Page 81

4. ikasgaia

Berrezarpena

1. 1876ko Konstituzioa 1.1. Aurrekariak 1874ko abenduaren amaieran, «Erregeordetza Ministerio» izenekoa eratu zen, Cánovas buru zela. Egun batzuk geroago, Alfontso, orain Alfontso XII.a errege bihurtuta, Madrilera iritsi zen. Cánovasek, Gobernuko gizon indartsua izanik, Egoitza Santuarekiko konkordatua errespetatu zuen, inprenta-delituetarako auzitegi bereziak ezarri zituen, aurretiazko zentsura ezarri zuen, epaimahai bidezko epaiketa ezabatu zuen eta Probintzia Administrazioak berriztatu zituen. Boterearen gaineko kontrol zorrotza ezarri zuen, erregimen alfontsotar berria sendotzeko. Xede horretan asko lagundu zuten karlisten behin betiko porrotak eta, beraz, gerra zibilaren amaierak, baita Cánovasek Espainiari «legezkotasun» berria emateko egindako lan trebeak ere. Eginkizun horretan, oro har, erregetiar alfontsotarren, eskuin katolikoko alderdien eta liberalen laguntza izan zuen, baita seiurteko iraultzaileko protagonista nabarmenen laguntza ere (besteak beste, aipatzekoak dira Sagasta bera eta bere jarraitzaileak). Konstituzioari dagokionez, Cánovasek ez zuen nahi 1845eko Konstituzioa edo 1869koa berrezartzea; alderdi batena ere ez zen Konstituzioa aldarrikatu nahi zuen, ordu arte ez baitzen halakorik egon Espainiako konstituzio-historian. Konstituzio berriak sistemaren barruan alderdien erregimena ahalbidetu behar zuen, eta alderdiok boterean txandakatuko ziren. Horretarako, teoriaren arabera artean indarrean zegoen 1869ko Konstituzioan ezarritako eraldaketa-prozedurari jarraitu beharrean, Cánovasek 600 parlamentari ohiren bilera deitu zuen, eta horiek 39 pertsonako ba81

Konstituzio zuzenbidearen.indd 81

5/12/07 11:43:38

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea