Page 145

raz, Konstituzioaren aurkakoa, EKren 14. artikulua urratzen zuelako (abenduaren 11ko 222/1992 KAE). Azken buruan, legegileak tarte zabala du bi errealitateei tratamendu juridiko desberdina emateko, bi errealitateak juridikoki desberdinak direlako eta hori, printzipioz, ez da EKren 14. artikuluko berdintasun-printzipioaren aurkakoa. Baina lege-eraketako askatasun hori ez da absolutua; arau arloko desberdintasunek xede nabari eta legitimoa erakutsi behar dute, xede horrekin bateragarria den moduan artikulatu behar dira, eta eskubide, betebehar edo bestelako egoera juridiko subjektiboak talde eta kategoria desberdinei esleitzerakoan ezin da ageriko desberdintasunik egin (abenduaren 11ko 222/1992 KAE eta uztailaren 13ko 155/1998 KAE). Amaitzeko, egitezko loturak Estatuko legeriaren arau askotan aitortu direla esan behar da (arlo zibilean, zigor arloan, Gizarte Segurantzan, etab.). Horrez gain, autonomia-erkidegoetako legeek arautu dituzte, eta lotura horiei eskubideak eta betebeharrak aitortu dizkiete, betiere, betekizun jakin batzuk betetzen badituzte («ad hoc» erregistroetan inskribatzea, etab.). Autonomia-erkidegoetako legeren batek (esaterako, Eusko Legebiltzarreko maiatzaren 7ko 2/2003 Legea, egitezko bikoteei buruzkoa, 8. artikuluan) adoptatzeko eskubidea ere aitortu die. 10. Bibliografia Bizitza eta osotasun fisiko nahiz moralerako eskubidea ASOCIACIÓN DE LETRADOS DEL TRIBUNAL CONSTITUCIONAL. Actas de las VIII Jornadas de la Asociación de Letrados del Tribunal Constitucional: El derecho a la vida. Madril: Centro de Estudios Políticos y Constitucionales, 2003. DÍAZ REVORIO, J. «Jurisprudencia del Tribunal Constitucional sobre el derecho a la vida y a la integridad física y moral». Revista Jurídica de Castilla-La Mancha, 1993, 17-1 zk. GRIMA LIZANDRA, V. Los delitos de tortura y tratos degradantes por funcionarios públicos. Valentzia: Tirant lo Blanch, 1998. HIGUERA GUIMERÁ, J.F. eta CEREZO MIR, J. La previsión constitucional de la pena de muerte (Comentarios al artículo 15, segundo inciso, de la Constitución española de 1978). Bartzelona: Bosch, 1980. OLLERO TASSARA, A. Derecho a la vida y derecho a la muerte(El ajetreado desarrollo del artículo 15 de la Constitución). Madril: Rialp, 1994. RODRÍGUEZ MOURULLO, G. «Comentario al artículo 15 de la Constitución» in ALZAGA VILLAAMIL, O. Comentarios a la Constitución Española de 1978. Madril: Cortes Generales, 1997, II. lib. ROMEO CASABONA, C. El derecho y la bioética ante los límites de la vida humana. Madril: Centro de Estudios Ramón Areces, 1994. 389

Konstituzio zuzenbidearen.indd 389

20/11/07 16:49:39

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea