Page 1

EUSKARAZ ONDO HITZ EGINEZ 1- SUPER? a) Mendian superrondo pasatu dugu (desegokia). Mendian primeran pasatu dugu (egokia). b) Ama, gaur supertxintxo portatu naiz, ezta? (desegokia). Ama, gaur txintxo baino txintxoago portatu naiz, ezta? (egokia). c) Gaur eguna superguay pasatu dugu (desegokia). Gaur eguna oso ondo pasatu dugu (desegokia). d) Gaurko pelikula superpolita izanda (desegokia). Gaurko pelikula oso polita izanda (desegokia).e) e) e) e)Azterketa superzaila jarri digute (desegokia). Oso azterketa zaila jarri digute (egokia).

2- “ZERGATIK” a) Zergatik egin duzu hori? - Zergatik bai! (desegokia). Zergatik egin duzu hori? Gogoa nuelako (egokia). b) Zergatik ez zara eskolara joan? - Zergatik ez nuen nahi! (desegokia). Zergatik ez zara eskolara joan? - Nahi ez nuelako! (egokia). c) Gaur eskolara ez naiz joan, zergatik gaixorik nengoen. (desegokia). Gaur eskolara ez naiz joan, gaixorik nengoelako. (egokia).

3- “EMANGO … UTZIKO …” a) Emango? (desegokia). Emango al didazu? (egokia) b) Utziko? (desegokia). Utziko al didazu? (egokia).

4- NIRE, ZURE/ GURE, ZUEN a) Nire amak lan asko egiten du (desegokia). Gure amak lan asko egiten du (egokia). b) Olentzero nire etxera ere etorriko da (desegokia). Olentzero gure etxera ere etorriko da (egokia). c) Zure ama eskolara etorri da (desegokia). Zuen ama eskolara etorri da (egokia).

5- ORDUAK a) Arratsaldeko seiretan jokatuko du Albisuk (desegokia). Arratsaldeko seietan jokatuko du Albisuk (egokia). b) Ordu bi t´erdietan izango da bazkaria (desegokia). Ordu bi eta erdietan izango da bazkaria (egokia). c) Hamaikak bost gutxian elkartuko gara plazan (desegokia). Hamaikak bost gutxitan edo gutxiagotan elkartuko gara plazan (egokia). d) Eguerdiko ordu batetatik aurrera etxean egongo naiz (desegokia). Eguerdiko ordu batetik aurrera etxean egongo naiz (egokia)


Euskara  

Ikasgelan, euskara

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you