Page 1

w w w. e h b i l d u . n e t

ZENTSURA MOZIOA zergatik eta zeinekin

Egun on, Zuregana zuzentzeko erabakia hartu dugu, Yolanda Barcinari zentsura mozio bat aurkeztuko diogula iragartzera eraman gaituzten arrazoien berri emateko. Nafarroak garai gogorrak bizi ditu, gora-beheratsuak, herritarren gehiengo batek iraungitze data duen eredu honi bizkar emanda bizi delarik. Etengabean burutzen ari den politikagintzaren deslegitimazioa eskuina eroso sentiarazten du. Horregatik, EH Bildutik 180Âştako norabide aldaketa planteatzen du. Jendarteak boterea hartzea politika egiteko eredu berri bat eraikitze asmoz. Zintzotasuna, publikotasunaren aldeko konpromisoa eta parte hartzea, aspaldiko errezeta, UPNk inoiz aplikatu ez duena ordea. EH Bildu Nafarroako Parlamentuan bigarren indarra den heinean erabakiak hartzea dagokigula uste dugu. Hilabeteak daramatzagu Parlamentuko oposizio guztiarekin helburu bakarra duen akordio zabal bat erdietsi nahian: zentsura mozio bat aurkeztu eta izendatua izanen den lehendakari berriak hauteskundeak deitu ditzala. Nafarroak pairatzen duen egoerak aldaketa sakona behar du eta hori da hain zuzen ere hauteskundeen osteko eszenatokian aldaketaren aldeko sektoreetatik hartu beharko genukeen konpromisoa. Hilabete gogorrak izan dira, ustelkeriak, lan gabeziak eta akordio faltak gure instituzioen eraldaketa ekidin dutelarik. Jarrera irekia mantendu dugu, eztabaidarako prestutasuna adieraziz eta norbanakoen interesetatik alde eginez. Egungo egoerak ardura maila handia eskatzen duela uste dugu, gehiengo sozialaren eskariari erantzun nahi bazaio bederen: gutxi batzuen kortijoari amaiera ematea.

Honengatik guztiagatik eta aipatu ardurari jarraiki Yolanda Barzinaren eta UPNko gobernuaren kontrako zentsura mozio bat aurkeztea erabaki dugu. Helburu bakarra du: herritarrei hitza ematea, horretarako hauteskundeak deituz (ezarrita dauden denbora legalei erreparatuta). Guk aurkezten dugu zentsura mozioa baina gainontzeko alderdi politikoekin partekatua izatea nahi dugu, hala nola ahalik eta babes sozial handiena lortu ere. Ekimen hau ez da gurea, Nafarroako errealitatean aldaketa sakonak izateko lanean dihardugun eragile sozial, sindikal, politiko eta herritar guztiena baizik. Aro ilun bati amaiera ematea gura dugu. Beste modu batean politika eginen den aroari ateak parez pare irekitzea da gure zerumuga, herritarrak erabakien oinarrizko subjektu izan daitezen. Jakin badakigu helburu hori eskuratzeko denak beharrezkoak garela. Gu eskura ditugun indar guztiekin jardungo gara Nafarroan aldaketaren aldeko esparrua indartzen joateko. Datozen egunotan eragile sozial eta sindikalekin biltzen saiatuko gara, bai eta herritarrekin ere, lerro hauen bidez azaldu dizuguna era sakonagoan partekatu eta ekarpenak jasotzeko. Zentzu berean eta behar duzunerako gurekin harremanetan jartzeko bideak jakinarazten dizkizugu. Adeitasunez, EH Bildu Harremanetarako telefonoa: 606 363 395 ehbildu.nafarroa@gmail.com

hauteskundeak orain! heldu ALDAKETARI ÂĄelecciones ya! impulsa el CAMBIO

Bildu Zentzura mozioa  

moción de censura de Bildu

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you