Page 135

osoa izanik. ROCA I TRÍASek esan duenez, antolamenduak giza lagunari, gizaki izateagatik, aitortzen dion eskubide multzoa da nortasuna. Funtsean, nortasunak oinarrizko eskubideen titulartasuna esan nahi du, eta horrek kontzepzio bateratua dakar, eta, batez ere, ondare irizpideetan oinarrituriko tratamendu zibilista tradizionala alboratzea. Nortasuna, egile horrek dionez, eskubideak, betebeharrak eta titulartasunak lortzeko aukera zehazten duen aurretiko irizpidea da, bertan sistema osoa eraikiko den aurretiko kontzeptua, eta antolamendu juridikoak babestutako eta zuzenbideko estatu sozialak bermatutako antolamendu juridikoaren oinarrizko balioa. Pertsonaren izanak nortasuna dakar, eta izana bera oinarrizko eskubideen eratxikipena eta ondare titulartasunaren aitorpena zehazten dituen elementua da. Nortasunaren ondorioa gaitasun juridikoa da, pertsonaren tratamendu bateratua ahalbidetzen duena. Horretara ulerturik, nortasunak hurrengo oinarrizko ezaugarriak ditu: 1. Tasun abstraktua da, pertsona izatetik dariolako, egintza edo egitate zehatzak kontuan hartu gabe.— 2. Edozein eskubide edo betebeharrez jabetzeko aurretiko baldintza da.— 3. Ezin daiteke mailakatu: beraz, bada ala ez da, horregatik ezin da hitzik egin nortasun zibil hertsiaz.— 4. Borondate autonomiaren esparrutik kanpo dago: ezin da pertsonatasuna negoziatu, eskualdatu, ukatu, ezta gizakia ez den zerbaiti eratxiki ere (pertsona juridikoei izan ezik, ikusiko dugunez).— 5. Pertsonatasunak berak modu berdinean tratatzea eskatzen du, gero zehaztuko dugunaren arabera.— 6. Nortasuna iraunkorra da, eta heriotzarekin bakarrik azkentzen da, baina eskubide batzuen babesa luzatzen da iraganeko nortasuna izenekoarentzat (aurrekoari buruz, ROCA I TRÍAS).

BIBLIOGRAFIA AGUIAR: «Dogmática y teoría jurídica de los derechos fundamentales en la interpretación de éstos por el Tribunal Constitucional», RPD, 1983, 17. or. eta ondorengoak; BELTRÁN DE HEREDIA, J.: Construcción jurídica de los derechos de la personalidad, Madril, 1976; CASTÁN: Los derechos del hombre, Madril, 1976; DE ÁNGEL, R.: «Protección de la personalidad en el derecho privado», RDN, 1974, 7. or. eta ondorengoak; DE CASTRO, F.: «Los llamados derechos de la personalidad», ADC, 1959, 1.237. or. eta ondorengoak; GARCÍA DE ENTERRÍA et alii: El sistema europeo de protección de los derechos humanos, 2. argitaraldia, Madril, 1983; LACRUZRIVERO: Parte general del derecho civil, Elementos de derecho civil I, 2. liburukia (Personas), Bartzelona, 1990; LÓPEZ GUERRA-ESPÍN — GARCÍA MORILLO — PÉREZ TREMPS — SATRÚSTEGUI: Zuzenbide konstituzionala I, Valentzia, 1991; PECES BARBA: Derechos fundamentales, 4. argitaraldia, Madril, 1983; PÉREZ LUÑO: Derechos humanos, Estado de Derecho y Constitución, Madril, 1984; PORTERO MOLINA: Constitución y jurisprudencia constitucional, Valentzia, 1992; REMIRO BROTONS: «Tratados Internacionales (art. 93 y siguientes)», in Comentarios a las Leyes Políticas, zuz. O. ALZAGA, VII, Madril, 1985, 583. or. eta ondorengoak; ROCA I TRÍAS, E.: «Comentario a los artículos 29 y 30 CC», in Comentario del Código Civil, Justizia Ministerioa, I, Madril, 1991, 223. or. eta ondorengoak; ROGEL VIDE, C.: Bienes de la personalidad, derechos fundamentales y libertades públicas. Bolonia, 1985; RUIZ GIMÉNEZ, J.: «Art. 10 Derechos fundamentales de la persona», in Comentarios a las Leyes Políticas, zuz. O. ALZAGA, II, Madril, 1984, 45. or. eta ondorengoak; TRUYOL: Los Derechos Humanos, 3. argitaraldia, Madril, 1982.

Hamalaugarren gaia PERTSONAREN BABES JURIDIKOA Laburpena: §33. Konstituzio babesa: printzipio artezkariak.— 85. Pertsonaren duintasun printzipioa eta horren ondorioak.— 86. Berdintasun printzipioa eta debekatutako bereizkeriak.— §34. Oinarrizko eskubide eta askatasunen konstituzio babesa.— 87. Atomismoa eta aniztasuna oinarrizko eskubideak ulertzeko eran.— 88. Pertsonaren esparru pribatuko eta norberaren alorreko oinarrizko eskubideak: A) Nortasun eskubideak; B) Esparru pribatuko eta norberaren alorreko oinarrizko eskubideak.— §35. Pertsonaren babesa legeria arruntean.— 89. Pertsonaren gaineko babes penala.— 90. Pertsonaren babes zibila.—

Profile for elkarmedia

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra  

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra  

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra

Profile for egunea