Page 82

Stein 2 OK :Maquetación 1 02/07/13 13:05 Página 63

Justinianoren zuzenbidea berpiztea

63

Glosagileak desberdintasunei lepoa ematen saiatu ziren, baina XIV. mendean iruzkingileek ere batera aztertu zituzten bi zuzenbide horiek. Kanonista asko laikoak izan ziren, eta zuzenbide bietan (in utroque iure) kualifikazioa lortzea nahiko arrunt bihurtu zen. «Zuzenbide biak» esaldia erabili ohi zen aldez edo moldez sistema bakar moduan ikusten zena aipatzeko, alegia, Europa osorako Ius commune gisa ikusten zena.

Bolognako studium izenekoak sorrarazitako erakarpena XII. mendearen amaieran, Bologna Europako gune juridiko nagusi (edo «legeen ama») bihurtu zen ezbairik gabe, eta horren studiumera zuzenbideko milaka ikasle joaten ziren, Europa osotik. Ikasleok «nazio»ka sailkatzen ziren, euren jaioterriaren arabera. Erromaren erorialditik aurrenekoz, mendebaldeko zuzenbidea jakintzagai autonomo bihurtu zen, eta horren teknika zehatzak jakiteko, gogor ikasi behar zen hainbat eta hainbat urtetan; azkenean, lanbide-kualifikazioa lor zitekeen. Zuzenbideko ikasleak eskoletara joaten ziren. Horrez landara, jurista moduan ere ahalak eta leherrak egin zituzten, aldez aurretik zehaztutako autuen gaineko eztabaidetan parte hartuta; eztabaida horietan, alderdi bakoitzak bere argudioak azaltzen zituen, kasuan kasuko testuetan oinarrituta, eta azkenean, maisuak ematen zuen arazoaren irtenbidea. Gehienetan, ikasleek eurentzat erosten zituzten liburu juridiko kontuzkoenak. Horrez gain, liburu-saltzaile baimenduek, stationarii exempla tenentes izenekoek, liburu horien kopia kautoak izaten zituzten, ikasleei errentan eman eta horiek eurentzako kopiak egin zitzaten. Ikastaldia amaitutakoan, pilatutako oinarrizko testuen bilduma eraman zezaketen ikasleok. Horretara, ikasleek euren herrietan zabaldu ahal zuten Bolognan hartutako jakituria. Bolognan zuzenbidea irakasten zenean azpimarra gai akademikoetan jartzen zen, praktikan baino gehiago; hala ere, bertara joaten ziren ikasleen kezka ez zen beti ahalik eta gehien jakitea. Eraldaketa gregoriarrek eztabaida hagitz berriak piztu zituzten, eta halakoak ezin ziren beste barik indarrez konpondu, aurreko mendeetan egin ohi zen bezala. Botereak bere burua legitimatu nahi zuen, eta lege-bildumak, erromatarrak zein germaniarrak izan, oinarri-oinarrizko jurisdikzio-arazoen bide-erakusle baino ez ziren. Gotzain eta printzeek bilatutako pertsonak printzipio objektibo nahiz

Profile for egunea

Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein  

Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein  

Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Profile for egunea