Page 55

tzen zituzten hautesleek izendatuko zituztela; 1845eko Konstituzioan, aldiz, kideak legean ezarritakoaren arabera hautatuko zirela soilik aipatu zen. Horrez gain, konstituzio-testu berriak lege arruntera igorri zuen gobernu-ordezkarien esku-hartzea Udaletan eta Diputazioetan, eta gai hori ez zen aipatu 1837ko Konstituzioan. Edonola ere, tokiko organoen eskumenak aldatu eta murriztu ziren, bai 1845eko urtarrileko Udalen eta Diputazio Probintzialen legeekin —Konstituzioa baino hilabete batzuk lehenago eman ziren—, bai 1845eko irailaren 16ko Errege Dekretuarekin, Udalen legea betearazteari buruzkoa hain zuzen. Azkenean, 1845eko Konstituzioaren eraginez Milizia Nazionala desagertu egin zen, moderatuek aurrerakoien zerbitzurako talka-indarra izatea leporatu zioten eta. 3.4. Esanahia eta indarraldia Konstituzioan egindako aldaketak gorabehera, egoera politikoa ez zen hobetu. Koroak ez zuen posizio neutrala hartu, erreginak ospea galdu baitzuen jarduera politiko baldarrak egiteagatik eta jokabide «polemikoa» izateagatik. Moderatuak 1854a arte agintean egon ziren arren («hamarkada moderatu» izenekoa), oso zatituta egon ziren. 1844an, Narváezek dimisioa aurkeztu eta Manuel Pando jarri zen agintean eta, horren ostean, berriro ere Narváez, 1846an. Azken horrek inprenta-askatasunaren aurkako dekretua aldarrikatu zuen. Bestalde, aurrerakoiak boteretik kanpo geratu ziren eta horietako batzuek altxamendu ugari egin zituzten. 1846an, Francisco Javier Istúriz gobernuburu zela, bigarren gerra karlista hasi zen. Istúrizen ostean Carlos Martínez Irujo, Joaquín Pacheco eta Gutierrez Calderón eta Florentino García Goyena egon ziren gobernuan 1847 arte, azkenean Narváez bera Gobernura itzuli baitzen. Azken horrek, Frantziako 1848ko Iraultzak Espainian izan zitzakeen ondoreengatik beldurtuta, diktadorearen antzera gobernatu zuen, konstituzio-bermeak etenda. 1851ko urtarrila arte boterean egon zen, eta une horretan dimisioa aurkeztu zuen. Une horretan, Juan Bravo Murillo jarri zen gobernuburu. 3.5. 1852ko konstituzio-proiektua Bravo Murillok saneamendu ekonomikoaren politika abiatu, Herri Administrazioa eraldatu, Egoitza Santuarekin konkordatua sinatu eta erakunde politikoek behar den moduan funtzionatzen ez zutela esanda, konstituzioeraldaketa prestatu zuen. Eraldaketa hori konstituzio-proiektu oso laburra zen, oinarrizko zortzi lege osagarrik lagunduta, gai hauen inguruan: Senatuaren antolaketa, Gorteetako diputatuen hauteskundeak, erakunde legegi55

Konstituzio zuzenbidearen.indd 55

12/11/07 11:49:08

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea