,7 17,1

1.873.498 62,3 26,1 11,6

537.139 37,7 27,8 34,5

238.360 38,5 40,2 21,3

Ondorioak (adituen hitzetan) PERTSONA

Adinaren araberako ikuspegia • Gaur egun, zenbat eta gazteago, orduan eta euskararen erabilera handiagoa.

BERE

KULTURA SUSTATUKO

IZANGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRA

• Joera argia: zaharrek geroz eta euskara gutxiago erabiltzen dute eta belaunaldi berriek geroz eta gehiago. • Arlo informaletan, ordea, hazkundea eten egin da gazteengan (eta haurrengan).

Euskaldunon (auto)pertzepzioa • Euskaraz bizitzea ez dago gure harrotasunaren erdigunean, ez dugu gure ahalmenean sinisten. ASKATASUNA

126

• Euskaldun askok eta erdaldun gehienek erdararen nagusitasuna barneratua dugu. • Konplexuz betetako gizarte azpi-kulturala gara; ingelesa ikasteari pisu garrantzitsuagoa aitortzen diogu geurea hasieratik ongi finkatzeari baino.

Ondorioak, helburuetara begirakoak • Erabilera areagotu dadin, ezinbestekoa da baldintza indibidualak eta sozialak egokiago bihurtzea. • Berreskuratzetik irabaztera / Bizi iraupenetik ongizatera / Sakrifiziotik ahalegin saritura. • Hizkuntza aldatzetik norberak aukeratutako eleaniztasunera. • Bertako berariazko hizkuntzatik herritar guztien hizkuntzara.

Egoeraren irakurketa eta aurrera begirako zertzeladak Hizkuntzaren auziak garrantzia handia hartzen du gure testuinguruan. Izan ere euskarak herri baten existentzia agerian uzten baitu. Zatiketa bultzatzen duen blokearen amorraziorako, euskararen presentzia Nafarroan zazpi herrialdeko osotasun baten (Euskararen Herriaren) adierazle grafikoa da. Hizkuntza eskubideen urraketak Foru Hobekuntzarekin lotura estua dauka. Bertan finkatzen baitira euskara zokoratzeko oinarriak, gerora Vascuencearen Legearen bidez garatu zirenak. Nafar gehienek euskararen gaineko irudi ona daukate eta, maila eta zentzu ezberdinetan bada ere, euskararen sustapenaren aldekoak dira. Euskararen aldeko gehiengo hori objetiboki aldaketa politikorako oinarri nagusietarikoa ere bada.


Euskara

Baina euskara biziko bada, epe motzera inflexio puntu batzuk eragin eta gutxieneko neurri batzuk eskuratu beharko genituzke. Horietako batzuk soilik aipatuko ditugu jarraian: − Euskara edonon erabiltzeko euskaldunaren eskubide indibiduala bermatzea, Nafarroa osoan. − Euskal Herriaren hizkuntz politika burujabea gauzatzeko eskubidea errespetatzea, berreuskalduntze progresiboa bermatzeko. Kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza-politikarako eskubidea. Hizkuntzakomunitateak eskubidea du bere hizkuntza normalizatzeko politika definitzeko eta garatzeko inolako kanpo esku-hartzerik gabe. − Euskararen lege berria indarrean jartzea. Ofizialtasuna oinarria izanik. Hizkuntza-komunitate orok eskubidea du bere hizkuntza ofizialtzat erabilia izan dadin bere lurraldearen barruan. Ofizialtasuna ez da hizkuntzaren berezko ezaugarria, hizkuntza bati esleitzen zaion estatusa baizik. Euskarak ofiziala behar du izan bere lurralde osoa. Horrela, euskarari ofizialtasun statusa esleitzeak ondorio juridikoak eragiteaz gain, babes eta berme juridikoak ematen dizkio euskaraz bizi nahi duen herritarrari. − Jendartearen euskalduntasuna. Belaunaldi berrien euskalduntasuna bermatzea. Ezagutza unibertsalizatzea nahitaezkoa da hizkuntzaren berreskurapen-prozesua bermatzeko. − Udalerri euskaldunen garapen iraunkorra. Bizigune euskaldunak − ...

127

16euskara