Page 84

Betiko moduan, eskubide eztabaidatuenak kultu-askatasuna eta sufragio-eskubidea izan ziren. Kultu-askatasunari dagokionez, 11. artikuluak formula eklektiko eta iluna ezarri zuen: batetik, Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa bertan behera utzi zen, erlijio katolikoa Estatuko erlijioa zela esan baitzen, eta Estatuak kultuaren ministroei eutsi behar zien; baina, bestetik, kultu-askatasuna aldarrikatu ez arren, inor ez zen jazarriko iritzi erlijiosoengatik ez bere kultua praktikatzeagatik, baina jendaurrean onartzen ziren ospakizun bakarrak katolikoak ziren. Ikus daitekeenez, Konstituzioaren idazkera bera oinarri hartuta, tolerantziaren irismena desberdina izan zitekeen aldian aldiko gobernuak horren inguruan egindako interpretazioaren arabera. Eta, izatez, halaxe gertatu zen: Cรกnovasek tolerantzia modu murriztailean ulertu zuen, baina 1910etik aurrera, Canalejasek beste interpretazio bat eman zion. Sufragio-eskubideari dagokionez, Konstituzioan ez zen sufragio orokorra aipatu, eta gai horren arauketa hauteskunde-legeetan ezarritakoaren arabera egingo zela ezarri zen. Berriro ere, Konstituzioaren izaera transakzional eta elastikoa egiaztatu daiteke hemen: Konstituzioa garatzen zuten hauteskunde-legeek sistema oso desberdinak ezarri zituzten: Cรกnovasek ez zuen sufragio orokorra sinesten, eta horregatik, aberastasunaren araberako sufragioa ezarri zuen berriro; Sagasta, aldiz, sufragio orokorraren aldekoa zen, eta 1890eko ekainaren 26ko Legearen bidez berriz ezarri zuen. Konstituzio-bermeak eteteari dagokionez, Konstituzioaren 17. artikuluak Gobernuari onurabide handiak eman zizkion: printzipioz, bermerik garrantzitsuenak aldi baterako soilik eten zitezkeen, legearen bidez eta aparteko inguruabarrek Estatuaren segurtasunari eusteko hala eskatzen zutenean. Aitzitik, Konstituzio-testuak berak baimentzen zuen, Gorteak bilduta ez bazeuden, eta kasua larria eta presakoa bazen, Gobernuak Gorteak eten zitzakeela, eta erabaki hori Gorteek onetsi behar zutela ahalik lasterrena. Arauketa horri esker, adibidez, 1876 eta 1917. urteen bitartean, eskubide garrantzitsuenak hamazazpi aldiz eten ziren, eta 1917tik aurrera, salbuespen-egoera ohikoa izan zen herrialdean. Nola ez, egoera hori areagotu egin zen Primo de Riveraren diktadurarekin, 1923tik aurrera. 1.3. Konstituzio-organoak Ikus dezagun ondoren, labur-labur, nola arautzen zituen Konstituzioak botere desberdinak: a) Koroa: Espainiako doktrinako autore aipagarriek diotenez, 1876ko Konstituzioa idatzi zutenen ustez (eta, zehazki, Cรกnovasen ustez), monarkia ez zen gobernu era bat bakarrik, Espainiako Gobernu-sistemaren muina 84

Konstituzio zuzenbidearen.indd 84

12/11/07 11:49:14

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea