Page 49

kubide eta eginbeharrak» da. Modu horretan, titulu horren barruan dauden guztiak «oinarrizkoak» direla dirudi. Ondorio bera atera daiteke EKren 10.2 artikulua irakurriz gero: Konstituzioak aitortzen dituen oinarrizko eskubide eta askatasunei buruzko arauen interpretazioaz hitz egiten duenean, badirudi guztiak barnean hartzen dituela. Zernahi gisaz, bestetik, Konstituzioaren lehenengo titulua kapituluetan eta ataletan sailkatzean, eskubide batzuk «oinarrizko eskubide eta askatasun publiko» moduan agertzen dira (bigarren kapituluaren lehenengo atalean daudenak), eta beste batzuk «herritarren eskubide eta eginbehar» moduan bakarrik (bigarren kapituluaren bigarren atalean daudenak). Horregatik, ez da harritzekoa nolabaiteko nahastea sortzea doktrinak eta jurisprudentziak «oinarrizko eskubide» esapidea erabiltzen dutenean; izan ere, batzuetan bigarren kapituluko guztiak aipatzen dira eta beste batzuetan bigarren kapituluko bigarren atalekoak soilik. Hirugarren kapituluan («Gizarte- eta ekonomia-politikaren printzipio artezkariak»), 39-52. artikuluak biltzen dituen horretan, ez dira eskubide subjektiboak aitortzen, botere publikoen jarduera gidatu eta legeriak eta eginera judizialak kontuan hartu behar dituzten «printzipio artezkariak» baino. Horiek auzitegi arruntetan alegatu daitezke, printzipio artezkariok garatzen dituzten legeetan xedatutakoaren arabera. Laugarren kapituluan (53-54. art.), eskubideen eragingarritasun osoaren bermeak arautu dira, eta bosgarren kapituluan (55. art.), eskubideak eta askatasunak salbuespenedo krisi-egoeretan etetea aipatu da. Azkenik, kontuan izan behar da eskubide-adierazpenak Konstituzioaz gain autonomia-erkidegoetako autonomia-estatutuetan ere agertzen direla. Estatutu horien jatorrizko idazketan eskubide-adierazpen zehatzak agertzen ez ziren arren, geroko eraldaketetan (2006tik aurrera), autonomiaestatutuetan eskubide eta askatasunei buruzko titulu bat sartzea orokortu egin da. 1.2. Sailkapena Konstituziora bildutako eskubideak sailkatzeko modu asko daude, baina doktrinak hauek azpimarratu ditu: a) lehenengo eta behin, bermearen irizpidea erabili du: hain zuzen ere, eskubide horiek lehenengo tituluan duten kokapenaren arabera, babes desberdina jasotzen dute, ikusi berri dugunez. Horrela, eskubide batzuek bereziki indartutako babesa jasotzen dute (14. artikuluko berdintasun-printzipioa eta bigarren kapituluaren lehenengo atalera bildutakoak —15-29. art.—), EKren 53.2 artikuluak ezarritakoari jarraituz. Ondoren, eskubide 293

Konstituzio zuzenbidearen.indd 293

12/11/07 11:49:48

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea