Page 74

euren Konstituzioa izateaz gain, biltzar legegileak sufragio orokorraren bidez hauta zitzaketen, eta kasuan kasuko gobernuak botere federalaren esku-sartzerik gabe izenda zitzaketen (92. eta 94. art.). Arlo hauek arautzeko autonomia aitortu zitzaien: politika, industria, ogasuna, herri-lanak eta erregio-errepideak, ongintza, heziketa eta Konstituzioaren bidez botere federalari eratxiki gabeko gainerako gai zibil eta sozial guztiak. Horrez gain, jesapenak egin, herri-zorra jaulki eta Unibertsitateak sortu zitzaketen. Askatasun osoa zuten barruko lurraldearen antolaketarako eta botereak egituratzeko, baina azken horri dagokionez, estatu federalaren ereduari jarraitu behar zioten, eta botereok honela banatu: legegilea, betearazlea eta judiziala. Bosgarren, estatuetako Konstituzioek oinarrizko eskubideak, botereen mugak eta Konstituzio federalaren manuak errespetatu behar zituzten, eta horrez gain, estatuek indar publikoa poliziaren kasuan eta barne segurtasunerako soilik erabil zezaketen. Estatu baten lurraldean ezin zen estatu berririk sortu, estatu kideak ezin ziren elkartu estatu interesdunen Gorteen (biltzarrak) eta Gorte federalen adostasunik gabe eta, edonola ere, 103. artikuluaren arabera: ÂŤEstatu bakoitzeko herritarrek gainerako estatuetako herritarren eskubide guztiak izango dituzteÂť. Konstituzioa eta arau federalak beteko zirela bermatzeko, Ministroen Kontseiluak estatu bakoitzean ordezkari bat izendatuko zuen, baina horrek ez zuen zuzeneko eskumen betearazlerik izango estatu kidearen edo bertako udalerrien barruan. Seigarren, izaera federala zenbait faktorek erakusten zuten: batetik, Gorteak ganbera bikoak ziren, eta horietan Senatuak estatu kideak ordezkatzen zituen (horietako bakoitzak, organo legegilearen bidez, lau senatari izendatzen zituen); bestetik, Errepublikako lehendakaria hautatzeko modua (hautaketa horretan estatu bakoitzean hautatutako batzarrek parte hartzen zuten, eta horiek Kongresura eta Senatura bidaltzen zituzten pertsonen bikoitzak osatzen zituzten); azkenik, Auzitegi Goren Federalaren eraketa, horretarako estatu bakoitzak hiru magistratu izendatzen zituen eta. Amaitzeko, eta boterearen lurralde-banaketari erreparatuta, estatu federalaz eta estatu kide edo erregio-estatuez gain, Konstituzioaren proiektuak udalerriak aipatzen zituen, baina probintziak ez. Udalerriek autonomia politiko, ekonomiko eta administratiboa zuten, eta udalak, alkateak eta udal-epaileak (munta txikiko arazoetan eskumena zuten, esaterako ahozko epaiketetan, falta-epaiketetan edo adiskidetze-ekitaldietan) sufragio orokorraren bidez hautatuko zirela ezarri zen. Konstituzio-testuak eskatu zuen Estatuek udalerriei eskumenak aitortu behar zizkietela arlo hauetan: justizia zibil eta kriminala, polizia, instrukzio publikoa, azpiegiturak, ospitaleak, ongintza, etab. eta eskumen horiek egikaritzeko beharrezko errentak, funtsak eta kreditu-baliabideak eman behar zizkietela. Hau da, Konstituzioan 74

Konstituzio zuzenbidearen.indd 74

21/11/07 08:40:31

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea