Page 98

a) Koroari dagokionez, botere beterazlea zuen eta hurrengo hauek aitortu zitzaizkion: moderazio-eginkizuna (hori dela bide, independentziari eta botere guztien harmoniari eusteko onurabideak egikaritzen zituen), eginkizun legegilea (legeak egiteko ahala Gorteena zen erregearekin batera), legeak sendetsi eta aldarrikatzea, legeak betearaztea, nazioaren defentsa zaintzea, kanpo politikari eta barne politikari lotutako ohiko eginkizunak (azken kasu horretan, ekonomia eta gizarte arloko gaiei dagokienez), baita Estatuaren batasunari eta subiranotasunari lotutako eginkizuna ere. b) Botere betearazlea erregean zetzan, eta erregeak tradizioz zegozkion eginkizunak egin behar zituen. Proiektuan Gobernua egotea ere ezarri zen, lehendakariak eta ministroek osatua (azken horiek lehendakariak proposatzen zizkion erregeari). Erregearen egintzak baliozkoak izateko, ministroek berretsi behar zituzten, eta 71. artikuluan ezarri zen Ministroen Kontseiluak gai batzuetan nahitaez esku hartu behar zuela, esaterako: Gorteak deitu, eten eta desegitea, goi-karguen izendapenei buruzko hitzarmenak, atzerritarrak bertakotzeko espedienteak eta indultu-espedienteak, Sailen arteko gatazkak ebaztea, ordena publikoari eta kanpo politikari lotutako gatazka larriak, lege-proiektuak, erregelamendu orokorren proiektuak eta aurrekontu-proiektuak onestea, etab. Era berean, 74. artikuluan Gobernuko kideen banakako erantzukizuna eta erantzukizun kolektiboa ezarri ziren. c) Berrikuntza moduan, Erresumako Kontseilua egotea ezarri zen. Organo horren erdia osatzen zuten berezko kide iraunkorrek (Koroaren oinordekoa, erregearen eta horren oinordekoaren seme-alabak, Toledoko artzapezpikua, Gudarosteko eta Armadako kapitain nagusiak, Auzitegi Nagusiko, Herri Ogasuneko eta Armadako eta Marinako Kontseilu Goreneko lehendakariak, Auzitegi Goreneko fiskala eta Espainiako Handitasunaren Diputazioko lehendakaria) eta erregeak izendatutako biziarteko kideek. Kontseiluko kideen beste erdia hautapen bidezkoa izango zen (heren bat zuzeneko sufragio orokorraren bidez, eta beste bi herenak elkargo profesionalek edo klase-elkargoek izendatuta, legean ezarritakoaren arabera), eta horien agintaldiak hamar urte iraungo zituen. Organoaren eskumenei dagokienez, Koroaren aholku-organoa zen, Koroaren eginkizunak egiteko botere moderatzailea, eta Koroak galdetu egin behar zion aldi baterako erregeordea izendatzeko absentzia edo ezgaitasuna baldin bazegoen, Gorteak aldez aurretik desegiteko eta Gobernuko burua izendatzeko. Horrez gain, Gobernuak entzun egin behar zuen Gorteei erabaki bat proposatu aurretik koroaren oinordetzari buruzko zalantzarik baldin bazegoen, gerra aldarrikatu edo bakea sinatu aurretik, nazioarteko itun batzuk sinatu aurretik eta gai hauen inguruan erabakiak hartu aurretik: kanpo politika, politika ekonomikoa, nazioaren defentsa eta ordena publikoa, Udal eta Probintzia Mankomunitateak dekretuz desegiteko eta udal-agiriak, probintzia-agiriak, 98

Konstituzio zuzenbidearen.indd 98

12/11/07 11:49:18

Profile for elkarmedia

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea