Page 91

ahalbidetu zuen, Cánovasek diseinatutako ereduaren arabera. Eredu horren oinarriak ziren, batetik, bi alderdien jokoa (alderdi kontserbadorea / alderdi liberala); horrela, Espainiako sistema politikoko alderdien sakabanatze endemikoa saihestu zen, Britainia Handiko alderdi-bitasuna imitatuz; bestetik, «txandakakotasun» izenekoa, hau da, txandakatze-sistema bat erabiliz; horrela, alderdiak boterean txandakatzen ziren. Sistema horretan, alderdiek aldez aurretik adosten zuten haien artean boterea nola banatu. Baina nolabaiteko «egonkortasun» horren truke, prezio handia ordaindu behar izan zen: Gorteak desegiteko konstituzio-tresna desitxuratu zen eta, are okerrago, herriaren benetako borondatea ez zen kontuan hartu, hauteskundeak manipulatuz. Modu horretan, ikusi dugunez, alderdietako bati agintaldiaren epea agortzen zitzaionean, Koroak gobernua aurkako alderdiko buruzagiaren esku uzten zuen, eta Gorteak desegiteko dekretua ematen zion. Horrela, Gobernutik gidatutako hauteskunde-manipulazioaren bidez (Gobernazioko ministroek egindakoa, esaterako, Francisco Romero Robledok Cánovasekin eta Venancio Gonzálezek Sagastarekin), probintziako hiriburuetan gobernadore zibilen laguntzaz eta herri eta eskualdeetan «jauntxoen» laguntzaz, Gobernu berriak parlamentu-gehiengoa «fabrikatzen» zuen Gorte berrietan; eta lehen gobernuan eta orain oposizioan zegoen alderdiari oposizio-eginkizuna egiteko behar den besteko parlamentarien kopurua ematen zitzaion, berriro ere boterera itzultzea egokitzen zitzaion arte. Sistema horrek funtzionatu egin zuen Cánovas eta Sagasta bi alderdien buru izan ziren bitartean, baina krisian sartu zen biak desagertu eta bataren eta bestearen alderdiak zatitu ondoren. Ikus ditzagun azal-azaletik datu historiko batzuk Berrezarpenean zer gertatu zen errazago ulertzeko. Horretarako, hiru aldi aztertuko ditut, hain zuzen ere, Alfontso XII.aren, María Cristina Austriakoaren erregeordetzaren eta Alfontso XIII.aren agintaldiekin bat datozenak. Alfontso XII.aren agintaldian eta 1876ko Konstituzioa aldarrikatu ondoren, Cánovasek boterean jarraitu zuen 1879ko hasiera arte. Gorteetako agintaldia bukatzear zegoela, Martínez Campos jeneralari Ministroen Kontseiluko buruzagi kargua utzi zion, eta horrek 1879ko hauteskundeak irabazi zituen. Dena den, Kubako arazoaren inguruan ez zuen babes nahiko lortu bere taldean eta, beraz, dimisioa aurkeztu zuen, eta Cánovas Kontseiluko buruzagitzara itzuli zen 1879ko abenduan. Bestalde, Sagastaren aldekoak boterea eskuratzeko gogotsu zeuden, eta azkenean lortu egin zuten; izan ere, erregeak Herri Zorraren Lege-proiektua sinatzeari uko egin zion eta, horren eraginez, Cánovasek dimisioa aurkeztu eta Sagasta Ministroen Kontseiluko buru izendatu zuten 1881eko otsailean. Sagastaren Gobernuak merkataritza-itun espainiar-frantsesa erdietsi zuen, baina «Elkarte Errepublikar Militarra» ezkutuko erakundeak babestutako konspira91

Konstituzio zuzenbidearen.indd 91

12/11/07 11:49:16

Profile for elkarmedia

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea