Doktrina - Zuzenbide Zibila - Zati orokorra

Page 104

hartzekoa izango da, baldin eta arrazoizkoa, egokia edo zuzena bada arauaren helburuak justifikatzen duen kasuari aplikatzea. Hori horrela da, antzekotasuna balioestea ez delako gauza zehatza; bi egoeren arteko antzekotasuna nabaritzea desberdina izan daiteke, aztertzeko ikuspuntuen eta kontuan hartuko diren elementuen arabera. Horren ondorioz, Rocak proposatutako adibidea erabilita, katolikoa ez den beste erlijio bateko apaiz bati aplikatu nahi badiogu 752. art. (artikulu horren arabera, horiek ezin izango dira testamentuaren onuradun izan: azken gaixoaldian testamentugilearen aitorpena jaso zuen apaiza, horren senide, eliza, kabildo, elkarte edo erakundea), orduan manuaren ratioa identifikatu beharko dugu lehendabizi; bada, uler daiteke, araua hemeretzigarren mendearen elizaren kontrako sentimenduaren adierazpena baino ez dela edo, aldiz, testamentugilearen askatasuna babestu nahi duen tresna dela, testamentu egilearen borondateak jasan dezakeen inongo eragina saihesteko; izan ere, ratio horren arabera (bigarrena da noski), araua aplikatuko zaio kasuari, baldin eta erlijio horren apaizak presio egiteko biderik badu (bide antzekoa edo analogoa, borondatea nahi den bidetik eroateko) apaiz katolikoek duten moduan, aitorpena, esaterako, zeren horren bidez gaixoaren arimaren betiko salbamena lortzen baitu.

D) Mugak KZren 4.2 art.ak analogia debekatzen du, zigor, salbuespeneko eta aldi baterako arauetan. Lehenengo eta behin, ulertu behar da analogia-mota guztiak debekaturik daudela eta, batez ere, analogia legis deiturikoa. Izatez, analogia iurisa Zuzenbidearen printzipio orokorrak adierazi eta aplikatzeko tresna bada, zigor-arau eta salbuespeneko arauetatik kanpo geratzen da, arau horientzat Zuzenbidearen printzipio orokorrak ez baitira iturri. Debekuak, beraz, analogia legisaren esparruan izango du eragina betebetean: arau horien egitezko kasua ezin daiteke malgutu, arauotan aginduta ez dauden kasuak jaso arte. Halarik ere, horrek ez du baztertzen arau horien interpretazio hedakorra egiteko aukera, kasurako, «a fortiori» argudioaren bidez. Espainiako antolamendu juridikoaren bilakaerak, KZren atariko tituluaren eraldaketaren ostean, eta 4.2 art.an analogiaz aplikatzeko aukeratik baztertutako kasuen arteko ezberdintasunek beharra dakarte, kasuok bananbanan aztertzeko. a) Zigor-arloko arauak, eta zigorrak ezartzen dituzten arau zehatzaileak KZren 4.2 art.ak zigor-legeen analogia baztertzen du hitzez hitz; zigor-legeak zigor-zuzenbidea eratzen dutenak dira, delituak eta faltak tipifikatuz, eta horiei dagozkien zigorra ezarriz. Analogia debekatzeko zergatiak du oinarria, bai zigor-zuzenbidearen esparruan legezkotasun printzipioak esangura hertsian duen indarrean, bai «in dubio pro reo» erregelaren indarrean. Hala eta guztiz ere, EKk argudioak ematen ditu, irizpide horiek hedatzeko zigorrak ezartzen dituzten arau zehatzaileetara; eta arau horiek zigor-arauak (delituak eta faltak) eta administrazio arau zehatzaileak izango dira, EKren 25.1 art.ak adierazitakoaren arabera. Artikulu horretan ezarrita dagoenez, ezin da inor kondenatu, ezta zehatu ere, egitate batzuk egiteagatik, betiere egitate horiek gauzatzerakoan ez daudenean delitu, falta gisa edo administrazio-arloko arau-hauste gisa tipifikatuta. Bada, KZren 4.2 art.ak jasotako «zigor-legeak» adierazpenaren barruan daude administrazio arau zehatzaileak. Hori horrela dela, debeku hori heda daiteke zigor- edo administrazio-arauak ez diren beste arau zehatzaileetara? Terminologiak nahasteak ekar ditzake, zehaztugabea delako; hortaz, beharrezkoa dugu arau zehatzaileen eta zigorra ezartzen duten arau zehatzaileen artean bereiztea, alegia, zehapena, esangura zabalean, eta zehapen penala, esangura hertsian. Egineginean ere, ulertzen badugu zehapena dela antolamendu juridikoa hautsi edo urratzearen ondoriozko erreakzioa, antolamendua bera betearazteko, orduan kontzeptuaren zabalera handiak berak saihesten du analogiaren debekua arau zehatzaile guztietara hedatzea. Halaber, baldin eta zehapen gisa zehapen penala edo zigorra


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.