Page 93

esku. Baina Kubako arazoa larrituz joan zen eta, Azcárragaren dimisioaren ostean, Gobernua Sagastaren esku utzi zen 1897ko urrian. Gobernu hori agintean zegoela, Espainiak itsasoz haraindiko azken koloniak behin betiko galdu zituen: Maine hondoratu eta gero, Estatu Batuek Espainiari gerra adierazi zioten, eta eskuadra estatubatuarrek espainiarrak suntsitu zituzten Santiago Kubakoan eta Caviten (Filipinak). Espainiak kapitulatu eta Pariseko Ituna sinatu behar izan zuen 1898an. Itun hori dela bide, Kubaren independentzia aitortu eta Filipinak, Puerto Rico eta Guam uhartea Estatu Batuen esku utzi zituen. «98ko hondamendia» izan zen. Hilabete batzuk geroago, Sagastak dimisioa aurkeztu zuen eta, 1899ko martxoan, M.ª Cristina erregeordeak Francisco Silvelaren esku utzi zuen Gobernuaren eraketa, 1900eko urria arte soilik iraun zuena. Beste behin, Azcárraga jeneralak Gobernuaren ardura hartu zuen, M.ª Cristina erregeordeak 1901eko martxoan Sagastari berriro deitu zion arte. Hamasei urte bete eta adin-nagusitasuna lortu ondoren, Konstituzioaren 66. artikuluan ezarritakoaren arabera, Alfontso XIII.a erregeak Konstituzioaren zina egin zuen 1902ko maiatzaren 17an eta, horrela, bere amaren erregeordetza amaitu zen. Errege gazteak Sagasta Gobernuaren buruzagitzan utzi zuen, baina azken horrek abenduan dimisioa aurkeztu zuen, Kataluniako ikasleen istilu larrien ondoren. Sagasta hilabete geroago hil zen, 1903ko urtarrilean. Cánovas eta Sagasta desagertu ondoren, Cánovasek diseinatutako sistema, hau da, parlamentu-sistema alderdi-bitasunarekin eta botere-txandakatzearekin, higatzen hasi zen. Bi alderdi handiak, kontserbadorea eta liberala, zatitzen hasi ziren: liberalak sei taldetan zatitu ziren (hauen aginduetara: Álvaro de Figueroa —Romanonesgo kondea—, Manuel García Prieto, Ricardo Gasset, Niceto Alcalá Zamora, Santiago Alba eta Melquíades Álvarez) eta kontserbadoreak hirutan (buruzagi hauekin: Antonio Maura, Eduardo Dato eta Juan La Cierva). Bi alderdi politikoak zatitzearen bat-bateko ondorioa ezegonkortasun politikoa izan zen, oso zaila zen-eta Gobernu sendoak eratzea. Eta aurrekoaren erakusgarri, esan behar da Sagastaren Gobernuaren ostean, 1902ko abenduaren eta 1905eko ekainaren artean, Gobernu kontserbadore hauek egon zirela: Francisco Silvela, Raimundo Fernández Villaverde, Antonio Maura, Manuel Azcárraga eta, berriro ere, Fernández Villaverde. 1905eko ekainetik 1907ko urtarrilera, Gobernu liberal hauek bata bestearen atzetik etorri ziren: Eugenio Montero Ríos, Segismundo Moret, José López Domínguez, berriro ere Moret, eta Juan Francisco Camacho —Vega de Armijoko markesa—. Azken horren ostean, Mauraren Gobernu kontserbadorea etorri zen, eta hori Espainiaren lurralde-zatiketaren arazoari aurre egiten ahalegindu zen Toki Administrazioaren Lege Proiektuarekin. Arazoa gero eta larriagoa zen, euskaldunek eta katalanek erreklamazio gero eta gehiago egiten zizkiotelako. Hain zuzen ere, lege-proiek93

Konstituzio zuzenbidearen.indd 93

2/1/08 11:45:49

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea