__MAIN_TEXT__

Page 1

2019ko urtarrila

DONOSTIA ETXEBIZITZA I 1

DONOSTIA

etxebizitza* Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko neurriak Propuestas para mejorar el acceso a la vivienda en Donostia 2019. urtean, gezurra dirudien arren, “etxebizitza bizitzeko dela” aldarrikatu beharrean gaude. Donostian alokairuen prezioa inoizko altuena da, askogatik, eta salmentakoa “burbuila inmobiliarioaren” garaiko erritmoan igotzen ari da berriz ere. Ondorioak? Lehen Donostian zaila bazen etxebizitza bat eskuratzea, orain ia utopia bilakatzen ari da, eta gero eta donostiar gehiagok beren auzoak utzi eta kanpora joan behar dute bizitzera.

El acceso a la vivienda es uno de los problemas más graves de nuestro tiempo. Más en Donostia, donde si antes ya era muy cara, ahora se ha convertido en casi un imposible. Cada vez es más habitual escuchar a cada vez más donostiarras que no pueden pagar los alquileres que les piden, que se sienten expulsadas de la ciudad y que se han tenido que ir a vivir a los municipios de alrededor.


2 I ETXEBIZITZA DONOSTIA

Alokairuaren prezioaren bilakaera Evolución del precio del alquiler en Donostia 2014

2015

930 € 80m² etxe baten alokairuaren prezioa (batez bestekoa) Precio del alquiler de una vivienda de 80m² (media)

2016

2011

991 € 80m² etxe baten alokairuaren prezioa (batez bestekoa) Precio del alquiler de una vivienda de 80m² (media)

2012

922 € 80m² etxe baten alokairuaren prezioa (batez bestekoa) Precio del alquiler de una vivienda de 80m² (media)

2013

877 €

941 € 80m² etxe baten alokairuaren prezioa (batez bestekoa) Precio del alquiler de una vivienda de 80m² (media)

80m² etxe baten alokairuaren prezioa (batez bestekoa) Precio del alquiler de una vivienda de 80m² (media)

1088 € 80m² etxe baten alokairuaren prezioa (batez bestekoa) Precio del alquiler de una vivienda de 80m² (media)

2017

1126 € 80m² etxe baten alokairuaren prezioa (batez bestekoa) Precio del alquiler de una vivienda de 80m² (media)

2018

1248 € 80m² etxe baten alokairuaren prezioa (batez bestekoa) Precio del alquiler de una vivienda de 80m² (media)

EAJ/PSE-EE udal gobernuaren legegintzaldi hasieratik gaur arte %34 igo da alokairuen bataz bestekoa Desde el comienzo de la legislatura del gobierno municipal PNV/PSE-EE la media de los alquileres ha aumentado un 34%


DONOSTIA ETXEBIZITZA I 3

Alokairuen prezioa inoizko altuena da Donostian, eta ez dirudi epe motzean joera aldatuko denik. Idealista. com-en arabera, 2018ko hirugarren hilabetekoan errekor historikoa markatu dute prezioek: 15,6 € metro koadroko hilean. Denera, Eneko Goia alkatea denetik, alokairuaren prezioa % 34 garestitu da gure hirian. Hau da, hilean legealdi hasieran baino 300-350 € gehiago ordaindu behar dituzte alokairuan bizi diren donostiarrek. Alokairuaren burbuila delakoaren atzean hainbat arrazoi daude, baina gure kasuan, erabilera turistikorako zuzentzen ari diren etxebizitzek eragin handia izan dute garestitzean. Izan ere, garai batean ohiko alokairura zuzentzen ziren ehunka etxebizitzek gaur egun erabilera turistikoa dute, herritarrak bizitzeko eskaintza asko murriztuta.

El precio del alquiler en Donostia está desbocado: en el último año ha subido alrededor del 20%. Así lo asegura el portal Idealista.com en su último informe, relativo al tercer trimestre de 2018, llegando a un nuevo récord histórico de 15,6 € al mes por metro cuadrado. Lo que significa que, a día de hoy, en Donostia, quien quiera vivir de alquiler en un piso de, por ejemplo, 90 m² tiene que pagar una suma mensual de 1.400 €, 250 euros más que hace un año por estas fechas. Un precio inalcanzable para la inmensa mayoría de las familias donostiarras. En total, la legislatura de Eneko Goia y Ernesto Gasco acumula ya un 34% de subidas. Entre las razones de lo que ya se conoce como “burbuja del alquiler”, es necesario volver a insistir en que las nuevas plataformas digitales facilitan la sustitución del uso residencial por usos turísticos de una gran parte del escaso parque de vivienda de alquiler existente.

4.363

70% 30%

euro/ m²

Alokairua Alquiler

Salmenta prezioa / Precio de venta Estatu mailako hiririk garestiena, berriz ere / De nuevo, la ciudad más cara del Estado 2018ko azaroan/ noviembre 2018 (Idelista.com)

Salmenta Venta

Babestutako etxebizitzen eskaera Demanda de vivienda de protección oficial

1.200

8,6/10

Legezko pisu turistikoak Pisos turísticos legales

Donostiarron arazorik larriena da / Problema más grave de la ciudadanía donostiarra • Herritarren arabera, etxebizitza eskuratzeko zailtasuna da gaur egun arazorik larriena Donostian (8,6/10; Donostiako Udalaren 2017ko inkestaren arabera). • El problema del acceso a la vivienda es el problema más grave para los y las donostiarras (encuesta del Ayuntamiento de Donostia, 2017)

Legezko pisu turistiko ordenantza berriaren ondoren / Pisos turísticos legales tras la nueva ordenanza (aprox.) Pisu turistikoen ordenantza berria baino lehen 300 inguru / Antes de la nueva ordenanza 300 (aprox.)

LEGEGINTZALDIKO BALANTZEA Alokairuen prezioaren etengabeko gorakadak markatu du Eneko Goia eta Ernesto Gascoren legealdia. Hala ere guztiz ere, alokairuaren prezioetan eragiteko neurririk ez dute hartu. Are gehiago, etxebizitza turistikoen ordenantza berriarekin aukera bat galdu da pisuen kopurua kontrolpean mantentzeko eta ohiko alokairuen aldeko apustua egiteko. Orain lehen baino errazagoa da legezko pisu turistiko bat irekitzea Donostian, eta familiak bizitzeko alokairuen prezioa izugarri garestitu da. Beste aldetik, babestutako etxebizitzari dagokionez, legealdia egitasmo bakar batekin bukatuko da: Txomin-Enea. Eta gogoratu behar da auzo berrian 162 VPO eraikitzeko egitasmoa aurreko legealdietatik datorrela. Hori alde batera, beste arlo askotan bezala, gobernu honek hitz asko eta oso ekintza gutxi. BALANCE DE LEGISLATURA El auge descontrolado del precio del alquiler ha marcado la legislatura de Eneko Goia y Ernesto Gasco. Sin embargo, desde el Gobierno Municipal no se ha puesto en marcha absolutamente ninguna medida que buscara frenar o aliviar la creciente carestía de los alquileres. En este sentido, la nueva ordenanza de pisos turísticos ha supuesto una oportunidad perdida para intentar incidir positivamente en la oferta de alquiler residencial y, por tanto, en los precios. Por el contrario, lo que se ha hecho ha sido flexibilizar la apertura de pisos turísticos, animando a muchos propietarios a alquilar a turistas, por ser -a priori- una fórmula más rentable. Así, la oferta de alquiler residencial ha seguido disminuyendo en Donostia, y los precios no han parado de subir. Por lo demás, la legislatura se va a agotar con un solo proyecto de vivienda protegida en marcha: Txomin-Enea. Aunque también hay que decir que este proyecto viene de legislaturas anteriores. En total se van a entregar 162 VPO. Mientras, más de 15.000 donostiarras siguen inscritos en Etxegintza y Etxebide esperando, sobre todo, un acceso a vivienda en régimen de alquiler social.


4 I ETXEBIZITZA DONOSTIA

NEURRIAK PROPUESTAS Egia da etxebizitzaren arazoa ez dela atzo goizekoa, eta ez dela erraza izango joerei buelta ematea, baina Udalak, lehenbailehen, eskua hartu behar du; ezin du denbora gehiago galdu. Gure iritziz, etxebizitzaren arazoak konponbide integral bat behar du, sektore guztietako herritarren beharrak aseko dituena: gazteak, adinduak, guraso bakarrak, bananduak... Hona hemen EH Bilduk proposatzen dituen 10 neurri, zentzu komunean oinarrituak, guztiz egingarriak eta legezkoak.

Es cierto que este problema no es nuevo en Donostia, que la vivienda siempre ha sido cara, pero si antes era muy difícil acceder a la vivienda en Donostia, ahora se está volviendo una utopía. Por ello, hacen falta medidas urgentes, planes de choque, que hagan frente al alza de los precios y pongan a disposición de los sectores más necesitados viviendas, sobre todo, de alquiler social. En EH Bildu pensamos que hace falta una solución integral, ya que medidas aisladas no van a resolver el problema. No se puede perder más tiempo. Presentamos 10 medidas basadas en el sentido común, perfectamente realizables y ajustadas a las diferentes normativas.


DONOSTIA ETXEBIZITZA I 5

1

2

3

4

ALOKAIRU PUBLIKOAK BIDERKATZEA

HUTSIK DAUDEN 1.000 ETXEBIZITZA ALOKAIRURA ATERATZEA 2 URTETAN

BABESTUTAKO ETXEBIZITZA GUTXIENEKO KOPURUA %50ERA IGOTZEA

PISU TURISTIKOAK: “LEHEN SOLAIRUAREN ARAUA” BERRESKURATZEA

EAEko Etxebizitza Legean aurreikusitako mekanismoak martxan jartzea proposatzen dugu, bai Eusko Jaurlaritzan bai Donostiako Udalean. Izan ere, Auzitegi Konstituzionalak berretsi duen moduan, bi urtez “hutsik” egon diren etxebizitzak alokairuan eskaintzera behartu daitezke. Legearen arabera, hutsik dauden etxebizitzak bizilagunik gabeko etxebizitzak dira, hau da, ezertarako erabiltzen ez direnak; ez bigarren etxebizitzarako ez noizbehinkako erabilerarako. Premiazkoena Donostiako Udalak hutsik dauden etxebizitzen zerrenda egitea da.

Sustapen berrietan, baldin eta horretarako bideragarritasun ekonomikoa frogatua badago, babestutako etxebizitza kopurua, gutxienez, %50 izatea proposatzen dugu (gaur egun %40 da).

Etxebizitza turistikoen ordenantza berriak ez du balio izan ez pisu turistikoen kopurua kontrolpean mantentzeko ez alokairuaren prezioaren gorakada eteteko. Hori dela eta, lehen solairuaren araua berreskuratzea zentzudunena da une honetan: pisu turistiko kopurua asko murriztuko luke, ohiko alokairua sustatuko genuke eta, gainera, pisu turistikoen bizilagunen komunitateetan dagoen arazo ugari konponduko litzateke.

Udalak bere inbertsioen %5, urtero, Donostiako etxebizitza parke publikoa osatzera bideratzea proposatzen dugu. Diru horrekin, eraikitzeaz gain, etxebizitzak erosi eta zaharberritzeko ildo bat irekiko litzateke, etxebizitza hauek guztiak alokairuan eskaintzeko. Gaur egun, Donostiako Udal Parke Publikoan 2.000 bat etxebizitza ditugu, baina ez da nahikoa eskaerari aurre egiteko eta urtez urte kopuru hori handitu egin behar dugu.

MULTIPLICAR LOS ALQUILERES PÚBLICOS EH Bildu propone destinar anualmente el 5% del presupuesto de inversiones del Ayuntamiento a ir conformando poco a poco un gran parque de viviendas de alquiler público, bien sea comprando suelos e inmuebles o rehabilitando viviendas en mal estado. Actualmente, tenemos unas 2.000 viviendas en el Parque Público Municipal, una cifra que debe ir aumentando progresivamente para poder hacer frente a la demanda existente.

Destinar anualmente el 5% del presupuesto de inversiones a ir conformando poco a poco un gran parque de viviendas de alquiler público

SACAR AL ALQUILER 1.000 VIVIENDAS DESHABITADAS EN 2 AÑOS Desplegando las posibilidades de la Ley Vasca de Vivienda, recientemente abalada por el Tribunal Constitucional, en Donostia se podrían sacar al mercado del alquiler privado todas las viviendas que se encuentren deshabitadas durante dos años (es decir, viviendas que no se usan absolutamente para nada, ni segunda vivienda, ni ocasional...). Dicha Ley encomienda al Ayuntamiento la elaboración de un listado de las viviendas deshabitadas que hay en la ciudad.

NUEVAS PROMOCIONES: 50% VIVIENDA PROTEGIDA Proponemos que en todas las promociones de vivienda que se proyecten a partir de ahora, y siempre que se asegure la rentabilidad económica del proyecto, al menos la mitad de las viviendas sean de protección oficial (ahora, por norma, es el 40%).

Pisu turistiko kopurua asko murriztuko luke eta ohiko alokairua sustatuko genuke PISOS TURÍSTICOS: VOLVER A LA ‘NORMA DE LA PRIMERA PLANTA’ La nueva ordenanza no está sirviendo ni para controlar el fenómeno ni para frenar la subida de los alquileres, por lo que, sin perjuicio de que a futuro se planteen soluciones mejores, proponemos volver a la “norma de la primera planta” porque es una medida eficaz para controlar el número de pisos turísticos, promocionar el alquiler residencial y evitar problemas en las comunidades de vecinos/as.


6 I ETXEBIZITZA DONOSTIA

5

6

7

8

LEGEZ KANPOKO PISU TURISTIKOAK OHIKO ALOKAIRURA BIDERATZEA

UNIBERTSITARIEI ETXEBIZITZA LORTZEN LAGUNTZEA

ERAIKUNTZA BERRIA

FAMILIA EREDU BERRIAK

Donostiako Udalak, aho batez, legez kanpoko pisu turistikoak ohiko alokairura bideratzen laguntzeko konpromisoa hartzea lortu zuen EH Bilduk. Eta gauza bera lortu genuen Eusko Legebiltzarrean. Hala ere, urtebete baino gehiago pasatu ondoren, Udalak ez du ezer ere egin.

Alokairuak izugarri garestitzen ari direla-eta, unibertsitariek etxebizitza alokairuan hartzeko arazo bereziki larria dute Donostian. Hauek horrela, Udalak programa berezi bat martxan jartzea proposatzen dugu, ikasleak Donostiako fakultateetara etortzea errazteko.

REDIRECCIONAR PISOS TURÍSTICOS ILEGALES

Unibertsitariek etxebizitza alokairuan hartzeko arazo bereziki larria dute Donostian

Proponemos poner en marcha un programa municipal para fomentar que los pisos turísticos ilegales sean redirigidos al alquiler residencial. Se trata de una medida aprobada por mayoría tanto en el pleno de Donostia como en el Parlamento Vasco, pero que no se está implementando.

FACILITAR EL ACCESO A UNA VIVIENDA A UNIVERSITARIOS/AS Programa municipal de apartamentos para facilitar que los y las universitarias puedan venir a estudiar a las facultades de Donostia. Y es que son uno de los colectivos más perjudicados por el interminable ascenso de los precios del alquiler en nuestra ciudad.

Sustapen berriak egiteko orduan, herritarrekin partekatutako egitasmoak lehenestea proposatzen dugu (Hiri-Lorategian, Loiolan, eta Urumeako Ibarraren garapenean egin bezala). Era berean, dagoeneko kontsumituta dagoen lurzorua erabiltzea hobetsi behar da (Morlanseko udal partzelak, Añarbek Aieten duen lurzorua…), eta bideraezinak diren makro-operazioak baztertu behar dira behin betiko: Auditz-Akular eta Antondegi.

NUEVA CONSTRUCCIÓN Priorizar las promociones trabajadas con la ciudadanía (por ejemplo, Ciudad Jardín en Loiola y el desarrollo de la vega del Urumea). Asimismo, se debe priorizar la construcción en suelo ya utilizado (parcela municipal en Morlans, parcela de Añarbe en Aiete...), olvidándose de macro-operaciones inviables como Auditz-Akular o Antondegi.

Priorizar las promociones trabajadas con la ciudadanía y la construcción en suelo ya utilizado

Ekipamenduko apartamentuak beste kolektibo batzuei zabaltzea proposatzen dugu: dibortziatuak, familia monoparentalak, premia larriko egoerak eta abar.

NUEVOS MODELOS DE FAMILIA Ampliar la oferta de viviendas protegidas dotacionales a familias monoparentales, personas divorciadas, situaciones de emergencia social, etc.

9 ETXEBIZITZA KOOPERATIBAK Etxebizitza kooperatibak kokatzeko Udalak hiru lursail edo eraikin eskaintzea proposatzen dugu, eskumen lagapen formulaz (lur azpiko aparkalekuak kudeatzeko erabiltzen dena, adibidez). Parte-hartzaileek babestutako etxebizitzen baldintzak bete beharko lituzkete. Udalak etxebizitza kooperatibak sustatzeko eragile aktiboa izan behar du.

COOPERATIVAS DE VIVIENDA Destinar tres parcelas o edificios municipales a cooperativas de viviendas mediante la fórmula de cesión de derecho a uso (la misma fórmula que se utiliza, por ejemplo, con los parking subterráneos). El Ayuntamiento de Donostia se debe convertir en un agente activo en la promoción de las cooperativas de vivienda.

10 STOP KALERATZEAK Etxegabetzerik gabeko hiria izatea berriz ere, pasa den legealdian bezala.

STOP DESAHUCIOS Volver a ser una ciudad libre de desahucios, como la legislatura pasada.


DONOSTIA ETXEBIZITZA I 7

“Donostiak Etxebizitza politika berria behar du” “Donostia necesita nuevas soluciones al problema de la vivienda” REYES CARRERE Donostiako EH Bilduren alkategaia Candidata a la alcaldía de Donostia por EH Bildu

Kaixo lagun, Donostiako alkategaia izateko konpromisoa onartu nuenean, lagun on batek zera esan zidan: “Reyes, Donostian etxebizitzarekin dugun arazoa konpondu behar duzu”. Luzatu zidan erronka sekulakoa da eta, aldi berean, etxebizitzaren arazoa konpontzea ezinbestekoa da ehunka donostiarrentzat, ez bakarrik nire lagunarentzat, banandu berria eta emantzipatu nahian dabiltzan bi semealaben ama. Izan ere, gaur egun Donostian bizi garenon eta gure bizitza proiektua hemen egiten jarraitu nahi dugunon kezka nagusietarikoa da hau. Etxebizitzaren prezioak ikusita, Donostian bizitza-proiektu berri bat eraiki nahi duten pertsona arruntak non biziko dira? Gazteei gero eta zailagoa egiten zaie hirian bizitzea, baina nola imajina daiteke Donostia gazterik gabe? Nork ekarriko digu haize freskoa, nork ideia berriak, nola eraikiko dugu hiri modernoa eta berritzailea hauek berez daukaten talentua gorde ezin badugu? Baina etxebizitzarena ez da gazteen problema soilik. Gaur egun bizitza proiektuak oso desberdinak eta aldi berean aldakorrak dira. Oso orainaldi eta etorkizun prekarioa da

askorena. Askok hipotekarik ezin dutelako eskatu, beste batzuk, ordea, erositako etxea ordaintzeko segurtasun bila dabiltzalako. Hau da, etxebizitzaren arazoa ez da gazteena soilik. Donostian pairatzen ari garen alokairuen burbuilaren ondorioz, gure hiriak betidanik izan dituen modernotasun eta aniztasun sena galtzen ari da. Etxebizitza galtzeko beldurrak immobilistago bihurtzen gaitu, eta esperientzia berriak bizitzeari uko egiten diogu. Donostiak Europako abangoardian egon nahi izan du betidanik eta horrek horrela izaten jarrai dezan etxebizitzarekin dugun arazoa konpondu behar dugu. EH Bildun ongi dakigu etxebizitza duin bat eskuratu ahal izateak pertsonen bizitzan zer nolako garrantzia hartzen duen. Eta etxebizitza duina diogunean bakoitza bizitzen ari den garaietara egokitu behar dela esan nahi dugu (gazteak, adinduak...). Gure ustez, Udalak herritarren beharrak asetu behar ditu eta etxebizitza politika publiko eraginkorrak sustatzea eta ezartzea bere erantzukizuna da. Gure hirian bizi nahi dugunon eta gure bizitza proiektua hemen egin nahi dugun guztion mesedetan egongo diren politikak, alegia.

“Kaixo lagun, Cuando acepté el compromiso para ser candidata a la alcaldía de Donostia una buena amiga me dijo: “Reyes, tienes que arreglar el problema de la vivienda en Donostia”. El reto que me lanzó fue mayúsculo. Y es que estamos hablando de un asunto vital para muchas y muchos donostiarras, y no sólo para esta persona, recién separada y con hijos en edad de emanciparse. En estos momentos la falta de acceso a la vivienda es una de las mayores preocupaciones de las personas que vivimos en Donostia y que, además, queremos realizar nuestros proyectos de vida en esta ciudad. ¿Dónde van a vivir las personas que quieren emprender un nuevo proyecto en Donostia? A la juventud donostiarra cada vez le resulta más difícil vivir en su ciudad. Pero, ¿cómo se puede imaginar una ciudad sin jóvenes? ¿Quién va a traer aire fresco a Donostia? ¿Quién va a traer las nuevas ideas? ¿Cómo vamos a construir una ciudad moderna e innovadora si no podemos retener el talento de la juventud porque se tiene que ir fuera a vivir? Pero el de la vivienda no es un problema exclusivo de la juventud. Hoy en día conviven en nuestra ciudad proyectos de vida muy diver-

sos. Proyectos que, además, van cambiando y evolucionando con el paso del tiempo. Y hay muchos y muchas donostiarras que tienen un presente y un futuro muy precario. Algunas familias ni siquiera pueden pedir una hipoteca, otras no tienen la seguridad de poder pagarla y otras muchas viven temerosas de que les suban otros 200€ el alquiler. No es un problema solo de jóvenes. En otras palabras: la burbuja del alquiler que asola Donostia impide que nuestra ciudad sea cuna de diversidad y modernidad. Obliga al inmovilismo y al miedo a vivir nuevas experiencias. Y no olvidemos que Donostia siempre se ha caracterizado por querer estar a la vanguardia de Europa. En EH Bildu somos conscientes de la importancia que tiene en nuestra vida el acceso a una vivienda digna y ajustada a la realidad en la que decidimos vivir en cada momento de nuestra vida. Concebimos el Ayuntamiento como una institución al servicio de las necesidades de su población y entre sus obligaciones está la de favorecer, impulsar y promover políticas públicas de vivienda que amparen y ayuden a las personas que queremos vivir en nuestra ciudad. Que queremos hacer realidad nuestro personal proyecto de vida en Donostia.


Profile for EH Bildu Donostia

Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko neurriak / Propuestas sobre vivienda  

Donostian etxebizitzarekin dugun arazoari aurre egiteko 10 neurri jasotzen dituen aldizkaria, 2019ko urtarrilean aurkeztua / Revista con 10...

Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko neurriak / Propuestas sobre vivienda  

Donostian etxebizitzarekin dugun arazoari aurre egiteko 10 neurri jasotzen dituen aldizkaria, 2019ko urtarrilean aurkeztua / Revista con 10...

Advertisement