Page 50

tako hauteskundeak ere kontrolatuko zituen, eta horrek piztutako gatazkaren garraztasuna azaltzeko bidea ematen digu. Gobernuak María Cristina erregeordeak legea sinatzea lortu zuen, eta horren ondorioz, udal aurrerakoiak eta Milizia Nazionala (erakunde hau Cádizko Konstituzioak sortu eta 1837ko Konstituzioak berrezarri zuen) altxatu egin ziren, haien ustez, legea konstituzioaren aurkakoa baitzen, Konstituzioko artikulu bat hausten zuelako: hain zuzen ere, Konstituzioaren arabera, udalak auzokoek hautatzen zituzten, baina lege horren arabera, erregeak alkateak zuzenean izendatu zitzakeen. Krisia amaitzeko, Espartero jeneral aurrerakoia Gobernuko lehendakari izendatu zuten, eta horren eraginez, María Cristina erregeordeak erbestera joan behar izan zuen. Espartero erregeorde zela, udalak sufragio orokorraren bidez eratu ziren. Espartero erori ondoren, «hamarkada moderatuan», Narváez jenerala gobernuko buru zela, udalen lege berria onetsi zen 1845ean, 1840ko legean oinarritua. 2.4. Esanahia eta indarraldia 1837ko Konstituzioaren irismenari eta indarraldiari buruz esan behar da 1837ko Konstituzioa, printzipioz, onartzeko moduko Konstituzioa zela ikuspuntu teknikotik, eta nahiko adiskidetzailea ikuspuntu ideologikotik. Testua indar politikoak boterean txandakatzeko erabili ahal izan zen, eta boterearen kudeaketan bakoitzaren estiloa finkatzea ahalbidetu zen, testua aldian-aldian aldatu beharrean; horrela, sendotu egingo zen. Hala ere, 1837ko Konstituzioa, kasu batzuetan, ez zen bete (adibidez, hori garatu behar zuten legeek garatu ez zutelako) eta, beste batzuetan, ageri-agerian hautsi zen. Konstituzioa askotan eta modu larrian hautsi zenez, testuaren ospe ona ahuldu egin zen; eta horri garai hartako ezegonkortasun politikoa gehitu behar zaio: koroa ez zen izan erakunde moderatzailea, alderdi politikoek beren mesederako erabili zuten, etengabeko pronuntziamenduak eta altxamenduak egon ziren, Gobernuak ahulak eta ezegonkorrak ziren, parlamentu-sistemetako botere legegilearen eta betearazlearen arteko ohiko loturak ez zuen funtzionatu eta, amaitzeko, hauteskunde-azpijokoak gainerako guztia egin zuen. Ikus ditzagun labur-labur aldi horretako gertaera historikoak, horiei esker esan berri dudana ulertuko dugu eta: Konstituzioa indarrean sartu ondoren, Juan Álvarez Mendizábalek desamortizazioak egiten jarraitu zuen, baina José María Calatravaren gobernuak 1837ko abuztuan dimisioa aurkeztu behar izan zuen, Pozuelo de Aravacan ofizialek pronuntziamendua egin eta gero. Horren ordez, Eduardo Bardají jarri zen Gobernuan eta Gorteetan gehiengorik ez zuenez, aste batzuk soilik iraun zituen. Horren ostean Narciso Fernández de Herediaren eta Bernardino Fernández de Velascoren gobernu 50

Konstituzio zuzenbidearen.indd 50

12/11/07 11:49:07

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea