Page 52

rakoiak ordeztu zuen Gobernuaren buruzagitzan. Olózagak bere politikaren aurka zeuden Gorteekin gobernatu behar izan zuen, baina erreginarengandik Gorteak desegitea lortu zuen, gertaera ilunak tarteko, eta monarka derrigortu egin zutela esan izan zen. Horren eraginez, Olózaga kargutik kendu eta, horren ordez, Luis González Bravoren gobernua ezarri zen. Azken horri esker, moderatuak boterera itzuli ziren eta, 1844ko maiatzean, Narváez jenerala Gobernuko lehendakari bihurtu zen, «hamarkada moderatua» abiatuz (1843-1854). Gobernu berriak Konstituzio berria egin behar zela erabaki zuen, erreginak Gorteak desegitea lortu zuen eta, 1844ko abuztuan, hauteskundeak deitu eta, «zer esanik ezs», moderatuak izan ziren garaile. Gorte horiek (udalei eta probintziei buruzko lege «moderatuak» onetsi zituztenak) Konstituzioa eraldatzeko ardura izan zuten. 3. 1845eko Konstituzioa 3.1. Aurrekariak Moderatuek hauteskundeetan irabazi ondoren, Gobernuak Konstituzioa eraldatzeko proiektua Gorteetan aurkeztu zuen urrian, eta, horretarako, kasuan kasuko batzordea «ad hoc» eratu zen. Eztabaidak luze jo zuen, eta horren ondoren, eraldaketak manuen erdiak baino ukitzen ez zituen arren, konstituzioaren eraldaketa onetsi eta 1845eko maiatzaren 23ko Konstituzioa ezarri zen. Egia esan, 1837ko Konstituzioa nahiko erraz alda zitekeen, testu malgua zelako, ez baitzuen inongo organorik ez prozedura berezirik ezarri testua eraldatzeko. Eraldaketaren egokiera eztabaidagarriagoa zen: batetik, batzuen ustez, 1837ko Konstituzioaren jatorri irregularra betiko ezabatu behar zen, «La Granjako» matxinadari lotuegi zegoelako. Aitzitik, beste batzuen ustez, Konstituzioa aldarazi behar zen, bestela gobernuek nahitaez hautsi beharko zuten eragingarritasunez jokatu ahal izateko. Bestetik, aurrerakoiek eta moderatu batzuek (Istúriz, Pachecho, etab.) eraldaketa beharrezkoa ez zela uste zuten, zorigaiztoko aurrekaria baitzuen: etorkizunean, alderdi bakoitza Konstituzioan bere programa politikoarekin hobeto egokitzen ziren aldaketak sartzen ahaleginduko zen (ikusiko dugunez, halaxe egin zuten). Amaitzeko, moderatuek Gorteetan zuten gehiengo handiari esker, 1837ko Konstituzioa eraldatu egin zen. 3.2. Ezaugarriak Hasieran Konstituzioaren eraldaketari buruz hitz egin arren, testuan aldaketa hain handiak sartu zirenez, egiatan, Konstituzio berri bati buruz hitz 52

Konstituzio zuzenbidearen.indd 52

12/11/07 11:49:08

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea