Page 38

oinordetza zela eta. Batzuek erregearen alabaren alde egiten zuten (gero Isabel II.a erregina izango zena) eta besteek, horren osabaren alde, hots, Karlos María Isidro infantea erregearen anaiaren alde. Amaitzeko, Cádizko Konstituzioa berriro ere indarrean jarri zen epe labur batez, beste «pronuntziamendu» baten ostean, alegia, La Granjako matxinada, 1836ko udan gertatu zena. Hau ere Espainiatik azkar zabaldu zen eta, beraz, María Cristina erregeordeak Cádizko Konstituzioa berriro ere indarrean jarri behar izan zuen beste konstituzio-testu bat aldarrikatu arte: 1837ko Konstituzioa, hain zuzen. Ondorioz, 1812ko Konstituzioak Espainiako konstituzio-historian aztarna sakona utzi duela esan daiteke, indarraldi mugatua izan arren. Konstituzio horrek ospe handia izan zuen Espainiako mugetatik kanpo ere, eta Espainiako liberalismoaren ikur bihurtu zen. Nolanahi den ere, garai hartako errealitate politiko, sozial eta ekonomikoaren eta Konstituzioko ideia liberal berrien arteko egokitzerik eza, Fernando VII.a erregearen jokabide «lotsagarria», etengabeko esku-sartze militarrak eta ezegonkortasun politikoa oro har, Konstituzioa ez errotzeko arrazoiak izan ziren. Horren ostean, konstituzio-testu eta -proiektuen zerrenda luzea hasi zen, baina horiek ere ez ziren sustraitu. Dena den, ikusi dugunez, horiek guztiak Espainiako konstituzionalismoaren historian garrantzitsuak izan dira.

38

Konstituzio zuzenbidearen.indd 38

12/11/07 11:49:04

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea