Page 83

berdinak sar zitezkeen, eta halaxe gertatu zen gainera, aurrerago ikusiko dugunez). c) Hirugarren, Cánovasek diseinatutako sistemaren oinarria alderdi-bitasuna zen. Joko politiko guztia bi alderdi politikoren inguruan antolatu nahi zen, nola edo hala, sistema britainiarra imitatuz: alderdi kontserbadorea (aspaldiko alderdi moderatuaren jarraitzailea, Cánovas buru zela), eta alderdi liberala (aspaldiko alderdi aurrerakoiaren jarraitzailea, Sagastaren gidaritzapean). Alderdi-bitasun horrek funtzionatzeko, «txanda-sistema» izenekora jo zen. Horren arabera, alderdi batek ere ez zuen boterea monopolizatu behar, eta bi alderdiak Gobernuan txandakatuko ziren. Horretarako, bi alderdien artean ituna egin zen, eta horren arabera, boterea txandaka aldatu zuten. Itun hori, Pardoko Ituna izenekoa, Cánovasek eta Sagastak adostu zuten 1885eko azaroaren 24an, Alfontso XII.a erregea hiltzear zegoela. Itun horretan ezarritakoari jarraituz, bi alderdiek aurretik ezartzen zuten noiz egokitzen zitzaion bakoitzari gobernatzea eta zenbat denborarako. Sistemak funtzionatu zezan, hauteskunde-iruzurrera jotzen zen eta Gorteak desegiteko onurabidea modu bidegabean erabiltzen zen: Gobernuari boterean zegokion aldia amaitzen zenean, Koroak Gobernua eratzeko eginkizuna beste alderdiko buruzagiaren esku uzten zuen. Berehala, Gorteak desegiteko dekretua ematen zen. Gobernu berriak, Gobernutik bertatik gidatutako hauteskunde-manipulazioaren bidez, gobernadore zibilen eta jauntxoen laguntzaz, hauteskundeetan emaitza onak lortzen zituen beti, eta horri esker, Parlamentuan gehiengoa eskuratzen zuen; oposizioa izan behar zuen alderdiak eginkizun horretan aritzeko aulki nahiko lortzen zuen, Gobernua gidatzeko «txanda berriro egokitu» arte. Horrenbestez, parlamentu-erregimena fikziozkoa zen eta iruzurra zuen oinarri, baina sistemak «nolabaiteko egonkortasun politikoa» lortu zuen Alfontso XII.aren eta horren alargun María Cristina Austriakoaren agintaldietan; hala ere, horien seme Alfontso XIII.a errege zela, sistemak gainbehera egin zuen. d) Laugarren, 1876ko Konstituzioaren atal dogmatikoa 1869koa baino murriztaileagoa zen, eta oinarrizko eskubideak jasotzean, garapen-lege arruntetara jotzen zuen. Lege horiek, batzuetan, eskubideen aplikazioa murriztu zuten eta, beste batzuetan, zabaldu. Besteak beste, hauek jaso ziren: nahierakeriaz atxilotzeko debekua, egoitzaren eta postaren bortxaezintasuna, herritarrak egoitza aldatzera behartzeko debekua manu judizialaren bidez egiten ez bazen, ondasunak konfiskatzeko debekua, adierazpenak egiteko, biltzeko eta elkartzeko askatasuna, legeen arabera heziketa-establezimenduak sortu eta horiei eusteko eskubidea, eskariak egiteko eskubidea, meritu- eta gaitasun-printzipioen arabera kargu eta enplegu publikoetan sartzeko eskubidea, babes judizialaren eta legezkotasunaren printzipioa, etab. 83

Konstituzio zuzenbidearen.indd 83

12/11/07 11:49:14

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea