Page 45

zioaren borondatea zela, bere subiranotasuna erabiliz, 1812ko Konstituzioa berrikustea. Hala ere, Konstituzioa Gorteetan sortu eta koroak idazketan parterik ez hartzeaz gain testua nahitaez onartu behar izan zuen arren (batez ere, La Granjako matxinadaren ostean sortutako egoera zela-eta), konstituzio-testuak koroari onurabide asko eman zizkion, Cádizko Konstituzioak baino gehiago; b) diseinu tekniko ona: laburra zen (hirurogeita hamazazpi artikulu eta bi artikulu gehigarri zituen) eta, Cádizko Konstituzioan ez bezala, Konstituziotik kanpo geratu ziren lerrun txikiagoko arauek arautu zitzaketen gaiak. Atal dogmatikoa I. tituluan dago, eta bertan bildu zen modu ordenatuan oinarrizko eskubide eta askatasunen zerrenda ez oso zabala; amaitzeko, Konstituzioaren atal organikoa ondo sistematizatu zuen, hurrenkera honetan: Gorteak, koroa, Gobernua, Botere Judiziala, lurraldeantolaketa; azken bi tituluetan kontribuzioak eta gai militarrak jorratu ziren; c) malgutasuna: testua eraldatzeko prozedura berezirik ezarri ez zenez, lege arruntak aldatzeko prozedura bera erabiliz eralda zitekeela ulertu zen; d) elastikotasuna: sistemaren oinarrizko printzipioak soilik bildu zituenez, eta horien zehaztapena geroko legeetara igorri, Gobernuek eta parlamentuko gehiengoek jarduera politikoan beraien ukituak egin zitzaketen, Konstituzioa behin eta berriro aldatu beharrean. Printzipio politikoei dagokienez, Konstituzioan Cádizko Konstituzioko printzipiorik garrantzitsuenak bildu ziren, baina ñabardura nabarmenekin: esaterako, nazio subiranotasunaren printzipioa ez zen artikuluetan agertzen, 1812ko Konstituzioan bezala, hitzaurrean baino. Horrela, printzipio horren eragingarritasun praktikoa ahulduta geratzen zen; botere-banaketa ez zen 1812ko Konstituzioan besteko zurruna, malgua baino, eta botere legegilearen eta betearazlearen arteko lankidetza ahalbidetzen zuen; gainera, transakzio izaerako testua zen: aurrerakoiek sortu zuten, baina liberalismo moderatuko osagaiak gehitu zituzten, hala nola, bi ganbera izatea, monarkaren erabateko betoa eta erregearen desegite-eskubidea. Azken osagai hori diseinatu zen, teorian behintzat, koroak tartekari moduan jardun zezan Gobernuaren eta Gorteen artean sor litezkeen gatazketan (dena den, aurrerago ikusiko dugunez, desegite-eskubidearen erabilera desitxuratu eta gobernuaren aldeko gehiengo parlamentarioak «modu artifizialean sortzeko» erabili zen. Koroak Gobernuaren esku utzi zuen Gorteak desegitea, gobernuak berak hala eskatuta, eta, modu horretan, neutrala izan behar zuen koroaren tartekaritza-eginkizuna guztiz desitxuratu zen). Amaitzeko, I. tituluan jasotako eskubide eta askatasunen katalogoa, aipatu dugunez, nahiko laburra da: inprenta-askatasuna, eskariak egiteko eskubidea, kodeen eta foru prozesalen batasuna, enpleguak eta kargu publikoak meritu- eta gaitasun-printzipioen arabera lortzeko eskubidea, norberaren askatasuna eta segurtasuna, zigor- eta tributu-legezkotasunaren printzipioak (izan ere, aurrekontuen legeak edo lege lerruneko beste 45

Konstituzio zuzenbidearen.indd 45

12/11/07 11:49:06

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea