Page 54

buruzkoa onesteko eskumena zuten soil-soilik. Erregeordetzari dagokionez eta erakunde horren inguruan ere alderdien arteko gatazkarik ez egoteko —halaxe gertatu baitzen Esparteroren erregeordetzarekin—, erregearen aitaren edo amaren esku utzi zen, horiek alargun ziren bitartean, edo, halakorik izan ezean, koroan ondorengo izango zen ahaiderik hurbilenaren esku. b) Botere legegilea: 1845eko Konstituzioak Gorteei eta horien eta botere betearazlearen arteko harremanei dagokienez egin zituen berrikuntza nagusiak. Eraldaketaren egileek ere Senatuaren aldaketa eraldaketarik garrantzitsuena zela adierazi zuten. Ez zen nahi nobleen Senatua ez hautaketa bidezko Senatua. Modu horretan, diseinatutako Senatuak herrialdeko gorengo klaseetako kideak bildu behar zituen, eta erregeak errenta eta ondasun jakin batzuk izan eta gizarte-kategoria jakin batzuetakoak zirenen artean izendatutako biziarteko senatariek osatzen zuten (erakunde legegilekideetako lehendakariak, senatariak, diputatuak, ministroak, estatu-kontseilariak, artzapezpikuak eta apezpikuak, Espainiako Handikiak, kapitain nagusiak eta teniente-jeneralak, enbaxadoreak eta ministro botereguztidunak, lehendakariak, Auzitegi Goreneko ministroak eta fiskalak, probintzia-diputatuak, udalerri garrantzitsuenetako alkateak, Batzarretako edo Merkataritza Auzitegietako lehendakariak, etab.). Diputatuen Kongresuari dagokionez, Konstituzioan ezarri zen Kongresuaren agintaldiak bost urte iraungo zituela (eta ez hiru, 1837ko Konstituzioan ezarri zen moduan). Botere legegileari egonkortasun gehiago eman nahi zitzaion horrela, baina guztia alferrikakoa izan zen: Gorteak aldez aurretik desegin eta hauteskundeak behin eta berriro deitu ziren. Amaitzeko, garrantzi handikoa baita, ez da ahaztu behar 1846ko martxoko hauteskunde-legeak sufragio aktiboa mugatu ziela zerga jakin batzuk ordaintzen zituzten zergadunei, eta horren eraginez hautesleen kopurua asko murriztu zela. Are gehiago, hautaketa hauteskunde-barrutien arabera ezartzean, jauntxokeria asko hazi zen. Gorteen funtzionamenduari dagokionez, 1837ko Konstituzioaren arabera, abenduaren 1etik aurrera modu automatikoan biltzen ziren, erregeak lehenago deitzen ez bazituen, baina 1845eko Konstituzioan hori desagertu egin zen. Hala ere, Gorteak urtero bildu behar ziren aurrekontuak aztertu eta onesteko. c) Botere judiziala: Botere judizialari Justizia Administrazio esan zitzaion eta aurreko Konstituzioak aipatu «kode-batasunaren» printzipioari eutsi zitzaion arren, 1845eko konstituzioan «foru-batasunari» egindako aipamena kendu zen (hau da, auzitegi-sistema bakarra espainiar guztientzat, epaiketa zibil eta kriminaletan). Estatuaren lurralde-antolaketari dagokionez, 1837ko Konstituzioan ezarri zen Diputazio Probintzialeko kideak Gorteetako diputatuak hauta54

Konstituzio zuzenbidearen.indd 54

12/11/07 11:49:08

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea