Page 48

zen), Gorteek Isabel II.a erreginaren adin-nagusitasuna aurreratu eta adin nagusikoa zela adierazi zuten. 1843ko azaroaren 10ean, erreginak Gorteetan Konstituzioaren zina egin zuen. Gobernuari dagokionez, kide anitzeko organoa zen argi eta garbi (Konstituzioak Ministroen Kontseiluari aipamen egin zion erresumako behin-behineko erregeordetzaren titular moduan, aurrean ikusi dugunez, eta Gobernuak aurkezten zituen urtero Gorteetako aurrekontuak). Ministroei dagokienez, Konstituzioak hurrengo hau ezarri zuen: erregeak askatasun osoz izendatu eta kargutik kendu zitzakeen, ministro eta parlamentari karguak bateragarriak ziren, eta erregearen eginkizun guztiak ministro batek ÂŤberretsiÂť behar zituen. b) Botere legegilea: Gorteei dagokienez, Konstituzioan bi ganberako Gorteak ezarri ziren, Diputatuen Kongresuak eta Senatuak osatuak. Senatuari begira, Senatu nahiko bitxia diseinatu zela esan behar da: ez zen nahi nobleen Senatua (berdintasunaren aurkakoa izango litzatekeelako), ez hautaketa bidezko Senatua (Kongresuaren bikoizketa izango litzatekeelako), ezta erregeak izendatutako biziarteko kideek osatutako Senatua ere. Beraz, Senatu mistoa hautatu zen (senatariek berrogei urtetik gorakoak izan behar zuten eta errenta jakin bat izan; erregeak izendatzen zituen probintzia bakoitzean diputatuak hautatzen zituzten hautesleen zerrenda hirukoitzetik, eta probintzia bakoitzari biztanleen araberako senatarien kopurua zegokion). Senatarien kopurua Kongresuko hiru bosten izatea eta Senatua herenez heren berritzea ezarri zen, Kongresuko hauteskundeak zeuden bakoitzean. Hori askotan ez zen bete, Gorteak aldez aurretik sarritan desegin zirelako. Azken buruan, Senatuaren eredu hori ez zen inoren gustukoa izan eta ez zuen funtzionatu, herria guztiz ordezkatzen ez zuelako eta kideak erregearen konfiantza osokoak ez zirelako. Kongresuari dagokionez, hautaketa bidezkoa zen erabat eta diputatuak probintzien arabera hautatzea (bat 50.000 biztanleko) hiru urterik behin egingo zen modu zuzenean, eta diputatuok modu mugagabean berrauta zitezkeen. Horri lotuta, 1837ko Konstituzioa 1837ko uztailaren 12ko hauteskunde-legeak garatu zuen, eta azken horrek aberastasunaren araberako sufragio oso zabala ezarri zuen, apurka-apurka zabalduz joan zena. Amaitzeko, diputatuak eta senatariak bortxaezinak ziren beren eginkizunak betetzean adierazitako iritziengatik eta egindako jarduerengatik, eta ukiezintasuna zuten; beraz, ezin ziren atxilotu (ageri-ageriko delituengatik bakarrik) ez auzipetu, horiek osatzen zuten ganberaren aldez aurretiko baimenik gabe. Horrez gain, kontuan izan behar da Senatuaren eta Diputatuen Kongresuaren onurabideen eta harremanen Lege izenekoa, Gorteek uztailaren 12an onetsi eta MarĂ­a Cristina erregeordeak 1837ko uztailaren 19an sendetsia. 48

Konstituzio zuzenbidearen.indd 48

20/11/07 16:48:48

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea