Page 155

tzeko eskubidea ezarri da. Doktrinak eta jurisprudentziak eskubide horri, oro har, «informazio-askatasuna» esaten diote. Eskubide horrek, adierazpen-askatasunaren esparrukoa izan arren, arlo horri buruzko nazioarteko tratatuetan ezarrita dagoen moduan (GEEHren 10.1 art. eta h.) eta konstituzio-jurisprudentziak berretsi duen moduan (martxoaren 16ko 6/1981 KAE), berezko profila du (azaroaren 23ko 105/1983 KAE) eta, aldi berean, bi eskubidek osatzen dute: edozein hedabidetatik egiazko informazioa askatasunez komunikatzeko eskubidea eta informazio hori askatasunez jasotzeko eskubidea. 1.3.1. Egiazko informazioa komunikatzeko eskubidea Egiazko informazioa komunikatzeko eskubidea herritar guztiei dagokie, baina, egia esan, komunikabideak dira (kazetariak banaka zein kazetaritza-enpresak) albistearen eta herritarren arteko bitartekariak, eta hori funtsezkoa da komunikazio publiko askea izateko. Horrez gain, komunikabideak botere publikoen jardunaren publizitatearen ezinbesteko bermeak direla kontuan hartzen badugu, horrek guztiak justifikatu egiten du informatzeko eskubidea egikaritzean ematen zaien lehentasuna eta, beraz, egoitza ofizial batzuetan sartzeko, prentsa-hitzaldietara joateko, gertakari garrantzitsuetatik hurbil egoteko... duten lehentasuna. Eskubide horretara informazioa bilatu eta lortzeko eskubidea ere biltzen da. Kazetarien informazio-eskariaren aurrean, partikularrek, oro har, ez dute inolako betebeharrik informazio hori emateko, salbu eta legezko betebehar zehatza dagoenean. Edonola ere, EKren 18. artikuluan ezarritako eskubideak alegatu daitezke beti, hain zuzen ere, adierazpen-askatasunaren muga gisa jarduten duten eskubideak. Baina informazioa bilatu eta lortzeko eskubide hori, batez ere, botere publikoengana proiektatzen da, estatuaren ekintzen publizitate-printzipio orokorra dela bide, antolamenduan ezarritako kasuetan izan ezik (hurrengo hauek ukitzen baditu: estatuaren segurtasun eta defentsa, delituen ikerketa eta pertsonen intimitatea —EKren 105 b) art.—, prozedura-legeetan ezarritako jardun judizial ezpublikoetan —120.1. art. «in fine»—, etab.). Informazio-askatasunaren objektuari erreparatuz, ondo bereizi behar da zer den «informazioa» eta zer «iritziak» edo «balio-judizioak» (1986ko uztailaren 8ko GEEAE —Lingens kasua—). Teorian bi kontzeptuen arteko desberdintasunak argiak diren arren, praktikan beti ez da erraza bi muturrak bereiztea. Jurisprudentziak, horiek bereizterakoan, aztertutako mezu edo testu zehatzean osagai nagusia zein den hartzen du kontuan, testuinguru ideologikoan edo informatiboan kokatzeko (urtarrilaren 21eko 6/1988 KAE eta abenduaren 14ko 223/1992 KAE). Edonola ere, 20.1.d) artikuluko informazio-askatasunaren edukia 20.1.a) artikuluko adierazpen-aska399

Konstituzio zuzenbidearen.indd 399

20/11/07 16:49:41

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea