Page 163

DE ÁNGEL YÁGÜEZ, R.: «Transexualidad y cambio de sexo (Comentario a la STS de 2 de julio de 1987) », La Ley, 19874, 166 eta ondorengoak; CASAS VALLES: «Honor, intimidad e imagen, La Tutela en LO 1/82», RJC, 1989, 295 eta ondorengoak; CLAVERÍA, L.H.: «Reflexiones sobre los derechos de la personalidad a la luz de la LO 1/1982 de 5 de mayo», ADC, 1983, 1293 eta ondorengoak; DÍEZ DEL CORRAL, J.: «La transexualidad y el estado civil (En torno a la STS de 7 de marzo de 1980)», ADC, 1981, 1077 eta ondorengoak; DÍEZ-PICAZO eta GULLÓN: Sistema de Derecho Civil I, 7. argitaraldia, berrinprimatzea, Madril, 1990; GITRAMA, M.: «Imagen (derecho a la propiedad)», NEF Seix, XI, 1962, 301. or. eta ondorengoak; GORDILLO CAÑAS, A.: Transplante de órganos, «pietas» familiar y solidaridad humana, Madril, 1987; HERRERO-TEJEDOR: Honor, intimidad y propia imagen, Madril, 1990; LÓPEZ Y LÓPEZ, A.: «Problemas jurídicos de los transplantes de tejidos y órganos humanos», ADC, 1964, 145. or. eta ondorengoak; LÓPEZ GUERRA et alii (ESPÍN, GARCÍA MORILLO, PÉREZ TREMPS, SATRÚSTEGUI): Zuzenbide konstituzionala I, Valentzia, 1991; MARTÍN RETORTILLO, L.: «Eficacia y garantía de los derechos fundamentales», in Estudios sobre la Constitución Española (Homenaje al Prof. García de Enterría), II, Madril, 1991, 585. or. eta ondorengoak; PORTERO MOLINA, J. A.: Constitución y Jurisprudencia Constitucional, Valentzia, 1992; RIVERO, F., in LACRUZ et alii: Elementos del Derecho Civil I, 2. liburukia, Bartzelona, 1990; RODRÍGUEZ GUITIÁN, A., «El derecho de honor de las personas jurídicas (Comentario a la STC 139/1995, de 26 de septiembre)», ADC, 1996; RODRÍGUEZ MOURULLO, G.: «Libertad de expresión y derecho al honor: criterios jurisprudenciales para la resolución de conflictos», in Estudios Hom. Prof. García de Enterría, aip., II, 893. or. eta ondorengoak; ROJO AJURIA: «La tutela civil del derecho a la intimidad», ADC, 1986, 133. or. eta ondorengoak; SALVADOR CODERCH, P. et alii: ¿Qué es difamar? Libelo contra la Ley del libelo, Madril, 1987; SEMPERE RODRÍGUEZ, C.: «Comentario al art. 18 CE», in Comentarios a las Leyes Políticas, zuz. D. ALZAGA, II, Madril, 1989, 425. or. eta ondorengoak.

Hamaseigarren gaia NORTASUNAREN HASIERA ETA BUKAERA Laburpena: §38. Nortasunaren hasiera.— 103. Pertsonaren jaiotza: A) Jaiotzaren unea eta betekizunak; B) Erditze bikoitzak edo anizkoitzak; C) Esanahi juridikoa.— 104. Jaiotzaren froga.— 105. Ernalduaren babes juridikoa: A) Bizitzarako eskubidea; B) Ernalduaren babesak dituen ezaugarriak eta izaera juridikoa; C) Babesaren ondoreak; D) Aurreenbrioiak.— 106. Ernaldugabearen aldeko eskubide erreserba.— §39. Nortasunaren azkentzea.— 107. Heriotza fisikoa.— 108. Aurrez hiltzea eta batera hiltzea.— 109. Heriotzaren froga.— 110. Heriotza adierazpena: A) Heriotza adierazpenaren kasuak; B) Heriotza adierazpenaren ondoreak; C) Adierazpenaren ezeztapena.— 111. Heriotza adierazpena eta Erregistro Zibila.

§38. NORTASUNAREN HASIERA 103. Pertsonaren jaiotza Kode Zibilaren 29. art.ko lehenengo tartekaduraren arabera, jaiotzak berez dakar nortasuna. Bestetik, 30. art.aren aginduz, ondore zibiletarako jaiotzat joko da fetua, noiz eta giza itxura duenean eta, era berean, hogeita lau orduz amaren sabeletik erabat askaturik bizi denean. Hortaz, jaiotzaren ondorioz sortzen da nortasuna, alegia, pertsona izatea jaiotzatik dator. Nortasun ideiaren oinarrizko esanahia badakigu jadanik. Horren harira, ondoren zehaztu beharko dugu noiztik aplikatu behar den nortasunari buruzko arauketa juridikoa. Betidanik kontu hori beste bi arazo hauei lotuta egon da: batetik, ernaldu baina jaiogabearen babesa, eta, bestetik, jaio eta berehala edota gutxira hiltzen den jaioberriaren eskubide eskuraketa. Horrela, jaiotza biologikoa eta norbait jaiotzat jotzea bereiz ditzakegu. Edozein modutan ere, gero aztertuko ditugun arazo horiek ez dute nahasterik sortu behar: benetako jaiotza lehen aipatu dugun jaiotza biologikoa da, hots, nortasunaren hasierako unea, nortasun hori eskuratu ahal izango duenarentzat.

A) Jaiotzaren unea eta betekizunak Kodeak ez du argitzen beren beregi jaiotzaren unea, baina 30. art.aren testuak ondorioztatzen du zein den une hori: fetua amaren sabeletik erabat askaturik geratzen denean. Bide horri helduz gero, pertsona izateko amaren sabeletik irtetearen edo zilbor-hestetik askatzearen inguruko arazo zaharra bertan behera geratzen da, fetuaren erabateko independentzia fisikoa delako Kode Zibilak kontuan hartzen duen datua.

Profile for elkarmedia

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra  

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra  

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra

Profile for egunea