Page 37

Stein 1 OK:Maquetaci贸n 1 02/07/13 13:02 P谩gina 18

18

P ETER G. S TEIN

gizabanakoen arteko harremanak arautzen zituen. Lehenengo enperadoreen aburuz, zuzenbide pribatuan eskua sartuz gero, abantaila urriak jaso zitezkeen; eta, ondorenez, politika ona izan zitekeen zuzenbide pribatua iraunarazi eta garatzea, alferreko aldaketak egin gabe.

Juristak epealdi klasikoan Epealdi klasikoan, zuzenbidearen garapenerako eragile nagusia izan zen, izan ere, juristek sortutako literatura. Jurista horietatik batzuk enperadorearen zerbitzupean zeuden; beste batzuek, berriz, arlo pribatuan ziharduten. Juristek, klase gisa, enperadoreen mesedeak jaso zituzten. Arean ere, Augustok, orduko, jurista jakin batzuei ahalmena eman zien, inperio-agintearekin iritziak emateko. Ahalmen hori aitortzeko arrazoia izan zen, beharbada, Inperioko kantzelaritzari presioa kentzea, horrek erreskriptoen eskari handia zuelako. Mende bat beranduago, Adrianok hauxe xedatu zuen: jurista jakin batzuei ahalmena aitortuta, horien guztien iritzia berbera bazen, orduan iritzia lege zela ulertu behar zen. Xedapen horren garrantzia ez da argi geratu; bai, ordea, praktika zabala zela, eta juristek antzeko kasuetarako emandako iritziak aurrekari gisa aipatzen zirela. Juristen zuzenbideak, epealdi klasikoan, honako ezaugarri hauek zituen, labur-labur adierazita: lehenengo eta behin, subjektu jakin batzuk, zuzenbidearen arloan zihardutenak, guztiz ohituta zeuden euren aitzindariek landutako kontzeptuak erabiltzeko, eta haien iritziak aipatzen zituzten, batik bat, horiekin ados zeudenean, eta, are gehiago, hori gertatzen ez zenean ere. Bigarrenik, subjektu horien inguruan esan daiteke zuzenbide pribatuaren gaineko ezaupide sakona baino ez zutela. Pretoreak urtebetez ziharduen bere karguan. Iudexaren burutzapeko kasuak zein izan eta kasu horiei lotutako egitateak besterik ez zituen aztertzen iudexak. Eta abokatuek, zuzenbidearen gaineko ezaupideari baino gehiago, argumentazioan izandako trebetasunari ematen zioten lehentasuna. Zizeronek, garai hartako abokatu arrakastatsuak, juristei burla egiteko joera ezarri zuen, juristok beti legetxikikerietan sartuta zeudela ematen baitzuen. Halako txikikeriatzat jotzen zen, esate baterako, norberaren teilatuan batutako euri-ura inoren teilatura isurtzea. Hirugarrenik, zuzenbidearen eguneroko praktika zen juristen ardura, eta, horregatik, juristek aise atzematen zuten noiz ziren beharrezkoak arauen aldarazpenak eta eraldaketak. Jurista horiek orokorrean dizi-

Profile for egunea

Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein  

Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein  

Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Profile for egunea