Page 77

bozketa egiten zuen. Ondoren, batzordeak bi karguetarako botoak jaso zituztenen zerrenda igortzen zien Estatuko biltzar legegilerako lehendakariari eta Kongresu Federaleko lehendakariari. Kongresu eta Senatu federalak elkarrekin bilduta, Estatu bakoitzetik iritsitako botoak zenbatu eta lehendakari edo lehendakariorde federal izendatzen ziren erabateko gehiengoa lortu zuten hautagaiak. Erabateko gehiengoa inork lortzen ez bazuen, Gorte federalek botorik gehien jaso zuten hautagaien artean hautatzen zuten. Errepublikako lehendakariaren eskumenei zegokienez, herrialdearen gorengo ordezkaritzari lotutako ohiko eginkizunez gain, Ministroen Kontseiluko lehendakaria askatasun osoz izendatu eta banandu behar zuen, legeak aldarrikatu eta sendetsi, Kongresuaren eta Senatuaren artean desadostasunak egonez gero Kongresuari oharrak egin, eta Gorteen aparteko bilerak deitu nazioaren egoerak hala eskatzen zuenean. Botere publikoei mezuak zuzendu ahal zizkion, enbaxadoreak izendatu eta horiei egiaztagiriak emateko eginkizuna zuen, nazioarteko harremanei ÂŤeutsiÂť behar zien, indultuak eman eta, amaitzeko, estatu kideetako konstituzioekiko errespetua bermatu behar zuen. d) Botere judiziala: Konstituzio federalaren proiektuak, X. tituluan, botere judizialaren arauketa berritzailea egin zuen eta zerikusi gutxi zuen Espainiako beste konstituzio-testu batzuen diseinuarekin. Botere judizial independentea bermatu zen, kide anitzeko Auzitegiek osatua, eta epaimahaia onartu zen delitu guztietarako, hiru mailako egiturarekin: udal-auzitegiak (herriak zuzenean izendatzen zituen eta eskumena zuten falta-epaiketetan, ahozko epaiketetan eta adiskidetze-ekitaldietan), barrutiko auzitegiak (kasuan kasuko estatuko audientzietan gauzatutako aurka-egitea dela bide izendatutako epaileek osatuak), audientziak (barrutiko epaileek osatuak, kasuan kasuko lehiaketa publikoa dela bide magistratu kargura igotakoak) eta Auzitegi Goren Federala, Federazioko estatu bakoitzeko hiru magistratuk osatua. Auzitegi Nagusiaren ohiko eskumenez gain (errekurtsoak azken auzialdian ebaztea), Auzitegi horrek eskumena zuen estatuen arteko eta estatu bateko botere publikoen arteko gatazkak konpontzeko, lehendakariari edo ministroei aurkeztutako auziak epaitzeko, tratatuak interpretatzeko eta, azkenik, legeen konstituziotasuna kontrolatzeko eta horien ondoreak eteteko Konstituzioaren aurkakoak baldin baziren; modu horretan, berrikuntza garrantzitsua sartu zen Espainiako konstituzionalismoan eta konstituzionalismo konparatuan. 2.4. Esanahia eta indarraldia 1873ko Konstituzio Federalaren proiektuaren esanahiari eta irismenari dagokienez, zoritxarrez, ia-ia deusezak izan zirela esan behar da. Gor77

Konstituzio zuzenbidearen.indd 77

12/11/07 11:49:13

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea