Issuu on Google+

Eguzkiplaza Elkarteak Berriozar Irratiaren irudi adierazgarria izan litekeen logotipo baten diseinu lehiaketa iragartzen du. Honako hauek dira lehiaketaren OINARRIAK: 1. Helburua: Berriozar Irratiaren irudi adierazgarria izanen den logotipoaren diseinua egitea. 2. Parte hartzaileak: Lehiaketan Berriozarko auzokide guztiek parte hartzen ahalko dute. Lehiakide bakoitzak bi diseinu aurkezten ahalko ditu, gehienez. 3. Proposamena: o Diseinua jatorrizkoa eta argitaratu gabea izanen da. o Logotipoak “Berriozar Irratia 100.8 FM” leloa jasoko du bere baitan. o Aholku gisa iradokitzen da gris sortara erraz pasatzeko moduko koloreak erabiltzea gerora bai koloretan bai zuri-beltzean gauzatzen ahal izateko. 4. Aurkeztu beharreko materiala: Diseinu guztiak era honetan aurkeztuko dira: Paperean: logotipo isolatua koloretan eta logotipo isolatua gris sortan (edo zuri-beltzean). Logotipo guztiak bereizmen onean eta honako gehienezko neurrietan inprimatuak izanen dira: 3x3, 5x5 eta 10x10 zentimetro (horrek ez du erran nahi logotipoek karratuak izan behar dutenik). Formatu elektronikoan (CD batean gordea): logotipo isolatua koloretan eta logotipo isolatua gris sortan (edo zuribeltzean). Biak ala biak diseinu grafikoan ohikoa den programaren batez eginak. Aurkeztutako logotipoa azalpen txiki batek lagunduta egon liteke, betiere orrialde bat baino gehiagokoa ez bada. 5. Proiektuen aurkezpena: Proiektuen harrera epea 2011ko azaroaren 30era arte irekitzen da. Lana DIN-A4 neurriko gutunazal zurian sartuta aurkeztuko da. Gutunazal horretan “CONCURSO LOGOTIPO de Berriozar Irratia” goiburua eta lema edo izengoitia idatziko dira. Barruan, proiektuarekin batera, itxitako gutunazal txikiago bat sartuko da. Horren kanpoaldean, lema edo izengoiti bera jarriko da eta barrualdean, berriz, norberaren datuak azalduko dira orri batean (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa). Lanak postaz bidaliko dira edo, bestela, zuzenean sartuko dira Berriozar Irratiaren postontzian, Artekale 14n. 6. Epaimahaia eta epaia: Epaimahaia Eguzkiplaza Elkarteko Batzordeak osatuko du eta izen oneko profesionalen aholkularitza eska lezake. Epaiaren berri emanen da www.eguzkiplaza.net agerkarian 2011ko abenduaren 15ean. Epaimahaiak saria hutsik epai lezake eta beste lehiaketa bat deitu edo bestelako oinarriak ezar lituzke beste lan batzuk aurkezteko. 7. Saria: MP5 Erreproduzitzailea 8. Jabetza intelektuala: Eguzkiplaza Elkartea logotipo sarituaren jabe bakarra eta behin betikoa izanen da eta askatasun osoa izanen du, bai logotipoa osorik edo zati bat harturik erabiltzeko, bai eraldatzeko, beharrezkoa irudituz gero. 9. Saritu gabeko lanak itzultzea: Saritu gabeko lanak jasotzen ahalko dira epaiaren ondorengo 30 egunetan. Horretarako, deitu telefonoz aldez aurretik 948 065 599ra edo 690 724 943ra. 10. Oinarrien onarpena: Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauen guztien eta epaiaren onarpena dakar.


Eguzkiplaza Elkartea convoca a concurso el diseño de un logotipo destinado a ser la imagen representativa de Berriozar Irratia. El concurso se regirá por las siguientes BASES: 1. Objetivo: Diseño de un logotipo destinado a ser la imagen representativa de Berriozar Irratia en toda difusión publica. 2. Participantes: El concurso está abierto a todos los vecinos y vecinas de Berriozar. Cada concursante podrá presentar un máximo de dos diseños. 3. Propuesta: • • •

El diseño deberá ser original e inédito. La propuesta deberá incluir los elementos “Berriozar Irratia 100.8 FM” Se aconseja utilizar colores que sean fácilmente trasladables a escala de grises, para su realización posterior tanto en color como en blanco y negro.

4. Material a entregar: Cada diseño deberá presentarse de la siguiente forma: En papel: logotipo aislado versión color y logotipo aislado versión en escala de grises (o blanco y negro), cada versión impresa con una buena resolución y en tres tamaños correspondientes a las siguientes dimensiones máximas: 3 por 3, 5 por 5 y 10 por 10 centímetros (sin que esto implique que el aspecto del logotipo deba ser cuadrado). En formato electrónico (guardado en un CD): logotipo aislado versión color y logotipo aislado en escala de grises (o blanco y negro), ambas versiones realizadas con alguno de los programas habituales de diseño gráfico. El logotipo presentado podrá ir acompañado de una breve explicación, de extensión no superior a una página. 5. Presentación de proyectos: El plazo de admisión de trabajos estará abierto hasta el día 30 de noviembre de 2011. El trabajo se entregará en un sobre DIN-A4 blanco etiquetado “CONCURSO LOGOTIPO de Berriozar Irratia” y con un lema (o seudónimo) escrito por fuera y, dentro de dicho sobre se incluirá también un sobre cerrado (más pequeño) con los datos personales (nombre completo, dirección, teléfono y correo electrónico) del concursante y su lema (o seudónimo) Los trabajos se enviarán o entregarán en el buzón de la radio situada en la calle Artekale nº 14. 6. Jurado y veredicto: El jurado estará formado por la Junta Directiva de Eguzkiplaza Elkartea puediendo ésta recabar asesoramiento de profesionales acreditados. El veredicto del jurado se hará público en la página web eguzkiplaza.net el 15 de diciembre de diciembre de 2011. El jurado se reserva el derecho a declarar el premio desierto y convocar un nuevo concurso o nuevas bases al que deberán presentarse nuevos trabajos. 7. Premio: Reproductor MP 5 8. Propiedad intelectual: El logotipo premiado quedará en propiedad exclusiva y permanente de la Asociación Eguzkiplaza Elkartea, la cual tendrá completa libertad para utilizar el logotipo premiado total o parcialmente o para modificarlo si lo cree necesario. 9. Devolución de los trabajos no premiados: Se podrán recoger los trabajos no premiados en los 30 días siguientes a la aparición del veredicto. Para ello, llamar antes al 948065599 o al 690724943. 10. Aceptación de las bases: La participación en el concurso lleva implícita la aceptación de todas estas bases y el fallo del jurado.


Oinarriak Bases