Page 168

Stein 4 OK :MaquetaciĂłn 1 02/07/13 13:09 PĂĄgina 149

Zuzenbide Erromatarra eta kodeketa

149

ek bi horien arteko antzekotasunak atzeman ahal zituzten. Animaliak ezariezarian eboluzionatzen badute, gizarteek ere, hori uste zuen Mainek bederen, berdin-berdin egiten dute aurrera. Gizarte-egituretan izandako aldaketen froga zuzenbidearen aldaketetan aurki daiteke. Zuzenbide erromatarrak mila urtetan zehar etengabe aldatzearen marka erdietsi zuen, edozein agiri idatzitan ikus zitekeen bezala; horregatik, ulertu zen zuzenbide hori zela, aurrera egiten zuten gizarteen bilakaera aztertzeko gakoa. Maineren baieztapen zehatz batzuk beranduago eztabaidatu ziren, eta lortu ere, zenbait autorek ospea lortu zuten horien kontra eginez; bide beretik, hurbiltze orokor horrek kontuzko eragina izan zuen antropologia eta soziologiaren lehenengo ikerketen gain. Ulerbidez, Ferdinand Tonniesek idatzitako Gemeinschaft und Gesellschaft lan ospetsuan (1887) elkarren kontra jartzen diren gizarte-talde biak, erkidegoa eta gizarteak, Maineren bereizketan dute oinarria, alegia, statusari nahiz kontratuari lotutako gizarteen arteko bereizketan. Antzinako erakunde juridiko erromatarren eta Erromako gizarte primitiboko inguruabarren arteko lotura erakusteko, Mainek zuzenbidearen eta gizartearen arteko harremanak aipatu zituen; lotura hori gerogarrenean zeharo erabilgarria izan zen, giza zientziak garatzeko.

Zuzenbide erromatarra XX. mendean 1900. urtean Alemaniako Kode zibila indarrean jarri zenean, Europako estatu esanguratsuetan zuzenbide erromatarra ez zen gehiago aplikatu, ezta modu modernizatu batean ere. Salbuespen bakarra San Marinoko Errepublikan gertatu zen, bertan ezetza eman baitzitzaion Kode Zibilari, kodetu gabeko Ius commune izenekoa aplikatuz. Sistema juridiko kodetua zegoenean, zuzenbide zibil erromatarra ez zen gehiago aplikatu auzitegietan; hala ere, kodetu gabeko sistema juridikoetan, baten baino gehiagotan aipatzen dira zuzenbide zibileko testuak, printzipio juridiko orokorren adibide moduan. 1987. urtean, berbarako, Ingalaterran kasu bat azaldu zen, bi alderdien petrolioa petrolio-ontzi bateko upeltegian nahastu zenean; epaileak aspaldiko kasu batzuk izan zituen kontuan, eta, horien arabera, alderdi batek okerretara egin duenean nahastea, nahasitako petrolio guztia har dezake besteak. Epaileak, ordea, erabaki zuen ez zegoela lotuta aurrekari horri, hau da, ez ziola aurrekariari ekin behar, eta ÂŤjustiziak galdatutako erregelaÂť

Profile for egunea

Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein  

Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein  

Doktrina - Zuzenbidearen Historia - Stein

Profile for egunea