Page 43

agindua errege-dekretuz jaso ezik, ezin zuten jorratu, baina beraiek onetsi behar zituzten lege-proiektuak, erregeak sendetsi ondoren lege bihur zitezen; c) erregeari eskariak egiteko eskubidea zuten; d) monarkak proposatutako tributu eta zergak eskatzeko, adostasuna agertu behar zuten. Zergak gehienez bi urterako ezartzen ziren eta epe hori amaitu aurretik, Gorteek berriro botazioa egin behar zuten; e) aurrekontua aurkeztu behar zitzaien eta administrazioko atalen egoera azaldu behar zitzaien, ezarri beharreko zergen inguruan botazioa egin aurretik; f) gertaera adierazgarriren bat jazotzen zenean deitzen ziren, erregearen ustez gertaeraren larritasunak hala eskatzen bazuen. Amaitzeko, lehen ikusi dugun moduan, Errege Estatutuak eginkizun urriak ematen zizkien arren, Gorteek garrantzi gero eta handiagoa hartu zuten, Ganberen araudietan araututakoa zela bide eta jarduera politikoa bera kontuan hartuta. 1.4. Esanahia eta indarraldia Amaitzeko, esan behar da Errege Estatutuak ez zituela botere judiziala eta erresumaren lurralde-antolaketa aipatzen. Errege Estatutuaren esanahiari eta indarraldiari dagokienez, doktrina nahiko bat dator Estatutuak hurrengo hauek egin zituela esaterakoan: Espainian absolutismoa behin betiko amaitu zuen, Ministroen Kontseilua eta lehendakariaren irudia erakundetu zituen, Ganberen araudien eta jarduera politikoaren bidez Espainiako konstituzio-sisteman parlamentarismoaren ohiko erakundeak sartzea ahalbidetu zuen (esaterako, desegite-eskubidea, Gobernuaren parlamentu-kontrolak orekatua) eta Espainian lehenengo zuzeneko hauteskundeak bideratu zituen. Nolanahi den ere, ez zen sendotu eta bi urte inguruko indarraldia baino ez zuen izan. Gerra Zibila puri-purian zegoela aldarrikatu eta karlistek baztertu egin zuten, liberal aurrerakoiek ere ez zuten gustuko, besteak beste, nazio subiranotasunaren printzipioa bertan behera uztea eta eskubideen adierazpenik ez izatea leporatzen baitzioten eta, beraz, konstituzio-testuaren izaera ukatzen zioten. Liberalen (aurrerakoiak eta moderatuak) arteko etengabeko tirabirek gainerako guztia egin zuten. Francisco Javier IstĂşrizen kabinete moderatua eta horren proiektuak (batez ere, Espainiako monarkiaren konstituzio-proiektua, 1836ko uztailaren 20koa) gaizki hartu zituzten eta urte horretako udan altxamenduak egon ziren, CĂĄdizko Konstituzioa berriz ezartzea eskatuz. Azkenean, 1836ko abuztuaren 12an, errege-familiaren egoitza zen La Granja jauregiko sarjentuek La Granjako altxamendua egin zuten eta, horren eraginez, erregina gobernatzaileak CĂĄdizko Konstituzioa berrezarri behar izan zuen abuztuaren 13ko Errege Dekretu bidez. Errege Estatutuaren indarraldi laburra amaituta zegoen. 43

Konstituzio zuzenbidearen.indd 43

12/11/07 11:49:05

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea