Page 1

euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2011/ekaina

bilgunefeminista.org

emaraun LUMATZA, Nafarroako soropil feministen taldeko kideei egin diegu elkarrizketa ale honetan. Gu bollera/soropil ekintzaileak, feministak gara, bazter erroetako ezkertiarrak. Bazterretako soropilak hartu nahi ditugu kontuan: bereziki, erroetako erradikalak garela aldarrikatzen dugu.Bazterretan gauden emakumeak (elbarrituak, soropil etorkinak, putak,‌) hartzea eta erdigunean jartzea da gure jardunaren oinarria.


ema(H)itza

3

erreportaia

garbigailuak eta lapikoak festetan ere ez dabiltza euren kabuz

erreportaia

4-5

gu gara sexualitatea

6-7 askatu mataza

lumatza_ Nafarroako soropil feministen taldea

8

irudia

ainara azpiazu aduriz “axpi�

9

saretik

kattalin miner

10

herrien txokoa

12

11

emakumeok plazara! kuleroen kaxa

Jada loratzen hasiak dira inguruetako belardi eta lorategietako lore bitxiak. Bildu dira kolore berdez, gorriz eta nola ez morez pintatutako paper ontziak, eta esperantzaz eta ilusioz bete dira Euskal Herriko bazterrak. Benetako jendarte aldaketaren aldeko loratzea gertatzen ari da, baina, erne ibili beharra daukagu herri honetako feministok. Orain arteko loratzeetan, feminismoa irudikatu izan duten lore bitxietako aldarrikapenak, ametsak, ilusioak, egitasmoak, e.a. pestizidarekin usteldu dituzte. Eta garai berri hauetan, ez dugu onartuko. Euskal Herrian bizi garen emakumeok; amak, amonak, gazteak, langileak, zaintzaileak, kaleratuak, prekarioak, pentsiodunak, etorkinak, elbarrituak, putak, baserritarrak, etxeko langileak e.a. bizi dugun errealitatearen eraldaketan subjektu politiko moduan aintzat hartu eta gure eskubideen aitortza egi bihurtu dadin, borrokan jarraitzeko hautua egiten dugu. Baina herri hau kudeatzeko prest dauden pertsona guztiei, egin behar honetan konpromiso zehatzak hartzea exijitzen diegu. Ea oraingoan, denon artean, lore bitxi guztiak loratu daitezen baliabideak sortu eta indartzen ditugun. Honela, udaberriak ez du aurten ustel usainik izango, eta lore bitxi ederrak haziko dira inguruetako bazter eta lorategietan.

euskal herri feminista lortze bidean, egin zaitez gure bidelagun feminista!!

www.bilgunefeminista.org/fitxa


erreportaia

Garbigailuak eta lapikoak festetan ere ez dabiltza euren kabuz Jaietako alkandora distiratsuak eta galtza zuri-zuriak. Gosari, bazkari eta afari mundialak. Baina, garbigailuak ez dabiltza euren kabuz, ezta lapikoak ere: etxean, elkartean; ahizpek, amek, izebek edota amonek ez dute gozatzeko tarte gehiegirik izaten jaietan. Eta plazan? Harri jasotzaileak, aizkolariak, pilotariak, dultzaineroak, txarangak, kontzertuak, zezenak. Gizonak dira ekimenen protagonista eta ikusleen gehiengo ere. (Eta emakumeak?) Gainera, hitz hauek ez zaizkigu arrotzak iruditzen “Ipurdia, titiak ukitu dizkit hark” edo “txarrera ligatzen dabil …..”, gure jaietako errealitatea baitira. Festak eduki sinbolikoa duten jendarte eta kultur adierazpenak dira: errealitatearen adierazle kondentsatu modukoak. Jaiek, norbanakoa kolektibora hurbiltzen dute; prozesu honetan jokoan sartzen diren sentsazio eta emozio anitzen bidez. Gure ustez festak bizitzaren erdigunean daude, baloreen munduarekin erabateko lotura dutelako, herriaren nortasuna, jendarte egitura eta hortaz, bertan ematen diren zapalkuntza eta diskriminazioak adierazten dituztelako. Gaur egun jaiek eta erritoek, jendarte ordena erreproduzitzen dute, egungo hierarkiak, botere harremanak, diskriminazioak, rol banaketa eta emakume eta gizonen irudi idealizatuekin batera. Horregatik deritzogu,

garrantzitsua dela, jaietan ere ikuspegi feminista txertatzen joatea eta egun dauden egiturazko zapalkuntza guztiei aurre egingo dion lana egitea. Jendartearen eraldaketa bidean, bertako ohiturek ere norabide berdinean joan behar dute. Tradizioa ez baita ezer hertsia, monolitikoa, esentzian oinarrituta; bizirik dagoen zerbait da. Festak gure kultura eta jendartearen beste adierazpen publiko bat dira; pasadizo hutsez harago, gure kultura eta jendartearen beste adierazpen publiko bat dira. Beraz, jendartean eman nahi ditugun aldaketak ere gure herriko festetan isla izan behar dute, jaietan ere kultura birsortu eta aldatzeko gaitasuna dugulako. Guk eraikitakoa guk alda dezakegu. Eta bide horretan, herri jai parekideen aldeko jardunarekin jarraituko dugu aurtengoan ere, bidea fintzen; eta horretarako, iaz sortu genuen EmakumeokPlazara proiektua indartzen jarraituko dugu festa batzordeetan eta koordinadoretan, eta nola ez, festetan, ematen diren eraso sexistak ekiditeko eta salatzeko bitartekoak jarriko ditugu. Bitartean, aurten, emakume gehiago izango gara Euskal Herriko plazetan, herri guneetan, txosnetan jaiak askatasunez biziz, gozatuz, dastatuz, usainduz, e.a. Eta alkandora zikin gehiago ikusiko ditugu kaleetan, eta galtza zuriak marroiak, eta lapikoak berriz, elkarrekin bete beharko ditugu janari goxoz, bestela hutsak geldituko baitira aurtengoan.

3


erreportaia

Gu gara sexualitatea Sexualitateak duen garrantziaz jabetuta, azken hilabeteotan Bilgune Feministan gai honen inguruko hausnarketa eta eztabaidan murgilduta izan gara. Maila teorikoan eta gure borroka feministan sexualitateari beharrezkoa duen tartea eskaintzeko parada hartu eta datozen lerroetan eztabaida horren fruitua azaldu nahi dizuegu. Edozein artetan bezala baina, sexualitatean ere ezinbestekoa da oinarri teorikotik harago joan eta praktika koherente batera jauzi egitea. Beraz, hurrengo parada kalea dugu! Azaletik sartzen zaizkigun usainak, entzuten ditugun begiradak edo dastatzen ditugun azalak, bost omen gure zentzumenak baina sentitzen duguna eta sentitzeko modua sailkagarriak al dira? XVIII. mendetik aurrera, zientzia egia absolutu bihurtu zenetik, pertsonok halako joera bat dugu zernahi taldekatu eta ordenan jartzeko. Banaketa egingarriagoa izateko ordea, elkarren artean kontrajarri bezala ezartzen ditugu elementuak; hala, mina gozamenaren kontrakoa delarik, gizona emakumearena den bezala. Batzuetan baina, mina hartzen dugun artean gozatua ere hartzen dugu eta beraz, haurtzarotik ikasitako sailkapenak ez digu ezertarako balio izaten. Plazera sentitzeko ez dago osagai jakinik, ez badira guk geuk aukeratutakoak. Norbanako bakoitza da plazera: gure buruarekin, lagunekin, goxo lagunekin. Gu geu gara gure buruen motor, eta plazer iturri. Gozamenaren eta gure desioaren jabe garenez, besteekin, noiz, zeinekin eta nola, bakoitzaren erabakia da. Sexualitateari buruz mintzatzerakoan sarritan mistikotasunera jo izan da eta komenigarria litzateke hain geureak diren kontzeptuak ulerkorrago adieraztea. Gure aburuz, plazeraren kudeaketa da sexualitatea eta sexualitatearen motorra da plazera. Berau, sortzen ditugun harreman mota desberdinetan dago. Muxu ematean, begiratzean, usaintzean, amestean, e.a. eta ez soilik koitoa praktikatzean, genitalizatua, bi pertsonen artekoa. Kudeaketa horretan norbera izan behar da plazeraren deiari jarraituko diona, gu geu agente. Eta zentzu horretan, ezinbestekoa da plazeraren kudeaketa

4

hori feminista izatea. Eta plazerak, desioak, gorputzak ditu bizi toki. Gure gorputza gurea da; ni plazera naiz. Emakumeok gure gorputzekin (burua gorputzaren eta sexualitatearen parte bezala ulertzen dugu) gustura bizitzea da helburua, ematen diren aukera anitz guztiak zilegitasun bera edukiz. Autoestimu sexuala eta pertsonala indartzea osasuna zaintzeko baldintza oinarrizkoa den aldetik, gure gorputza onartu, balioetsi eta zaintzeko baliabide pertsonalak garatzea biziki garrantzitsua da. Baina gure gorputz sexuatuak mutilatu eta kontrolatu nahi dizkigute egun dauden instituzio patriarkal nagusiek, hala nola: eliza, familia, e.a. Hauek, heteronormaren norabidean ez doazen praktika eta gorputz sexualak zigortu asmoz kriminalizatu egiten dituzte. Emakumeon gorputza heteronorma eta gizonen desioaren mesedera jartzen denean bakarrik onartzen da biluzik. Honela, elizak inoiz baino gogorrago ekin dio feministen kontrako ofentsibari. Somosaguas, Plazandreok jasotako zentzura eskaera edota Txalapartak argitaratutako liburuaren zentsura (“Porno terrorismo�, Diana J.Torres, Txalaparta argitaletxea, 2011) epe oso laburrean gertatu diren emakumeon kontrako erasoak ditugu. Guzti horietan emakumeon gorputza eta bereziki titi eta alu subertsiboak, estaltzen, ukatzen eta zentsuratzen saiatu dira. Baina instituzio patriarkalaz gain, jendartean zer gertatzen da? Erabakiak berak ez dira berdin ikusarazten eta ez dituzte epai sozial berdinak: bereizkeriak daude. Lesbiana izatea zailtasunez betetako aukera da: jendartean


erreportaia

epaitua zara; etxean zein kalean, ama izatea baldintzatzen dizute, sortu nahi duzun familia eraketa mugarazten dizute. Eta emakume transexuala izatean zailtasunak areagotzen zaizkigu; jaiotzen garen gorputzaren sentipen ezak norberaren baitan sortzen dituen presio psikologikoez gain, presio sozial, moral eta instituzional izugarriak jasan behar baititugu. Generoa eraikuntza kulturala denaren ideia oso zabaldua dago egun, eta sexuarekin gauza bera gertatzen denaren teoriak ere geroz eta pisutsuagoak diren arren, XXI. mendean sexu biologikoaren itzalak oraindik bizia baldintzatzen digu. Egungo jendartea hierarkia printzipioaren arabera dago ordenatua eta mailakatze horretan ugalketa da guztien gainean kokatzen den funtzioa. Erreprodukziora bideratutako sexualitatea da sistema patriarkar eta kapitalistak bultzatzen duena. Izan ere, modu horretan ahalbidetzen da eskulan neoliberal eta genero sistemaren katearen jarraipena. Orden sexual erreproduktibo hau legitimatzeko familia eredu patriarkarraren eta maitasun erromantikoaren ideiak sakratutzat jotzen dira, gure pentsamenduan berezko bezala barneratzen ditugularik. Hala, sexualitate eredu hegemonikoa sexualitate eredu “on� bezala definitzen da eta gainontzekoak “txar� bezala. Sexualitate txar horren baitan dira kokatuak hain zuzen lesbianak zein transexualak. Ona eta txarren banaketaren aurrean oso garrantzitsua da lesbiana, transexual edo modelo hegemonikoaren ertzetan kokatzen diren adierazpen guztiak ikusaraztea. Gizarte estigmazioarekin amaitu beharra dago ezinbestean. Jendartearen irekitasun faltsuaren ideia salatu behar dugu eta horretarako tresnarik eraginkorrena praktika bera da. Geroz eta ozenagoa da hegalean kokatzen direnen ahotsa: guraso bakarrak, bi guraso baino gehiagoko haurrak, ama izatea erabakitzen duten bikote lesbianak, lagun familiak e.a. guztiek, familia eredu patriarkarraren nagusitasuna ezbaian jartzen dute. Monogamiari hordagoa bota eta ostantzeko praktika askeak garatzen

dituzten norbanakoak ere geroz eta gehiago gara. Baztertutakoak geroz eta erdiratuago egoteari esker, patriarkatuak sortu dituen kategoria hertsiak eta mugatuak gailendu, eta aniztasuna oinarri duen jendarte baten beharra geroz eta ageriagoa da. Zentzu honetan, gizarte feminista baten alde lanean jarraitzeko beharra ikusten dugu. Sexualitatean nahiz jendartean nagusi eta mendekoak sortzen dituzten sailkapen hierarkikoak indargabetu eta adierazpen guztiak zilegi bihurtuz aniztasuna errespetatzeko aurrerapausoa eman behar dugu. Aldaketa horretan, sexualitatearen kudeaketan bezala, gu geuk eman behar dugu lehenengo urratsa eta sentitzen duguna inongo lotsarik gabe, duintasunez, plazaratu. Horregatik esan dugu hasieran hurrengo parada kalea bera dugula; betiere, gu plazera garela kontuan hartuta.

5


askatu mataza

lumatza_ Nafarroako soropil feministen taldea “Iraultza soropil-feminista dibertigarria izanen da edo ez da izanen”. Ekaineko Emaraun aldizkariko Askatu Mataza atalean Nafarroara joan gara, Iruñeara, hain zuzen ere. Bertan, Lumatzakoekin, Nafarroako soropil feministekin, aritu gara solasean. Euren taldearen sorreraz, martxan dituzten proiektu eta lan ildoez, aldarrikapenez, e.a. aritu gara hizketan. Noiz sortu zineten? Zein testuingurutan? 2009. urtean Lekarozen antolatu genuen emakume lesbiana eta bisexualen bigarren elkartzea izan zen gure talde berriaren hazia. Hor hainbat hausnarketa eman ziren eta hori prestatzen aritu ginen batzuei, Nafarroan hutsunea zegoela iritzita eta gure aldarrikapenak eta ekintzetarako gogoak bultzatuta sortu ginen. Jakinik, honek, gutako batzuk batuko gintuela eta beste batzuk, berriz, aldendu. Gogozko biltze bat izan zen eta 2010.urtean kokatzen da gure sorrera. Ekintzen bidez definitu gara eta taldeak, Lumatza izenarekin jarraitzea erabaki genuen: batetik, gustatzen zitzaigulako eta bestetik, nolabait aurrekoei omenaldi txiki gisa. Hain zuzen, gure aurretik bazegoen izen berdineko lesbianen taldea, hau, 1992ko urtean sortua, orduan egondako inor ez dago orain taldean, baina ezagutzen ditugu eta eurak oso pozik dabiltza gurekin, aintzakotzat hartu gaituzte erabat. Hasieran, bisexual ere izendatzen ginen arren, gerora ikusi genuen bollerak edo lamia hitzak barnebiltzen zuela gure izate osoa. Beraz, Nafarroako soropil feministak gara. Zein da zuen lan estiloa? Gu soropil ekintzaileak, feministak gara, bazter erroetako ezkertiarrak. Bazterretako soropilak hartu nahi ditugu kontuan: bereziki, erroetako erradikalak garela aldarrikatzen dugu. Bazterreko soropilen presentzia hori ikusaraztea da gure helburu nagusia. Bazterretan gauden emakumeak (elbarrituak, soropil etorkinak, putak,…) hartzea eta erdigunean jartzea da gure jardunaren oinarria. Euskal Herriko azken

6

Jardunaldi Feministetan Virginia Imazek aipatutakoak gure jardunaren filosofia ondo definitzen du: “iraultza soropil-feminista dibertigarria izanen da edo ez da izanen”. Zer nolako ekimenak egiten dituzue? Gure proposamenak jendarteratzeko orri banaketak egin izan ditugu Iruñeko Udalaren aurrean; Sanfermin eta Sanfermin txikitoetan Kattalingorri guneaz arduratu izan gara, espazio gehiago irabazi nahian Diverbestak antolatu ditugu, e.a. Baina gure ekimenik indartsuena Ostiralumak dira. Hilabeteko hirugarren asteko ostiraletan antolatzen ditugu, emakume, bisexual, mari, trans, lesbiana, degeneratu, indefinitu nafarren elkargune atsegina eta ludikoa sortzea, eta gure adierazpide anitzei bide ematea da horien helburua: Zine forumak, poesia errezitaldiak, laburmetraiak, solasaldiak, dantza, eta DJ saopal tapa eta edari gozoek lagunduta. Urtean zehar dibertsioa eta bilgune izango den espazio bat izatea da helburua. Espazio hau (Kattalingorriko lokala), denon espazio sortzaile, anitza, askea eta irekia izatea du xede. Gainera, Iruñeko hainbat emakume koadrila Ostiralumak antolatzen hasi dira gurekin batera eta hori oso interesgarria iruditzen zaigu.


askatu mataza Kolektiboen arteko harremanak duten garrantziaz jabetuta, zer nolako harremanak dituzue bestelako jendarte ereduaren alde lanean dauden eragileekin? Iaz, Subeltzekin eta Ipes-ekin hasi ginen harremanak izaten eta elkarlan honetatik Generoen eztanda jardunaldiak antolatu genituen. Bestalde, pasa den ekainaren 28an Bilgune Feminista eta Lamias taldeekin ere hasi ginen elkarlaneko sarea josten. Eta honen ondoren, elkarlana abiapuntu izan zuten Jardunaldi Generanitzak izan genituen otsail osoan eta hor jada Subeltz, B.F, NUPeko Asanblada Libertarioa, Lamias eta ekintzaile solteek ere parte hartu zuten. Elkarketa horretatik Asanblada diverGENerANITZA sortu da. Eta bertan eragile anitzek hartzen dugu parte, asanblada puntuala izango da, aliantza puntualetarako kokalekua. Gainera, oso sintonia ona sortu da eragile anitzetako lagunen artean. Horrez gain, Euskal Herriko beste kolektibo batzuekin ere harremana badugu: Gipuzkoako Bilgune Feminista, EHGAM, 7menos20, Medeak, MDMA, Ladyfesta, BEA/AMB, Plazandreok, Lumagorri, e.a. Hortaz, Sarea oso garrantzitsua da guretzat. Sexu askatasunaren aldeko eragileez gain, bestelako kolektibo batzuekin lan egitea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Nola antolatzen zarete? Zortzi militante gara taldean, gure jarrera politiko ludikoaren beste adierazle bat da: beste batzuekin partekatzen dugun lokal bat izan arren , hainbat bilera tabernetan egiten ditugula. Egitura asanblearioa dugu, erabat horizontala eta norberaren gaitasun eta gustuen arabera banatzen ditugu lanak. Nola baloratzen dituzue Nafar Gobernua, Iruñeko Udala eta oro har instituzio publiko politikoak martxan jarritako politikak? Nafarroako Berdintasun Plan-eko iragarkiak ikusi besterik ez dago: kartelean, goialdean, gizona dago, atzealdea urdinez margotua du eta azpian emakumea agertzen da, atzealde arrosan. Eta hau da lema: “Que la

diferencia de genero no impida que sean iguales”. Honek definitzen du beraien politika zein den. Gure ildoa erabat kontrakoa da, eta gainera, guk, genero aniztasunean sinesten dugu. Eta hamaika adibide daude. Otsailean, Opus-ek antolatu zituen genero ideologiaren inguruko kongresuan UPNren gobernuak izan zuen jarrera, babes ekonomiko eta politikoa eskainiz. Gainera, Nafarroa da Hego Euskal Herrian LGTB arretarako Udal zentrorik ez duen bakarra. Eta Kattalingorri gunea eta proiektua bertako boluntarioei esker mantentzen da, eta izugarrizko beharra dago. Beraz, erabat kritikagarria da Nafarroan berdintasun faltsuari begira egiten duena. Nafarroan etsaia oso garbi dago: eliza, Opus-a, gobernua, komunikabide ultraeskuindarrak, e.a. Egun, Euskal Herriko mugimendu feministak, diskurtsoan eta praktikan, lesbianen aldarrikapenak barnebiltzen dituela sentitzen duzue? Mugimendu Feministan momentu ezberdinak egon dira, baina, 2000.urtetik aurrera “katarsi” egoera eman da Queer praktiken eta transfeminismoaren ildotik, betiko feministen artean hainbat ate zabaldu ditu, sexu aniztasuna eta gure aldarrikapenak lehenengo planoan/eskakizunen artean jartzeko. * soropil: bollera hitzaren euskal adiera da.

Kattalingorri: Nafarroako lesbiana, gay, bisexual eta transexualen arreta eta informazio zentroa. Iruñeko Aldapa kalea,3. info@kattalingorri.org Subeltz: Iruñeko gune autogestionatu eta irekia. Kuria kalea, 29. www.subeltz.blogspot.com Gite-Ipes: Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea. Iruñean,Tejeria kalea 28. www.ipesnavarra.org Lamias: Nafarroako emakume gazte feministak. www.mujeresjovenes.org La Hormiga Atómica: Iruñeko liburudenda-kafetegi-kolektibo alternatibo askea eta askatzailea. Kuria 4. www.lahormigaatomica.net

elkarrizketa osoa irakurtzeko: www.bilgunefeminista.org/emaraun.php lumatza@hotmail.com facebook.com/lumatza

7


8

Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi" www.ainaraxpi.blogspot.com


saretik

kattalin miner_ feminista sortzailea

zergatik garen hain putak Nolakoak diren gai batzuk eta nolakoak garen feministak. Orain gogor eman digu puten asuntoarekin, eta egia da feministoi zerbait buruan sartzen zaigunean bukaeraraino eraman behar izaten dugula. Orain hitz egiten dugu sexu-langileetaz, hitz egiten dugu puten estigmaz, orain errekuperatu nahi dugu “Denok gara putak” leloa. Baina gauza da ez garela putak, ez behintzat benetakoak, ez puta zentzu hertsian, sexuadirua trukaketan dabilena bezala ulertuta. Baina hala ere, barru-barrutik ateratzen zaigula “Denok gara putak!” leloa, eta sinetsi egiten dugula, sentitu egiten dugula maiz, eta hori ez da kasualitatea izaten. Denok gara putak, putak denok garelako (uste duguna baino merkeagoak gainera). Irainetik harago, puta hitza leku sinboliko bezala hartuz gero eta zuhurtziaz begiratuz gero, baliteke puta edo oso puta sentitzen hastea segituan. Ez nabil “neska bat mutil askorekin oheratzen bada...” adibideaz bakarrik, nabil, puta esaten diguten bakoitzean esleitzen diguten leku horretaz. Nolakoak diren gauza batzuk. Urteak pasa ahala zerbait esan nahian bezala gauza batzuk gogoratu egiten ditugu, geratu egiten zaizkigu erretinan ustez ageriko arrazoirik gabe. Hori gertatzen zait niri lehen aldiz “puta” deitu zidaten egunarekin, gogoratu egiten dudala xehetasun osoz. 9 urte nituen eta ez nintzen hain zuzen ere neska “femenino” bat. Ustez puta hitza ez zihoan nirekin, entzuna nuen, eta beste neska mota batzuekin lotzen nuen. Gogoratzen dut, nola ni baina helduagoa zen neska batek esan zidan, mutil artean dabilen neska ez zela marimutila, puta bat zela. Urte askoan ez nuen ongi ulertu zergatik deitu zidan niri “puta”. Baina eskerrak feminismoak eman didan hori ulertzeko aukera, eta gauza da, denok garela putak, denok jartzen gaituztelako leku horretan noizbait. Ezagutzen ditugun, “ligonaegia” izateagatik, edo estuegi janzteagatik, norberaren bizitza sexuala modu askean gestionatzeagatik... Baina hemen ez da inor libratzen, ez lesbiana izateagatik, nahiz ez minigonarik jantzi, nahiz ez sekula dirua-sexua trukaketa ahalbidetu. Puta esaten digutenean esan nahi digutena da, ez garela bide onetik goazen emakumeak, ez garela emakume onak, ez “behar den bezalakoak”. Baina ez dakitena da, hori badakigula, nahikoa saltzen dugula geure burua dagoeneko eta emakume on horixe ez izateak berak egiten gaituela hain gu, eta horretxegatik beragatik inoiz baina ozenago oihukatzen dugula “Denok gara putak!”, ez garelako neska zintzoak, eta ez dugulako izan nahi!

9


herrien txokoa Leitzaldeko 57 emakumek euren currikulumak entregatu dituzte Sarriopapel y Celulosa S.A lantegian Leitzaldeko Bilgune Feministak eta LAB sindikatuak herrian bigarren sektorean lan egin nahi zuten emakumeen curriculumak biltzeko ekimena jarri zuen martxan, maiatzaren hasieran. Ekimen honekin emakumeek «lan duina izateko eskubidea» dutela eta enpresetan lan egiteko «aukera berak izatea» aldarrikatu nahi izan dute. Sarriopapel y Celulosa S.A enpresan 1976.urte ezkero ukatua izan baitute herriko emakumeek bertan eskulaneko postuetan lan egitea. Emakumeek «herrian lan egiteko eskubidea» dutela eta «herrian lan egin nahi dutela» ere adierazi nahi izan dute. Bilgune Feministak eta LAB sindikatuak Sarriopapel enpresan lan egiteko curriculum bilketaren kontura Sarriopapel enpresak «emakumeak kontuan hartu» dituztela, eta emakumeen kontratazioen inguruan «jarrera baikorra» agertu dutela adierazi dute. Curriculumak banatu zituzten egunean bertan, hau da, ostiralean «emakume batzuei deitzen hasi ziren, Sarrion bertan lanean hasi zitezen»; eta, jada 7 emakume hasi dira bertan lanean.

“Bortxaketa gehiagorik ez” lemapean ordiziarrek euren babesa eskaini die bortxatua izan den herritar bati Maiatzak 25ean Ordiziako plaza bete egin zen Kimetz emakume-taldeak, maiatzaren 22an izandako bortxaketaren aurka deitutako kontzentrazioan. Pasa den igandean, maiatzak 22, gaueko 23:00ak aldera, bi gizon emakume bat bortxatzen saiatu eta bortizki erasotu zuten. Jazoera onartezin horren aurrean, Ordiziako Kimetz Emakume Taldeak, kontzentrazioa deitu zuen herriko emakume batek pairatu duen bortxaketa gaitzesteko eta emakumeari elkartasuna adierazteko. Eta bide batez, emakumeen aurkako indarkeria eta diskriminazioa egiturazkoa ez ezik, dimentsio anitzekoa ere badela adierazi zuten, eta horrekin guztiarekin amaitzeko erakunde publikoek zein gizarteak duten ardura oroitarazi zuten.

10


emakumeok plazara! AIN_1 Taldea Dantza, musika, poesia... 2007an sortutako talde honek emanaldi akustikoen bidez bilatu du bere espresio bidea. Bost partaide dira: Amaia Pavon (biolina eta ahotsak), Ainara Kortabarria (gitarra eta ahotsak), Itxaso Navaridas (dantza), Maialen Madariaga (kaxoi flamenkoa eta ahotsak) eta Iraitz Agirre (gitarra eta ahotsak). Beren lehen diskoa kaleratzear direnean izan gara beraiekin. Zerk mugitu zintuzten taldea osatzera? Ia kasualitatez sortu zen taldea, Arrasateko Bilgune Feministak antolatutako ekitaldi xume bat tarteko. Herriko neska musikari batekin zerbait antolatu gura genuen eta Ainarak bere abestiak jotzen zituela jakin genuen; gonbidapenari heldu zion berak eta Iraitz poema batzuk irakurtzera animatu zen. Ostean, lehiaketa baten aitzakian biak elkartu ziren berriz, Itxaso, Ainararen pisu-kidea dantza egitera animatu zelarik. Egun hartan, ea kontzertu bat emango ote genuen galdetu ziguten eta pentsatu genuen, “musika talde bat sortu beharko dugu bada!�. Horrela, Amaia eta Olatz gehitu zitzaizkigun, bigarren honek Ain_1ekin batera sei bat saio egin zituen. Beranduago ezagutu genuen Maialen. Horrela, ia konturatzeke, Gure abestia iristen den leku guztietaraino izeneko ikuskizuna sortu genuen eta berarekin batera, taldea. Zuen emanaldiak oso bereziak dira. Zer da transmititu nahi duzuena? Egia esan ez dugu inoiz transmititu gura dugunaren inguruko hausnarketarik egin, eginez sortu zen taldea eta horri heltzen diogu. Barrutik irteten zaiguna eskaintzera igotzen gara agertokira; poesia, abestiak, dantza eta ikusentzunezkoak erabiliz, duguna eskainiz eta garen bezalakoak izanez, ondo pasatuz eta sortzen duguna elkar banatuz. Hori baita azken batean gure helburu nagusia, egiten dugunarekin gustura sentitzea eta besteei egiten duguna gustatzen bazaie, ba askoz hobeto! Emakumez osatutako taldea izateak berezitasunik suposatzen al du? Bai, zalantza barik, bai forma aldetik eta seguruenera eduki aldetik ere berdin. Gurea

lagun-arte bat da musika talde bat baino gehiago, gure etxeetan entseatzen dugu eta ahal dugunetan behintzat, ardo botila baten inguruan. Bakoitzak oso ibilbide ezberdina izan du sorkuntzari dagokionean: Amaia eta Maialenek beste talde batzuetan jo izan dute aurretik, betidanik aritu dira musikan. Itxasok antzerki ikasketak ditu eginda eta erraz egokitu da plaza gaineko jardunera. Ainara eta Iraitz ere, modu batera edo bestera beti aritu dira sormenari lotutako saltsa ezberdinetan. Guk oso modu naturalean bizi dugu prozesua, baina badakigu ez dela ohikoena bost neskaz osatutako talde bat oholtza gainean ikustea eta horretaz kontziente gara. Plaza hartzeko saiakera kontzientea izan da gutako batzuentzat, beste batzuentzat ez; ezohikotasun horri forma ematen ere saiatu gara nolabait. Hala ere, talde bezala plazarako jauzia ikasbide interesgarria izan da denontzat, gutaz asko ikasi baitugu, pertsona eta emakume bezala. Genero musikalari dagokionean ere bitxia da, ez dakigu eta non kokatzen den egiten duguna. Baina azken batean zer da ba generoa, aldakorra den kategoria bat ez bada? Zer aurkituko dugu “Musika kaxa� diskoan? Objektuak, sentimenduak, aurpegiak, melodiak, irudiak, hitzak, etab. Gauza mordoa! Kar-kar. Egunerokotasunari kantatzen dioten hamabi abestiz osatutako disko xumea da, intuiziotik sortua eta ezagutzen ditugun hariekin josia. Esan daiteke urte osoko lana ere badela, lasai-lasai sortu duguna eta jendearekin konpartitu gura duguna. Musika kaxan gureak ez diren gauza mordoa ere badaude gordeta, hori baita oinarrizko galdera nagusia, ea zer sartuko genukeen gutako bakoitzak musika kaxa baten barruan.

Harremanetarako www.emakumeokplazara.org edo 605742665 telefonoa. Informazio gehiago: www.myspace.com/ain1arrasate

11


kuleroen kaxa Pornoa ikusi, sentitu, bizi... eraikitzeko forma berriak ari dira zabaltzen gurean aspaldian. Inongo irakurketarik zuzendu edo kaleratu gabe, era irekian gaiaz gehiago jakiteko ideia luzatzen dizuegu. 30 urte inguru garatzen daraman post-pornografiari buruzko artikulu interesgarri batzuk doaz jarraian... Gaztezulo: Pornografia lehen eta orain Pornografiara sarrera historiko labur bat egin ondoren, pornoa eta post-pornoaren kokapen xumea deskubritzen dizkigu artikulu honek. http://www.gaztezulo.com/artikuluak_view.php?uuid=1769

berria: Gorputza, gudu zelai Irune Berrok Berria egunkarian osaturiko artikulu honetan post-pornografiaren sorrera, historia eta zabalera sakonago azaldu, eta kokapen ideologikoa burutzen du. Euskal Herrian ditugun adibide ezberdinei ere erreferentzia egiten zaie idazkian. http://paperekoa.berria.info/kultura/2011-05-06/024/001/gorputza_gudu_zelai.htm

Gaztezulo: Postpornoa iritsi da geurera ere Euskal Herrian martxan jartzen ari den mugimenduaren adibide desberdinak eskaintzen dizkigu Gaztezulok artikulu honetan. http://www.gaztezulo.com/artikuluak_view.php?uuid=1770

Dokumentala: Mi sexualidad es una creación artística. Espainia, 2011. Zuzendaria: Lucia Egaña Rojas. 46 minutu. Dokumental hau Bartzelonan postpornoaren inguruan mugitzen diren pertsonen adierazle bat da. 7 elkarrizketen bidez, artea eta eragiletza politikoaren uztartzea agertokira ekartzen dira. Mugimenduaren kausa, motibazio eta berezitasunak adierazten dira sexualitatearen beste errepresentazio batez baliatuz. “Do It Yourself” tekniken bidez osatutako dokumentala. Trailerra edo dokumentalaren hasierako minutuak:

http://vimeo.com/18938067

Ekaineko Emarauna  

Ekaineko Emarauna ailegatu da!