Page 225

petendiaren eratzailea; eta, beste batzuetan, akzioari bide emateko legitimazioaren zehaztaile gisa. Lehenengoaren adibideak izango lirateke KZren 131 eta 135. art.ak, eta bigarrenarenak, berriz, KZren 131, 132, 133, 137 eta 140. art.ak. Gai horien azterketa sakona familia-zuzenbideari dagokio, eta han egingo da. c) Azkenik, eginkizun berezia da naziokoaren egoera edukitzearena, KZren 18. artikuluaren arabera. Artikulu horrek dioenez, Espainiako naziokotasuna 10 urte jarraian edukitzea, onustez eta Erregistro Zibilean inskribatutako tituluan oinarrituta, naziokotasuna sendotzeko arrazoia da, naziokotasuna sorrarazi zuen titulua deuseztatzen bada ere. Manu hori ulergaitza da eta egoera zibilaren ustezko usukapioa dakar gogora [eskubide errealak eskuratzeko modua, edukitzan gehi denbora igarotzean oinarritzen dena (KZren 1940. art. eta ondorengoak), ziur asko azalpen tekniko hoberen bat izan badaiteke ere].

BIBLIOGRAFIA CASANOVAS: «La contribución de la curatela al concepto de personalidad civil», RJC, 1985, 85. or. eta ondorengoak; DE CASTRO: «La reforma del Código Civil en materia de patria potestad», La reforma del Derecho de Familia, Sevilla, 1982; GARCÍA CANTERO: «Notas sobre la curatela», RDP, 1984, 787. or. eta ondorengoak; «El nuevo régimen de la tutela», RGLJ, 1984, 465. or. eta ondorengoak; LÓPEZ Y LÓPEZ, A. M., La posesión de estado familiar, Sevilla, 1971; MONSERRAT: «La prodigalidad», RGLJ, 1985, 877. or. eta ondorengoak; MORENO QUESADA: «El curador, el defensor judicial y el guardador de hecho», RDP, 1985, 307. or. eta ondorengoak; PRADA: «La patria potestad tras la reforma del Código Civil», AAMN, 1982; SAURA MARTÍNEZ, Incapacitación y tuición, Madril, 1986; IZQUIERDO, BUSTOS, VALDÉS, PÉREZ: Estudios sobre incapacitación e instituciones tutelares, Madril, 1984.

Hogeigarren gaia EGOITZA ETA ABSENTZIA-EGOERA Laburpena: §46. Egoitza.— 136. Kontzeptua eta motak: A) Konstituzioaren egoitza kontzeptua: egoitza eta intimitatea; B) Egoitza zibila eta egoitza administratiboa.— 137. Borondatezko egoitza: A) Kontzeptua; B) Bizilekua egoitzatzat hartzeko betekizunak; C) Egoitzaren aldaketa eta galera; D) Egoitzaren froga; E) Egoitza aniztasuna.— 138. Legezko egoitza: A) Kontzeptua; B) Legezko egoitzak.— 139. Familia-egoitza.— §47. Absentzia-egoerak.— 140. Kontzeptua.— 141. Desagerpena: A) Kontzeptua; B) Desagertuaren ordezkaria; C) Desagerpenaren ondorioak familia-esparruan. D) Desagerpen egoera azkentzea.— 142. Absentzia: A) Kontzeptua; B) Betekizunak; C) Absentearen ordezkaria; D) Absentzia adierazpenaren ondoreak; E) Absentzia-egoeraren bukaera.

§46. EGOITZA 136. Kontzeptua eta motak Zuzenbideak pertsonaren kokapenerako finkatu duen tokia da egoitza. Beraz, pertsonaren identifikazio osoa lortzeko erabiltzen diren bideetarikoa dugu, eta horren ondorio EZEren 12. artikuluan ezarritako arauketa da. Arauketa horrek pertsonen identitate aipamenetan egoitza, izena eta zehazten diren beste inguruabar batzuk agertzea eskatzen du. Izatez, egoitza identifikaziorako irizpide objektiboa da, alegia, pertsona horrek espazioan betetzen duen tokian oinarritzen dena. KZren 40. artikuluan araututa dago. Egoitza legezko xedapen batzuetara dago bilduta esanahi desberdinekin; horregatik, aukera guztiak aztertu behar dira, sistema zibilean erabiltzen den egoitza kontzeptua zein den zehazteko. A) Konstituzioaren egoitza kontzeptua: egoitza eta intimitatea

Profile for egunea

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra  

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra  

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra

Profile for egunea