Page 76

b) Botere legegilea: bi ganberakoa zen, Kongresuak eta Senatuak osatzen baitzuten, baina bien eginkizunak ez ziren berdinak, Senatuarenak gutxiago zirelako. Kongresua diputatuek osatzen zuten, zuzeneko sufragio orokorraren bidez hautatuak, eta 50.000 biztanleko bat hautatzen zen. Bestalde, Senatua estatu kide bakoitzeko biltzar legegileek izendatutako senatariek osatzen zuten, eta Estatu bakoitzetik lau senatari izendatzen ziren, herritarren kopurua gorabehera. Legegintzaldiak bi urte irauten zituen eta ganberak urtero biltzen ziren, gutxienez lau hilabete iraun behar zuten bi batzarralditan. Botere betearazlearen autonomia osoa bermatzeko, gobernuorganoak hautatzeko eta erregelamenduak idazteko askatasun osoa zuten, ministroek ezin zuten diputatu edo senatari izan, eta ezin zuten Parlamentuko batzarraldietara joan ganberen manu berezirik ez bazegoen. Ganberetako kideek ohiko parlamentu-onurabidek zituzten (bortxaezintasuna, ukiezintasuna, etab.). Legegintza-eginkizunari erreparatuz gero, legegintzako ekimena Errepublikako lehendakariaren, Ministroen Kontseiluaren eta Kongresuaren esku zegoen. Senatuak ez zuen legegintzako ekimenik eta soil-soilik azter zezakeen ea Kongresuak onetsitako legeek Konstituzioan aldarrikatutako oinarrizko eskubideak, erakunde politikoen botereak, Federazioaren ahalmenak eta Konstituzioa bera errespetatzen zituzten edo ez. Horien aurkakoak ez zirela aitortuz gero, legea aldarrikatu egiten zen. Aitzitik, horiei kalte egiten ziela pentsatuz gero, bi ganberen batzorde mistoa izendatzen zen eta horrek irizpena Kongresura bidaltzen zuen. Legea berriro aztertu ondoren Senatua ados ez bazegoen, urte hartan legearen aldarrikapena eten egiten zen. Hurrengo urtean Kongresuak legea berriz onesten bazuen, botere betearazlera igortzen zen horrek aldarrikatu zezan, baina azken horrek eragozpenak bazituen, Senatura itzultzen zen eta ganbera hori berriro ere aurka agertuz gero, legearen aldarrikapena eten egiten zen. Azkenean, Kongresuak hirugarren urtean legea onesten bazuen, Errepublikako lehendakariak berehala aldarrikatu behar zuen. c) Errepublikako lehendakaria: Espainiako konstituzio-historian berrikuntza izan zen, botere-banaketa zurruna kontuan hartuta, Estatuko buruzagitza, Errepublikako lehendakariaren esku zegoena, botere moderatzailea izatea eta gainerako botereekin harremanak izatea. Testuan Errepublikako lehendakaria eta lehendakariordea (lehendakaria ordeztuko zuen kasu hauetan: heriotza, gaixotasun luzearen edo epai judizialaren ondoriozko gaikuntza galera) ezarri ziren. Lehendakari karguak lau urte irauten zuen eta ezin zen berehala berrautatu. Lehendakaria eta lehendakariordea zeharkako sufragio orokorraren bidez hautatzen ziren (Ipar Amerikako sistemaren antzekoa): estatu kide bakoitzeko hautesleek batzorde bat bozkatzen zuten, eta bertako kideak Kongresu eta Senatu federaletara bidaltzen zituztenen bikoitzak ziren. Batzorde hori Estatu kideko hiriburuan biltzen zen, eta lehendakari eta lehendakariorde karguetarako 76

Konstituzio zuzenbidearen.indd 76

12/11/07 11:49:12

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea