Page 64

Manifestuak eratorritako espiritu horrekin bat eginez, behin-behineko gobernua Gorte berrietarako bidea prestatuko zuten arauak ematen hasi zen: sufragio orokorra (gizonezkoena) ezarri zuen, azaroaren 9ko dekretua zela bide; bilerak egiteko eta elkartzeko eskubideak arautu zituen, eta Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak deitu zituen. Gorte berriak otsailean bildu ziren, behin-behineko gobernuari konfiantza eman zioten —ordutik aurrera «gobernu betearazle» deitu zen—, eta Batzorde bat izendatu zuten, Olózaga buru zela, Konstituzio berria prestatzeko. Martxoaren amaieran, Batzordeak testua Gorteetan aurkeztu zuen, eta apirilaren hasieran testuari buruzko eztabaida hasi zen. Eztabaida ez zen batere erraza izan, arazo istilutsu bi zeuden eta: kultu-askatasuna eta gobernu-era. Eztabaidak amaitu ondoren, Gorteek Konstituzio berria onetsi zuten, 1869ko ekainaren 1ean. Hilabetearen erdialdean, Gorteek Serrano jenerala erregeorde izendatu zuten, Estatuko buruzagitza noren esku egongo zen erabaki arte, Konstituzioak buruzagitza hori erregeari ematen baitzion. Prim jenerala gobernuburu jarri zen, eta Gobernu horrek 1870ko abenduaren amaiera arte iraun zuen. Data horretan Primen aurkako atentatua egin zuten eta, ondorioz, hil egin zen; bere ordez, Juan Bautista Topete jarri zuten gobernuburu. Estatuko buruzagitzari dagokionez, Espainiako tronua betetzeko hautagai nahiko egon ziren, esaterako, Antonio Orleansgoa, Montpensiergo dukea, Fernando Coburgo-Gothakoa, Leopoldo Honhenzollerngoa —horren hautagaitza Frantziak Prusiari 1870 gerra aldarrikatzeko aitzakia izan zen—, Tomás Savoiakoa, Genoako dukea, Amadeo Savoiakoa, Aostako dukea, eta Espartero jenerala bera —eskaintzari uko egin zion—. Horien artean, eta erregea hautatzeko 1870ko ekainaren 8ko Legea aplikatuz, Gorteek gehiengoz Amadeo Savoiakoa hautatu zuten Espainiako errege izateko. Errege berriak, Amadeo I.ak, 1871ko urtarrilaren 2an Konstituzioaren zina egin zuen, eta, beraz, Serrano jeneralaren erregeordetza data horretan amaitu zen. 1.2. Ezaugarriak 1869ko Konstituzioaren sorrerako inguruabar historikoak gainetik aipatu ondoren, Konstituzioaren ezaugarriak aipatu behar ditugu, besteak beste: herri-jatorriko Konstituzioa izan zen (Iraultza Loriatsuaren zuzeneko alaba), Belgikako 1831ko Konstituzioaren eta Ipar Amerikako 1787ko Konstituzioaren eragin argiak zituen, eta aurreko konstituzio-testuak baino apur bat luzeagoa zen (112 artikulu eta bi xedapen iragankor zituen). Nahiko zurruna zen, 1837ko eta 1845eko Konstituzioek ez bezala, Konstituzio berriaren XI. tituluan ezarri baitzen Gorteek Konstituzioa eraldatzea 64

Konstituzio zuzenbidearen.indd 64

12/11/07 11:49:10

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea