erregimena erakundetzeko. Nazio-biltzar horrek egiteko hauek zituen: Gobernuak bere esku utzitako gaiak aztertzea, egokitzat jotako iradokizunak Gobernuari jakinaraztea, eta legegintza orokor eta osoaren plan bat egitea, une aproposean jendeari galdetuko zitzaiona. Nazio-biltzarreko kideen «hauteskundeak» 1926ko irailean egin ziren. 1927an biltzarreko ateak ireki ziren eta, horretan, Estatuko ordezkariak, Kontseilu Goreneko eta Auzitegi Goreneko kideak, goi-prelatuak, goi-kargu militarrak, Aldundietako eta udaletako ordezkariak, Unión Patriótica alderdiko probintzia-erakundeetako ordezkariak eta kultura, industria, lan, merkataritza... arloetako ordezkariak zeuden. 2.2. Ezaugarriak 1929an, Oinarrizko Legeen atalak nazio-biltzarraren osoko bilkurari Konstituzioaren eta hori garatzeko bost lege organikoren aurreproiektuak aurkeztu zizkion (hurrengo hauei buruz: Gorteak, Erresumako Kontseilua, Botere Betearazlea, Botere Judiziala eta Ordena Publikoa). Hauek ziren konstituzio-proiektuaren ezaugarri nagusiak: Konstituzioak beste legeekin alderatuz goragoko lerruna zuen, prozedura berezi baten bidez soilik eralda zitekeen (104. artikuluan ezarria) eta ukiezintasun-klausulak zituen (hurrengo hauek ezin ziren eraldatu: Estatuaren batasuna, monarkia gobernu-era gisa, eta botere legegilea erregeari eta Gorteei aldi berean ematea). Lege arruntak Konstituziora egokitu behar ziren, eta legeen konstituziotasun-kontrola ezarri zen, organo berri bati zegokiona, Erresumako Kontseiluari hain zuzen. Gainera, Espainia estatu baterakoia zen, eta gobernu-erregimena konstituzio-monarkia zen. Subiranotasuna egikaritzea Estatuari zegokion, eta 11. artikuluan konfesio-estatua zela aldarrikatu zen (beste kultu batzuk onartzen zituen, baina ezin zuten jendaurreko ekitaldirik egin). Alde dogmatikoari dagokionez, III. tituluan eginbeharrak modu berezian azpimarratu ziren —legeen arabera nahitaez onartu behar ziren kargu batzuk betetzea barne hartuta—, eta Konstituzioaren idazkeran eskubideen aurretik jasota zeuden. Testuan eskubide klasikoak jaso ziren, baina eskubide batzuk guztiz mugatu edo debekatu ziren (esaterako, greba-eskubidea: ez zuen izen hori, baina 28. artikuluan jaso zen). 2.3. Konstituzio-organoak Konstituzio-organoei dagokienez, Diktadurako konstituzio-proiektuak modu honetan arautu zituen: 97
Konstituzio zuzenbidearen.indd 97
12/11/07 11:49:17