Issuu on Google+

JOXEMIEL BARANDIARAN HERRI IKASTETXEA ATAUN 2013ko 2013ko MARTXOA

95. alea

4 euro


Joxemiel Barandiaran H.I

AURKIBIDEA GURASOEN TXOKOA............................................................... 1-3 ERREPORTAIA…………………………………………. 4-7 HITZEKIN JOLASEAN ........................................................ 8--36 BERRIAK................................................................................. 37-40 BAT ETA BESTE ................................................................... 41-44 DENBORA-PASAK...................................................................45-48 LEHIAKETA.................................................................................49

Eguzki Berri 94


Joxemiel Barandiaran H.I

GURASOEN TXOKOA

Konturatzerako ailegatu gara bigarren hiruhilekoaren amaierara. Neguari adio esan nahi diogu, udaberriko eguzkiaren epelaren zain gauden bitartean. Azken bi asteetan ordea, aurreikusi genituen eguzki izpi haiek ezkutatu dira. Opor hauetan saiatuko gara merezi dugun atsedena hartzen eta eguratsari gogotik heltzen, iratzargailuaren beldurrik gabe gainera. Haur eta gurasook primeran gozatuko dugu!! Aurreko hiruhilekoa ohikoa den bezala Gabonetako eskean ibiliz amaitu genuen. Norbere auzoan goizeko hamarrak aldera bildu eta lehenengo etxetik hasita, azkenekora arte ibili ginen ate joka, bizilagunei musikaz goiza alaitzen. San Gregoriokook, beti bezala, Atxurreneko zubian elkartu ginen eta eguerdi partean, Murkondo eta Mu単oko buelta egin ostean, Sutegin amaitu genuen berogarri batekin. Santa Ageda eskearekin hasi genuen urtea, eguraldi goibel eta tristearekin. Bazkalondoren eskolako talde batzuek Aia eta San Gregorion ibili ziren kantari eta gainerakoak S. Martinen, herritarrei Santa Agedako koplak kantatuz. Gurasook parte hartzeko gonbitea jaso genuen eta hantxe ibili ginen norbere auzo inguruan, eskolako taldeekin batera. Inauterietan Herri Antzokian aurrez egindako lanaren fruituak ikusi genituen, ordu arte egindako lana begibistan zegoen. Eskerrak irakasleei egindako lanarengatik. Urtero bezala ikasleak txoratzen hartzen dute parte emanaldian eta bi ekitaldi egiten dira. Bata, ostegun arratsaldean guraso eta herritarrentzat eta bestea ostiral goizean inguruko bi eskolarentzat (Olaberria eta Zegama). Leher eginda baina pozik bukatu zuten denek.

Eguzki Berri 94

1


Joxemiel Barandiaran H.I

GURASOEN TXOKOA

Martxoaren 14ean ospatu genuen korrika txikia Ataunen. Nahiz eta, eguraldia ez izan oso aproposa, korrika txikiarekin aurrera jarraitzea erabaki zen. Ikasleak herriko puntu ezberdinetan kokatuta zeuden eta 14:30 ean San Martingo plazatik abiatu ziren. Intxaurrondo etxe atzetik mediku etxeraino eta handik, plazatik bueltan errepidetik itzuli ginen eskolara. Gero kiroldegian 4 bertso abestu genituen. Eta, indarrak berritzeko asmoz, txokolate eta bizkotxoekin otartekoa askaldu zuten ikasleek.

Martxoaren 2rako antolatuta zegoen oilasko jana bertan behera geratu zen jende gutxik izena eman zuelako. Egia esan aste horretan egin zuen eguraldiak ere ez zuen asko lagundu. Eta amaitzeko, esan Aste Santuko oporren ondorenerako “ xaboiak nola egin� burutzen ikastaroa prestatzen ari garela. Aurreraxeago jakinaraziko zaizue honen berri, baina anima zaitezte!!!!!!!!!

Eguzki Berri 94

2


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

TENPORAK Aspaldikoa da eguraldiari erreparatzeko gure zaletasuna. Gaur zaletasuna dena atzo beharra zen. Gure arbasoek, lurrak landu, haziak erein, uzta bildu eta euren lanetan aritu nahiko bazuten beharrezkoa zitzaien eguraldiak zein istorio ekarriko zietenaren peskizak egitea. Tenporak epe luzerako eguraldia iragartzeko erabiltzen diren bide tradizionalen multzoa dira. Gizakiok antzinetik eguraldia iragarri nahi izan dugu. Horretarako, zerua miatu ez ezik, mito eta izua erabili ditugu. Lehendabiziko eguraldi iragarpenak aspaldikoak dira oso; antzinako Babilonian Zamuk edo "Zorteen jaia" ospatzen zen, Akitu urte berriaren erritualaren barne, non urteko hilabete bakoitzarentzat eguraldia iragarri zen. Gaur egun meteorologiak teoria sasi – zientifikotzat ditu tenporak, nahiz eta, normalean, epe gutxiko eguraldiaren iragarpena tradizionalak itzal gehiago izan. Euskal Herrian, Pello Zabala bezalako meteorologoek interesa mantendu dute. Horrela Jazinto Sagarnaren (Gorbeiako artzaina) edo Miel Sukuntzaren iragarpenak famatuak izan dira eta egunkari askotan argitaratuak. Antzinako tenporak zein Quatrotemporak aste bereko hiru egun daramatzate: asteazkena, ostirala eta larunbata. Urtaro bakoitzak bere tenporak ditu: •

Udaberrikoak garizumaren bigarren astea izan ohi dira. Aurten otsailaren 20, 22 eta 23an.

Eguzki Berri 95

4


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

Udakoak Mendekostetik lehenengo astea dira edo Mendekostetik zortzi egunetara. Aurten maiatzaren 22, 24 eta 25ean.

Udazkenekoak irailean izan ohi dira, mahats-biltzearekin lotura dutelako, irailaren 14tik hurrengo asteazkenean. Irailaren 18, 20 eta 21ean.

Negukoak abenduan izan ohi dira, abendu-aldiarekin lotura dutelako, abenduaren 13tik hurrengo asteazkenean. Aurten, abenduaren 18, 20 eta 21ean.

Irailaren 14 edo abenduaren 13 asteazkena bada, hurrengo asterako uzten da.

Pellok, bere jakin mina asetu nahirik tenpora-kontratenporen inguruan eginiko peskisetan hiru ildo ezberdin aurkitu zituen. -“Koarta – tenpora egunak asteazkena, ostirala eta larunbata dira; zein haize dabilen egun horietako bakoitzean, haize hura nagusi hurrengo hiru hilabeteetako banatan hurrenez hurren ”. Hau izan da azken urteotan gehien zabaldu izan den sinismena.

Eguzki Berri 95

5


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

-Bizkaia aldean “kontratenporei ” begiratu izan zaie, hau da, tenpora egun jakin horien ostean datorren asteazkena artekoari erreparatu izan zaie. - Zuberoan sei – zortzi egunei erreparatzen diete. Bere esperientziaren arabera tenporetako hiru egunek kale egin ohi dute hiru hilabeteetako batean gutxienez. Beraz zortzi egunak behar omen dira hurrengo 90 egunetako eguraldia antzemateko. Cabañuelas Espainian tenporak ez dira ohikoak izaten, hala ere, Kantabria partean erabiltzen dira. Aldiz cabañuelas izeneko bidea erabiltzen da. Hauek normalean Almanaque Zaragozano izeneko argitalpenean agertzen dira.Iragartzeko "meteorologo" tradizionalak urteko abuztuaren lehendabiziko 24 egun behatzen ditu hurrengo hamabi hilabeterako -lehenengo hamabiak goranzko bidean (1=abuztua; 2=iraila, etab...), Joaneko Cabañuelas izenekoak, eta azken hamabiak beheranzko bidean (13=uztaila; 14=ekaina; eta abar), Itzulerako Cabañuelas izenekoak.

6. maila

Eguzki Berri 95

6


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

MARTXOAREN 19AN, 2 ETA 3 URTEKOAK TXIKI PARKERA JOAN GINEN ETA EDERKI PASA GENUEN!!

SAIOA BUKATU ONDOREN…. TRIPA BETE ETA…….

ARGAZKIRAKO PREST JARRI GINEN!!

Eguzki Berri 95

7


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 95

HITZEKIN JOLASEAN

8


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 95

HITZEKIN JOLASEAN

9


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 95

HITZEKIN JOLASEAN

10


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 95

HITZEKIN JOLASEAN

11


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ESKULANA PANPINA EGITEKO PROZEDURA • LEHENENGO, GORPUTZ-ATALAK PRESTATU. • ONDOREN, BURUA OSATU. • SEGIDAN, GORPUTZA ARROPEKIN JANTZI ETA ATALAK ERANTSI. • GERO, ZAPATAK MARGOTU . • BUKATZEKO, PANPINAK GELAKO HORMAN IPINI.

1. maila Eguzki Berri 95

12


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

PIRATA TXIKIA Aspaldi-aspaldian Karibeko kostaldean pirata txiki bat bizi zen. Loro bat eramaten zuen sorbaldan. Egun batean pirata gaizto batzuk etorri ziren uhartera eta altxorra kendu zioten. Pirata triste jarri zen. Orduan, itsasontzira sartu eta altxorra bilatzera joan zen. Pirata gaiztoak ikusi zituen uretan eta beraiengana joan zen. Borrokan hasi ziren. Orduan, altxorra ikusi zuen eta altxorraren bila joan zen. Baina pirata batek ikusi zion altxorra hartzera zihoala. Piratak ez ziren konturatu ezpata magiko bat zeukala eta aurrera joan zen. Baina hodei beltz batzuk sartu zitzaizkion eta ez zuen ezer ikusten. Orduan argi distiratsu bat azaldu zen eta gurari bat eskatu zion: -Mesedez laino beltz hori kendu! Eta guraria bete egin zen. Irribarretsu jarri zen pirata. Orduan aurrera jarraitu zuen poz-pozik eta altxorraren mapa bat aurkitu zuen uretan. Mapan jartzen zuenari jarraitu eta altxorra bilatu zuen.

Hala bazan eta ez bazan

sar dadila Karibeko plazan eta

irten dadila Ataungo plazan. 2. maila

Eguzki Berri 95

13


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

PIRATA TXIKIA ETA BERE ABENTURAK

Aspaldi- aspaldian Karibeko kostaldean pirata txiki bat bizi zen. Uharte batera joan nahi zuen. Arreba bat zuen eta hark loro bat zeukan. Berak itsasontzia bazeukan baina loroa falta zuen. Arrebak loroa utzi zion baina baldintza batekin, bera ere berarekin joaten bazen. Abentura hastear zegoela, sablea falta zuen eta aitari eskatu zion. Itsasontzian sartu zirenean mapa aurkitu zuten eta altxorra pareko uhartean zegoela konturatu ziren. Joan ziren eta altxorra hartu eta etxera itzuli ziren. Altxorra herritarren artean banatu zuten.

Hala bazan edo ez bazan sar dadila Ataungo plazan eta irten dadila pirata txikiaren herrian.

2. maila

Eguzki Berri 95

14


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

KARIBEKO PIRATA TXIKIA

Aspaldi-aspaldian, Karibeko kostaldean pirata txiki bat bizi zen. Altxorra pirata txikiaren uhartean zegoen, baina egun batean, pirata gaiztoak etorri ziren eta pirata txikiaren altxorra hartu zuten. Gero uhartetik alde egin zuten azkar. Pirata txikiak loro bat zeukan eta piratek uste zuten gaiztoa zela baina altxorra bilatzen lagundu zion. Pirata txikiak eta bere loroak, altxorra aurkitu zuten. Eta gero pirata gaiztoek loroa hil egin zuten. Hurrengo goizean pirata guztiek elkarrizketa bat egin zuten lagun izateko eta lagunak izan ziren betirako.

Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila piraten plazan. 2. maila

Eguzki Berri 95

15


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ASMAKIZUNAK Bigarren mailakoak espazioan barrena gabiltza gai honetan eta espazioan topatu ditzakegun gauzekin asmakizun batzuk egitea pentsatu dugu! Ea asmatzen dituzuen!

Zer

da, zer da, Eguzki Sisteman

biraka dabilen planeta hori bat, eraztun polit bat daukana bera inguratuz?

Argia ezin

egiten dute, baina ditugu

beti

ikusi.

Zuirak dirudite gehienetan baina

urdinak,

zuriak,

gorriak eta horiak dira. Milaka milioi urte dituzte. Beraien artean mugituz marrazkiak osatzen dituzte eta tamaina desberdinetakoak daude. Zer dira?

Eguzki Berri 95

16


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Gauez

ikusten ez den

izar bat da, egunero berotu egiten gaitu eta gu bere inguruan biraka gabiltza. Nor da?

Satelitea da eta Lurrari biraka ibiltzen da gelditu ere egin gabe. Zein da?

Gauean

zeruan

oskarbi

dagoenean diz-diz egiten dute. Nortzuk dira?

Beroa

ematen du eta hondartzara joaten zarenean ez baduzu

kremarik ematen erre egiten zara. Zer da?

2. maila

Eguzki Berri 95

17


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ESKEAN IBILTZEN ZEN HAURRA

Bazen behin negu hotz batean, Ataungo San Martin auzoan, Anartz izeneko mutil koskor bat. Anartz mutil zintzoa eta alaia zen eta oso aberatsa, baina egun batean hauxe pasatu zitzaion: Ataungo festak ziren eta, normala den bezala, ume guztioi festetan barrakatan ibiltzea gustatzen zaigunez Anartzek festa guztiak barraketan sartuta jende guztia gonbidatzen pasatu zuen. Halako batean konturatu zen bere kaxa fuertean ez zegoela xentimo bakar bat ere. Baina argindarra ordaindu beharra zeukan eta, horrez gain, fakturak eta fakturak iristen hasi zitzaizkion. Ez zekin zer egin eta halako batean, etxea kendu zioten. Jatekorik ere ez zeukan, hotzak pasa-pasa eginda zegoen. Lurrean euro bat bilatu zuen eta Anartzek euroa erori zitzaion andereari esan zion: - Andere euro bat erori zaizu lurrera! Andereak erantzun zion: - Hartu zuretzat, eta joan etxera hotza egiten baitu kalean. - Eskerrik asko andere, baina nik ez daukat etxerik, esan zion Anartzek. Orduan andereak esan zion: - Etorri nire etxera eta han zopa bero bat emango dizut. Anartzek orduan: - Eskerrik asko. Ez dakizu nola eskertzen dizudan. Afaltzen ari zirela: - Nola izena duzu zuk? – galdetu zion andereak.

Eguzki Berri 95

18


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

- Nik Anartz izena dut, neure amak jarri zidan izen hau, polita baietz? - Oso polita da. Anartzek orduan: - Eta zuk nola izena duzu? - Nik Mirentxu izena dut. Nahi baduzu gelditu zaitez gaur gauean lo egiten hemen, ez daukat senargairik eta ondo etorriko zait konpainia pixka bat – esan zion andereak. - Uste dut hau dena amets bat dela, ezin dut sinetsi!! – esan zion Anartzek. Orduan andereak esan zion: - Ez da amets bat, egia baizik. Hurrengo egunean gosaltzeko garaian Anartzek eskerrak eman zizkion Mirentxuri, eta goizean laguntza eske erregearen gaztelura joango zela esan zion. Gosaldu ondoren abiatu zen Anartz erregearen gaztelura bizkarrean zaku bat hartuta. Mendi gogorrak pasata iritsi zen azkenean gaztelura eta jende ilara luze bat zegoen erregearekin hitzegiteko zain. Halako batean euria hasi zuen eta denak korrika joan ziren, Anartz bakarrik geratu zen eta orduan ilaran lehenengo jarri zen. Bat-batean soldaduek atea ireki eta sartzeko esan zioten. Erregearekin hitz egin nahi dut- esan zien Anartzek. Barrura sartzean eserleku dotore batean eserita erregea zegoen. - Zein zara zu? – galdetu zion Anartzi. - Ni Anartz naiz eta zakukada bat diru behar dut- esan zion Anartzek. - Zu ez al zara Ataungo mutil aberatsena? Eta orduan zertarako behar duzu zakukada bat diru? - Jana eta etxe bat erosteko- erantzun zion Anartzek.

Eguzki Berri 95

19


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

- Baina aurretik zertan gastatu duzu ba zure diru guztia? - Barraketan gastatu dut, jendea gonbidatzen. - Utzi pixka bat pentsatzen?- esan eta erregea pentsatzen egon zen. - Uste dut ikasgai bat ikasi duzula, dirua ez dela hola eta hola bota behar. Ez al da hala? – galdetu zion erregeak. - Hala da, bai, baina ondo pasa nuen lagunekin, azkenean familia bat bezala gara-erantzun zion Anartzek. - Horretan arrazoia daukazu,

dirua ez zenuen zuretzako

bakarrik gastatu, oso ondo egin zenuen lagun guztiei ematean. Hori dela eta dirua merezi duzu eta nire laguntzaileek emango dizute. Anartzek zakukada diruarekin herrira itzuli eta etxe berri bat erosi zuen, ondoren Mirentxurengana joan eta eskerrak emateko arrosa sorta bat oparitu zion eta bere etxe berrian afaltzera gonbidatu zuen. Handik aurrera Anartzek lehengo lagun guztiez gain beste bat izan zuen, Mirentxu. 3. maila A

Eguzki Berri 95

20


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

EZIN DUT LORIK EGIN Makila eskuan zeukala zerbait arraroa sumatu zuen bere ondoan. Izututa sofa Bazen behin Mamuherri deitzen zen herri bat. Oso iluna zen, ezen inor ikusten kalean, baina bazegoen ume bat Markel izenekoa. Potoloa, ile motza, begi urdinak, beldurtia eta txikia. Etxe zahar-zahar batean bizi zen. Zikina, zaindu gabea zen, ganbara bat zeukan eta lo gelarik ez. Gelarik nola ez zeukan sofan egiten zuen lo eta oso gaizki gainera. Gaueko egun batean goitik hotsak aditzen zituen ganbaratik. Hots arraro bat zen baina ez zekien zeinena zen. Beldurti beldurti egin da sofa azpira joan zen. Geroz eta hots handiagoak eta geroz eta beldurtiago zegoen. Azkenean makila zahar bat hartu eta ganbarara joan zen. Eskailerak igotzen hasi zen eta ez zuen ezer ere ikusten. Hankak dardarka zituela eta azpira joan zen makila lurrean utzita. Bigarren

saialdian

makila eta lanpara zahar bat hartuta joan zen ganbarara eta zer aurkituko eta handi bat

mamu

beltz

beldurgarri ikusi

zuen.

Makilarekin buruan eta ipurdian jota alde

egin

zuen

mamu beltz handi beldurgarriak. Orduan Markelek makila eta lanpara bere lekuan utzi eta lasai-lasai ohera joan zen. Beste egunetan behintzat mamua ez zen Markel gizajoaren etxera joan eta Markelek behintzat lo goxo-goxo egin zuen bere etxean. 3. MAILA A

Eguzki Berri 95

21


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ESKOLARA JOATEN EZ ZIREN BI HAUR 1905an Alegi izeneko herri txiki eta polit batean, Iñigo eta Axel izeneko bi haur bizi ziren. Hauek Arrondo auzoko baserrietan bizi ziren. Bizilagunak eta oso lagun handiak ziren, beti elkarrekin ibiltzen ziren bai jolasean bai bihurrikeriak egiten ere. Lehenengoa, Iñigo, ile marroia eta begi

berdeak

zituen. Oso mutil azkarra zen. Bestea berriz, Axel, ile gorri zuen eta begi marroiak zituen. Hau bestearen aldean oso beldurtia zen. Bi mutiko hauek hain bihurriak ziren nahiago zutela eskolara joan ordez bihurrikeriak egiten ibili. Udazkeneko egun batean, Alegin oso eguraldi ona atera zen, eguzkia zegoen zeru guztia betez. Txoriak ere pozez kantari zebiltzan. Egunero bezala, herri txiki honetako haur guztiak eskolara abiatu ziren. Baina, gure istorioko Iñigok eta Axelek beste bide bat hartzea erabaki zuten. Herritik hamar minutura zegoen basora paseatzea joatea pentsatu zuten. Bertara iritsi zirenean, sarreran honela jartzen zuen: “KONTUZ, ANIMALIAK HARRAPATZEKO TRANPAK DAUDE”. Hori ikustean, honela esan zion Axelek Iñigori: - Hi, ikusi al duk kartel hori? - Bai motel baina ez diat ezer ere ulertzen. - Ba, tontokeria bat izango da eta goazen ba aurrera. - Konforme. Ea mendi punta horretara iristen garen.

Eguzki Berri 95

22


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Hala abiatu ziren bi mutikoak arriskuak zeudela jakin gabe. Basoko zuhaitz zaharraren ondora iritsi zirenean, hara non ikusten duen I単igok lurrean txukun- txukun jarrita txorizo ogitarteko eder bat. -Begira Axel, a ze bokadilo gozoa ikusten ari naizen! - Baina nora ari zara begira, nik ez dut ezer ez ikusten. - Bai motel, hor, hosto pila horretan. - Non ba, goazen erakuts iezadazu. Biek elkarrekin hosto multzo handi horretara hurbildu ziren eta halako batean, ia bokadiloa eskuan zutela, zas!! tranpa batera erori ziren. Azkenean, hosto haien azpian zulo bat zegoen. Han zeuden biak golpe txikiak elkarri erakutsiz, beldurrez eta negarrez. Gainera, gaua iristen ari zen eta ez zegoen inoren arrastorik ere; tiro hotsak bakarrik entzuten zituzten.

Eguzki Berri 95

23


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Halako batean, han zebilen ehiztari bat bi mutikoak zeuden zulora inguratu zen. Honek hartu zuen sorpresa bi mutikoak zulo barruan ikusi zituenean. Eta honela esan zien: -Baina ez al duzue letreroa sarreran irakurri? - Ba, jauna ikusi egin dugu, baina … ez dakigu irakurtzen – esaten du Axelek. - Nola da hori, ez al zarete eskolara joaten? - Ez, normalean beste gauza batzuk egiten ditugu- esan zuen Iñigok. - Hori ez dago ondo mutikoak, begira zer gertatu zaizuen irakurtzen ez jakiteagatik. Eskolara joan behar duzue. -Bai, arrazoi duzu, hemendik ateratakoan etxera lotara joango gara eta bihar txintxo-txintxo eskolara joango gara biok. - Hori espero dut. Ehiztariak zulotik ateratzen lagundu zien eta etxera abiatu ziren. Egun honetan gauza garrantzitsu bat ikasi zuten: eskolara joatea inportantea dela. Eta hemendik aurrera Axel eta Iñigo eskolara joaten hasi ziren. 3. MAILA B

Eguzki Berri 95

24


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ANTZERKIA-INAUTERIETAN ONDO PASATZEN Pertsonaiak: Dendaria- emakumea; Eroslea 1- gizona; gizona

Eroslea 2-

Eskenatokia: Tolosako Anttoniren arropa denda. Inauterietako arropaz hornitutako denda. Mostradorearen atzeko aldean, Anttoni. Betaurreko potoloak, jertse lepo luzea eta txorkatilarainoko gona. ANDRES- PATXI (Biak batera) Egun on! ANTTONI- Berdin, bikote! Zer nahi duzue? PATXI- Neska pare bat! Baina hemen zu bakarrik zaude! ANDRES- Barkatu iezaiozu etxekoandre. (Ukalondoko bat Patxiri emanez). Ez iezaiozu kasurik egin. ANTTONI- Hauxe da etxera eramateko pertsona egokia!! Zer nahi duzu inauterietan, andregaia aurkitu? PATXI- Ahal bada bai! (Gerriari astindu bat emanez). ANDRES- Atera iezaguzu mozorrotzeko arropa xinple bat. PATXI- Ez ez ‌ jamaikarra, brasildarra edo holakoren bat! ANTTONI- Depilatu al dituzu izterrak? (begiekin keinu bat eginez Andresi). PATXI- Ez neska, nik zu baino ile gehiago dauzkat. ANTTONImozorroak?

Ez al dituzue nahiago Maikrux eta Maikarmenen

PATXI- (Brasidarrez mozorrotzeko behar zituen arropak jantzi eta kantari) Brasil, la la la la laaaaa. Brasil ederra da!

Eguzki Berri 95

25


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ANDRES- Hori duk piura motel, noa hoa hola! ANTTONI- O Patxi, arnasa kentzeko modukoa zaude (eskuak burura eramanaz). ANDRES- Ni ez noa inora arropa horiek jantzita. ANTTONI- Andres laztana, ez izan lotsatia‌‌ PATXI- (Bien erdian jarri eta bizkarretik helduaz) Bikote ederra osatzen duzue. Goazen hirurok inauterietara! ANTTONI- (Masailak gorri-gorri jarri zitzaion) Bai!!! ANDRES- (Erabat animaturik) Ondo-ondo, Ni, Maikrux izango naiz eta zu Maikarmen. KONTALARIA- Denda itxi eta hirurak poz-pozik inauterietara joan ziren.

3. MAILA B

Eguzki Berri 95

26


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

OLERKIA- KOLOREAK Koloreak kolore ostadarrak ditu zazpi kolore.

Urdina da itsasoaren kolorea gorriak dauka berriz, suak bezala boterea.

Horia dugu bizitzaren irria eta argia, berdea izaten da mendiaren jantzia.

Laranja da berriz nire gustuko kolorea eta azkenik morea bizitzaren zaporea.

Koloreak kolore ostadarrak ditu zazpi kolore.

3. MAILA B

Eguzki Berri 95

27


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

OLERKIA- GURE AITONARI Gogoratzen ditut egun haiek! Bai, ni kontzertutik etorri eta zu oraindik ospitalean zeundenekoa. Gure amaren ile apaindegian geunden eta zu han gure aita eta gure amonarekin. Gogoratzen dut, zuk ni ez ninduzun ikusten, baina nik zu bai. Begi urdin haiek, aurpegi hura! Nik maite zintudan oraindik ere maite zaitut, eta ez zaitut inoiz ahaztuko. RING!!!!!! RING!!!!!! telefonoaren hotsa! Orduan ama, amonarekin hizketan ari zen eta gero galdetu nion: “ Zer, zer gertatzen da?� Amak esan zidan zu hil egin zinela. Oraindik zerura begiratzen dudanean, zutaz gogoratzen naiz. Agur. Agur betirako. 3. MAILA B

Eguzki Berri 95

28


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

LAU LAGUNAK

Eguzki Berri 95

29


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 95

HITZEKIN JOLASEAN

30


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

PEIO TRAKTOREA EROSI NAHIAN Bazen behin, Peio izeneko baserritar bat. Egun batean, behiei ximaurrak ateratzera joan zen ikuilura. Lehenengo, behiak kanpora atera zituen. Ondoren, garajetik traktorea atera zuen eta ximaurrak ateratzen hasi zen. Hasi eta berehala traktorea matxuratu zitzaion. Kamioi bati deitu zion konpontzera eramateko. Konpontzera eraman eta mekanikoak begiratu bat eman zion traktoreari eta esan zion Peiok: -Konpondu daiteke? -Ez, matxura handia du motorrean. Peio harrituta baserrira joan zen. Hurrengo egunean, Peio beste tailer batera joan zen traktorea erosteko eta galdetu zion mekanikoari: -Ba al duzue traktorerik nik erosteko? -Bai, oraintxe erakutsiko dizkizut. -Hauek oso handiak dira niretzako- esan zuen Peiok. Hurrena beste tailer batera joan zen. Tailerrera iritsitakoan traktore batzuk ikusi zituen baina oso txikiak ziren eta beste tailer batera joan zen eta galdetu zuen: -Traktore ertainik ba al duzue? -Bai, hemen daude. -Honek zenbat balio du? -Ba, honek 6.000 euro balio ditu. -Erosi egingo dut.

Traktorea erosi eta kamioi batean baserrira eraman zuen. Azkenean ximaurrak ateratzen amaitu zuen eta traktoreak urte askotan iraun zion.

4. maila

Eguzki Berri 95

31


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

TOMAS ETA BERE ARREBA Bazen behin Tomas izeneko mutiko bat. Arreba bat zeukan, Amaia izenekoa. Egun batean Tomasi zotina jarri zitzaion eta Amaiak susto bat ematen saiatu zen, baina ez zitzaion zotinik kendu. -Baina zertan ari zara zu?- esaten zion Tomasek Amaiari. -Susto bat eman nahi nizun zotina kentzeko. Gero, Amaiak Tomasi arnasik hartu gabe egoteko esan zion 20 segundu kontatu arte. Halaxe egon zen, baina berdin jarraitu zuen. -Beste biek ez dute balio izan, baina honek seguro baietz. Egin naranja zuku bat eta bota eztia ondoren, edan poliki-poliki. Edan zuen eta botatzeko gogoa sartu zitzaion. -A ze txarra! Boaj-boaj! Orduan beste batetaz gogoratu zen. -Oraingoak funtzionatuko du. Zopa egin eta “ketchup� bota. -Seguru egongo zara, ezta? -Bai, oso seguru. Probatu zuen eta tripako mina jarri zitzaion baina zotinak hor segitzen zuen. Eguna horrela joan zen. Hurrengo egunean ere zotinak hor segitzen zuen. Mozorro festa batera joateko gonbidatuta zeuden, Tomas, pirataz mozorrotu zen eta Amaia, printzesaz. Festara ailegatu ziren eta han Tomasen laguna Mikel Edurne Zuriz mozorrotuta zegoen. Tomas barrez hasi zen. -Ja, ja, ja, jaaa! Eta zotina joan zitzaion. -Amaia, zotina joan zait! Hurrengo batean zotina jarriz gero bazekien Amaiak zer egin, zenbait barregarria erakutsi.

4. maila

Eguzki Berri 95

32


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

LAGUN TXAKUR KOSMIKOA

Bazen behin Ane izeneko neskato polit bat eta asko gustatzen zitzaizkion animaliak, batez ere txakurrak. Laster bere urtebetetze eguna zetorren eta txakur bat eskatu zuen opari. Gurasoek, txakur batek zaintza handia behar zuela esaten zioten behin eta berriz, baina bera oso buru gogorra zen eta noizbait bere ametsa egia bihurtuko zelakoan, horixe eskatzen zuen azken urteetan. Urtebetetze egunaren bezperan ilusioz beterik sartu zen ohera Ane. Ilargi betea zegoelako gaua ere distiratsua zen eta, Anek desio bat eskatu zuen; txakur bat eduki nahi zuela bere beso artean.

Anek gauean, ilargiaren laguntzaz, bidaia espazial bat egin zuen. Salto bat egin eta Marten agertu zen. Bertan ez zuen ezer erakargarririk bilatu eta beste jauzi bat eginez Saturnora joan zen. Saturnon patinatzeko pista bat zegoen eta patinatzen ibili zen zirkuluak eginez. Izerditan zegoenez atseden pixka bat hartzea pentsatu zuen eta bazter batean eseri zen; ondoren berriro sasoiko beste jauzi bat egin eta Neptunora joan zen; Aneri kolore urdina asko gustatzen zitzaion eta Neptunoko urdin kolorearekin erabat txunditurik geratu zen. Han zegoela, kometa baten gainean txakur kosmiko bat ikustea iruditu zitzaion eta txakurrak Ane ikustean, salto egin eta zera esan zion: -

Nola duzu izena? -txakurrak. Ni Ane naiz eta zu? –Anek. Nik Lagun daukat izena –txakurrak. Jolastuko al dugu elkarrekin harrapaketan? –Anek. Bai, aspaldian ez naiz jolastu –txakurrak. Luzaroan ibili ziren biak jolasean.

Eguzki Berri 95

33


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Lagunek itxura xelebrea zeukan, baina oso txintxoa eta dibertigarria zen; belarri txapalak eta azal berdea zituen, gainera ez zen lau oinetan ibiltzen, Ane bezala zutik ibiltzen zen eta esku bakoitzean hiruna hatz zituen. Ane oso gustura zegoen, azkenean bazeukan txakur bat, nahi zuenean jolasteko. Kometa baten gainean zihoazelarik, zerbaitekin talka egin eta zulo beltz batera erori ziren, oso eremu txikia zen eta Aneri ile guztiak tente jarri zitzaizkion.

Zurrunbilo hartan izugarrizko korrontea zegoen eta barrura sartu ahala, argitu egiten zen. Bazirudien eguzkia bertan zegoela eta halako batean…

- Ane! Ane! Jaikitzeko garaia da, ondo egin al duzu lo? Zorionak laztana eta urte askotarako. Ea gustatzen zaizun oparia. –amak. - Ene, zeinen ongi egin dudan lo. Zer dago kaxan ama? –Anek. - Ireki eta ikusiko duzu! –amak. - Aaaaaaaaaaaa, beste txakur bat, aupa! Horrela orain bi txakur…

5. maila

Eguzki Berri 95

34


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

SATURNOKO BIZTANLEAK Orain dela 200 urte Saturno planetan tximoak bizi ziren.Tximoak Saturnoko tximinuak ziren. Oso handiak ziren, 10 m-ko altuera zuten eta beraien kolorea urdinska zen. Beraien etxeak platano erraldoiak ziren. Tximoak eguneroko lanetan ari zirela, ALIEN-ONTZIA ikusi zuten erortzen. - Kontuz! Etxeak daude! - Ontzia apurtuko dugu!

BOOM!!!

ALIEN-ONTZIA den-dena apurtuta gelditu zen. Alienak oso haserre zeuden. Hauek Neptuno planetatik etorritakoak ziren. Larrialdiko atetik atera aurretik laserdun armak hartu eta ALIENONTZItik atera ziren. - Hau da misterioa! - Non egongo zara? - Ez dakik, baina oso polita da toki hau. - Konkistatuko al dugu? - Hori da! - Lurraldea konkistatuko dugu eta bertakoei gure ontzi konponaraziko diegu. Alienek, laserdun armak hartu, eta platano erraldoi bat ikusi zuten. Laser armekin platano hori apuntatu zuten eta konturatu ziren biztanleak zeudela.

Eguzki Berri 95

35


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

-Begira! Begira! Zer da hori? -Tximua ematen du! -Preso hartuko ditugu denak eta gure ontzia konponaraziko diegu. -Oso ideia ona da eta betirako gure menpe egongo dira. Tximu guztiak preso hartu zituzten eta ALIEN-ONTZIA konpontzera eraman zituzten. Hauek ontzia konpontzen zazpi egun aritu ziren. Zazpi egun horietan tximuek ontzi sekretu bat egitea lortu zuten. -Bat, bi, hiru! Bagoaz Neptunora – esan zuten Alienek. Tximoek hori entzutean ontzi sekretua hartu eta ate berezitik ihes egin zuten. Handik aurrera ondo bizi izan ziren.

5. maila Eguzki Berri 95

36


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 95

HITZEKIN JOLASEAN

37


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 95

HITZEKIN JOLASEAN

38


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

GAIZKILE MISTERIOTSUA Kaixo lagunak: Naroa dut izena eta Parisen bizi naiz, nire lanbidea super heroi lanak egitea da. Ezkutuko enpresa batean egiten dut bat, tunel baten barruan daukagu eraikin nagusia, inork bilatuko ez duen leku batean. Egunean pare bat bahiketetan edo gehiagotan egin ohi dut lana, ez daukat nagusirik, talde lanean egiten dugu lana Joanak, Igorrek eta nik. 2010eko uztailean ezagutu genuen elkar, udalekuetan geunden eta hirurok talde berean tokatu ginen. Lagun handiak egin ginen, eta ordutik aurrera ezin gara elkarrengandik apartatu. Egunero eta etengabe egiten dugu lan. Batere atsedenik hartu gabe. Gaur Torre Eiffelaren inguruan bahiketa bat gertatu dela esateko deitu digute. Joana, Igor eta ni gosaltzen ari ginen eta orduantxe heldu zaigu abisua potolo batek bahiketa egin duela esan digute, nahiko arraroa iruditu zaigu. Gu iristerako bahitzailea joanda zegoen, eta gertatutakoa aztertzen hasi orduko emakume bat ikusi dugu negarrez. Igor joan eta galdera hauek egiten hasi zaio: - Zer gertatzen zaizu? -Ezer ez, gaizkile potolo horrek ia ia bahitu nau, eskerrak zuek etorri zareten, bat zor dizuet- erantzun digu. -Lehenengo eta behin, nola duzu izena?- galdetu diot. -Nire izena Mary da- erantzun digu, negar zotinka. -Esadazu, Mary nolakoa zen gaizkile hura? -MMM... Potoloa zen eta oso traketsa ez dut uste diru gehiegi duenik. - Mary, beste norbaitekin al zegoen potolo hori? –galdetu zion Igorrek. - Beno nik ez dut ikusi beste inor baina susmoa daukat beste norbaitekin etorri dela, autoaren atzeko aldean sartu eta autoa abian jarri eta ziztu bizian joan delako. - Mutila ala neska da bahitzailea? - Bahitzailea mutila da, baina gidaria neska delakoan nago. - Azkenaldian izan al duzu inorekin liskarrik merkatuetan eta dendetan edo? - MMM‌ A bai lehengo batean merkatu batean erloju zoragarri bat ikusi nuen, eta neska batek eta nik biok batera heldu genion eta bertako gizonak zozketa egin zuen. Niri egokitu zitzaidan baina bera haserre joan zen berak hartu zuela esanez. - Eta gero, zer? - Gero ‌ Ordaintzera joan nintzen eta norbait zelatan zegoela iruditu zitzaidan. - Zelatan? Eta lehen aipatu didazun neska izan al liteke? - Baliteke.

Eguzki Berri 95

39


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Igor pentsakor geratu da. Ez zen da oso arraroa Maryrekin liskarrean ibilitako emakume bera izatea. -Bahitzaile potoloaren konplize zebilen emakumea, bera izan al liteke? -Bai, agian. Ez litzateke harrigarria izango. Igor berriro ere pentsakor geratu da baina oraingoan denbora luzerako. -Zer markako autoa duten ikusi ahal duzu, baliteke ikerketarako baliagarria izatea? -Uste dut, Renault Espace bat zela, “F 1342 PAR” matrikuladuna. Beno zerbait gehiagorekin gogoratzen bazara deitu zenbaki honetara “699330710”. Gaur goizean, gosaltzen ari ginela beste emakume batek deitu digu gizon potolo bat bahiketa bat egiten ikusi duela esateko. Ziztu bizian abiatu gara baina gaur ere berandu iritsi gara eta atzo bezala neska bat negarrez ikusi dugu. -Zer gertatu da? -Gizon potolo batek bahitu egin nahi izan nau -esan digu. Orduan konturatu naiz beste Super Heroi bat izatea posiblea dela. 3 pertsona etorri zaizkit burura: Brandi Apoa, Joni Gorila eta Karlos Baloia. Hirurak dira potoloak eta hirurak daude erretiratuta, baina nor ote da? Hainbat galdera dauzkat bueltaka neure buruan eta hobeto pentsatzeko Joana, Igor eta ni geure gordelekura joan gara. Ordu erdi pentsatzen egon ondoren, Neure amonak deitu dit mugikorrera eta esan dit bere beheko arropa dendan lapurreta bat gertatu dela, eta joateko bertara. Bidean, Maryk deitu digu eta neure amonak esandako berdina esan digu, eta abiadura turboa jarrita joan gara dendara. Baina gu iristerako joan egin da bahitzailea. Denda miatzen hasi garenean, biltegian bilatu dugu dendaria izkutaturik: -Zer gertatu da?-galdetu diot. - Ba… Ba… lapur bat edo norbait sartu dela dendara eta baa lapurreta egin duela. Aiii ze beldurra!! Emakumea edo dendaria oso beldurtuta dago, ni berarekin geratu naiz Igor eta Joana kalera joan diren bitartean galdeketa batzuk egitera. Ni, galderak egiten hasi naiz. -Nola zihoan jantzita? -Ba ez dut oso ondo ikusi baina ez zihoan dena beltzez jantzita, praka beltzak zituen eta uste dut jertse edo txamarra urdina zuela. - Eta ondoren nora edo ze autorekin alde egin du? - Ba ez dakit nora joango zen. Baina auto beltz distiratsu batekin alde egin du. Orain ni ere Igor eta Nagorerena noa kalera kaleko jendeari galdera batzuk egitea:

Eguzki Berri 95

40


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Zuek, ikusi al duzue lapurrik? Galdetu nion nik. Ez, ez dut ikusi erantzuten dute denek, lur jota gaude, baina bat batean oihu batzuk entzun ditugu kalearen beste muturretik. Aaaaa!!! Lagundu potolo batek bahitu egin nahi nau! Joana, Igor eta ni korrika abiatu gara oihuak entzuten diren tokira arte, baina gu iritsi orduko kotxe beltz bat joan da ziztu bizian. Igor autoaren atzetik abiatu da, eta Joana eta ni galdeketak egiten hasi gara. -Nola duzu izena? -Laura. - Zer lapurtu dizute? - Nire diru-zorroa, eta krokodiloaren larrua duen poltsa bat, eta bere barruan dauden 700â‚Ź ak. -Honek ezin du horrela jarraitu, zu joan etxera lasai, eta zure poltsa eta diru-zorroa aurkitzen ditugunean deituko dizugu. -Ondo da- esan du Laurak atsekabeturik. Egun batzuk pasa ondoren, nortasun agiri bat aurkitu dutela abisatu digute Parisko udaletxetik, eta ikusi bezain laster jakin dut super heroiarena dela. Nortasun-agirian jartzen duenez, bere izena Alex da, 41 urte ditu, eta ez da Parisen bizi. Hilabeteak daramatzagu aztertzen, baina ez dugu bere berririk izan Frantzian azken hilabetean, eta batzuek diotenez, Estatu Batuetara joan da bahiketa gehiago egitera. 6.maila

Eguzki Berri 95

41


Joxemiel Barandiaran H.I

BERRIAK

2013-02-07 : ARGIA JOAN DA Ataunen eta Lazkaoko industrialdean argirik gabe egon gara Otsailaren 7an, goizeko 06:30etik 09:40era argirik gabe egon gara Ataunen eta Lazkaoko industrialdean. Ekaitzaren ondorioz Lazkaon arbola bat erori da, argindarraren kableen gainera. Gaur ikasle gehienok gosaldu gabe eta dutxatu gabe joan gara eskolara. Eskolan hotza egiten du, ez baitago berogailurik, ez eta argirik eta internetik ere. Eskolaren alde berrian pertsianak argindarrarekin irekitzen dira eta ezin izan dituzte ireki. 09:40an argia etorri denean dena normaltasunera itzuli da. Tabernek, ile-apaindegiek, Udalak eta harategiek ere 09:40ak arte ezin izan dute beraien lana normaltasunez egin. 2013-02-04 : ATAUNEN URAREKIN ARAZOAK

Aurreko egunetan Ataunen erreka hazita joan da eta, horren ondorioz, San Martingo gasolindegi parean pusketa bat kendu dio errekak oinezkoen herri- bideari. Udaletxekoak ibili dira arazo hori konpontzen eta, horretarako, atzeko belartzari bati pusketa bat kendu eta handik bidea ireki dute. Gaur errekak pixka bat jaitsi dira, behintzat! 2013-02-08: SAHARAKO BARKUA Saharako arrantza itsasontzi bat azaldu da Aizkoate elkartearen aurrean. Inork ez daki zertarako den. Zer esana ematen duela besterik ez dakigu! Horri esker Atauna udan etortzen den Sualenetaz gogoratu gara hainbat ataundar, uda honetan ere ikusiko dugula pentsatzen dut. Bertan bizi duten egoera gogorretik alde egiteko aukera izaten du, udan behintzat.

2013-02-08: INAUTERIAK Gaurko eguna oso interesgarria izan da ataundarrentzat. inauteriak ospatu baitituzte. Olaberriko eta Zegamako ikasleak etorri dira Ataungo eskolako ikasleen emanaldia ikustera. Atzoko emanaldia ere oso arrakastatsua izan zen, jende ugari hurbildu baitzen San Martingo Herri Antzokira. 5. mailako ikasleak oso ongi aritu ziren, dantzaldi martxosoa egin zuten.

Eguzki Berri 95

42


Joxemiel Barandiaran H.I

BERRIAK

Bainujantziz jantzita, ur pistola eta surfeko taularekin etorri ziren Hawai aldetik. Lan bikaina egin zuten ikasle guztiek, bai txikiek eta bai handiek ere. Ea hurrengo urtean zer bururatzen zaien ikasle hauei! Ordura arte itxaron beharko dugu.

2013-02-13: ARGIRIK GABE ATAUNEN Atzo, otsailak hamabi, argia joan zen Ataunen, goizeko hamarrak aldera. Bizilagunek abisu eman zioten elektrizitate konpainiari eta honek erantzun zuen arratsaldean etorriko zela argia. Arratsaldean etorri zen, baina ez leku guztietan, horregatik berriro deitu eta elektrizitate konpainiak esan zien gaueko hamabitan etorriko zela. Baina hamabietan oraindik etorri ez zenez, berriro hots egin zuten. Ordurako jendea haserretzen hasita zegoen. Hurrengo goizera arte ez zela etorriko esan zuten azkenean argi konpainiakoek. Goiza pasa da eta, oraindik, toki askotan argirik gabe daude,

Eguzki Berri 95

43


Joxemiel Barandiaran H.I

BERRIAK

honek sortzen dituen eragozpenekin: izozgailuetako produktuen galerak, negozio itxiak, sukaldeak erabili ezinda… Horrelakoetan ikusten da gaur egun elektrizitatearekin dugun menpekotasuna!

2013-02-08: EURIA Jada euria ez da berria, aurtengo neguan besterik ez du egin eta! Errekor guztiak gainditzeko asmotan dabilela dirudi, ez baditu ia gainditu. Goialdean elur handia dagoela esaten dute, hemen euria izan dena goian elurra izan baita. Honek gaztelaniazko esaera bat ekartzen dit gogora “año de nieves, año de bienes”. Egia ote?

2013-03-02: HERRI KIROLAK Joan den larunbatean, goizez, Ordizian herri kirolak egin zituzten. Bertan Ataun, Ordizia, Segura eta Goierriko beste hainbat herritako umeak bildu ziren. Froga desberdinak egin zituzten: sokatira, giza proba, oskolak, txingak… Mutil alebinetan ataundarrek irabazi zuten eta Gipuzkoako txapelketarako sailkatu ziren.

2013-02-20: MAIALEN LUJANBIO ESKOLAN Otsailaren 19an Maialen Lujanbio bertsolaria etorri zen gure eskolara bisitan. Hori aprobetxatuz, eskolako bertsolariek elkarrizketa egin zioten Otsoa irratirako. Ondoren, jaialdi polit bat eskaini zuten liburutegian denontzat berak, Iban Urdangarin, Kepa Galparsoro eta Asier Lasak. Sara Aramendik gai jartzaile lanak egin zituen. Barre galantak egin genituen eta bukatzeko maila bakoitzarekin argazki bana atera genuen gero gelan jartzeko. Arratsalde ederra pasatu genuen bertsolariekin.

Eguzki Berri 95

44


Joxemiel Barandiaran H.I

BERRIAK

Maialen Lujanbio 1976ko azaroaren 26an jaio zen Hernanin. Arte Ederretan lizentziaduna da. 1992ko Lizardi saria jaso zuen bertso onenarengatik, Osinalde eta Xenpelar saria ere irabazitakoa da. 2009ko Euskal Herriko bertsolari txapelketan Joxe Agirrek txapela jarri zion. Bilbon egin zituen ikasketak eta han egin zituen urteak, oso garrantzitsuak izan zirenak gainera. 2000 urtetik 2001era munduan barrena bidaiatzen ibili zen. Hainbat musika taldetako kantak egin ditu.

5. maila

Eguzki Berri 95

45


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

GAILETA TARTA OSAGAIAK: (10 pertsonentzat) -400 g. txokolate txuria -150 g. esnea -40 gaileta Maria (borobilak) -Philadelphia gazta ontzia -“Dulce de leche” ontzia -Oliba olioa APAINTZEKO: - Txokolate beltza tableta bat NOLA EGIN: • Lehenengo pausua philadelphia nahastu “Dulce de leche” -rekin. • Base bezala gaileta Maria bat jarri. Busti esnearekin kutxarila bat erabiliz eta bere gainean philadelphia eta “Dulce de leche”-rekin egindako nahasia jarri. Egin horrela hiru aldiz, bukatu gaileta Maria batekin. • Hurrengo pausoa txokolate txuria urtu olio pixka batekin “Al baño Maria”. Txokolatea bota gailetei gainetik eta utzi hozten. • Azkenik, txokolate beltza urtu eta pixkat bota gaileteei kutxarila batekin apaintzeko.

4. MAILA

Eguzki Berri 95

46


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 95

DENBORA PASAK

47


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 95

DENBORA PASAK

48


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 95

DENBORA PASAK

49


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 95

DENBORA PASAK

50


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 95

DENBORA PASAK

51


Joxemiell Barandiaran H.I

LEHIAKETA

LEHIAKETA Piezak ondo antolatu eta esan eraikuntza honen izena zein den.

3. maila A Eguzki Berri 95

49


Laguntzaileak:

ATAUNGO UDALA


95 alea osorik