Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 123

nistrazioaren jardunbide eskasa…) eta boteredunei jakinarazten dizkiete, batzuetan konponbideak proposatuz. Argi dago alderdiek boterea lortzen dutenean, euren programak betetzen saiatzen direla, hau da, aurrez ikusitakoa egiaztatu eta egoki iruditzen zaizkien konponbideak aplikatzen. Baina horrek ez ditu alderdiak bulego erako erakunde, zerbitzu publiko zehatz batez arduratzeko organo edo konstituzio organo bihurtzen. Zein da ordenamenduek hartu duten konponbidea? Espainian, herri eginkizunak betetzen dituzten elkarte pribatutzat hartzen dira. Alemanian, alderdiak arautzen dituen legeak modu honetan definitzen ditu: «herritarren elkarteak dira, eta epe luzean eragina izaten dute Federazioan edo Land batean islatutako borondate politikoaren eraketan. Herria Bundestagen edo erregio-dietan ordezkatzen laguntzea dute helburu, betiere euren helburuak seriotasunez eraikita daudela bermatuz gero (…)». Frantzian, «alderdi politikoek ez dute estatutu berezirik. 1901eko uztailaren 1eko legeak elkarteentzat ezarritako ereduan oinarritu daitezke; hain zuzen ere, alderdietako batzuk elkarte gisa onartu dira (hots, nortasun juridikoa dute). Beste batzuek, ostera, ez al dute nortasun juridikorik»2. Italian, G. U. Rescignoren esanetan, alderdi politikoak ez dira elkarte moduan onartu, hau da, ez dute nortasun juridikorik; hori dela eta, kontratatu, betebeharrak hartu eta judiziora agertzeko gaitasuna duten arren, estatuaren kontroletik kanpo daude3. Alderdi politikoak —nortasun juridikoa izan ala ez— elkarte pribatu gisa hartzea nahasgarria da, gaur egungo sistema politikoetan eurek duten zeregina kontuan hartuz. Tentsioa dago alderdien izaera pribatuaren eta euren sortzaile den gizartetik aldentzeko duten joeraren artean, baita euren jatorriaren eta berezko bokazioaren artean ere. Esangura horretan, alderdien finantzaketa publikoa beste urrats bat da gizartetik aldendu eta estatu eremuaren barruan kokatzeko prozesuan. Baina puntu labaingarri hori jorratu aurretik, alderdien funtzioak aztertuko ditugu. 4. Alderdi politikoen eginkizunak Alderdiak, batez ere, gizarte anizdunetako gatazkak bideratzeko tresnak dira. Erkidegoa banatzen duten faktoreek mota guztietako gatazkak sor ditzakete. Besteak beste, hurrengoak dira faktoreak: gizarte klaseak

2 Jean-Louis Quermone, Les régimes politiques occidentaux (Paris, Éditions du Seuil, 1986), 211-212. 3 Giuseppe Ugo Rescigno, Corso di Diritto Pubblico (Bolonia, Zanichelli Editore, 1984), 318-319.

123


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.