Page 37

nak ezarri zituen. Udalerriek urtero Diputazio Probintzialari kontuak eman behar zizkion bildutako eta inbertitutako funtsen inguruan. Era berean, probintzia bakoitzean, gobernu politikoa erregeak izendatutako goi-buruarengan zetzan, eta hori zen Diputazio Probintzialaren burua. Diputazio Probintziala osatzen zuten lehendakariak, intendenteak eta zazpi kidek, alderdiko hautesleek aukeratuta, azken horiek Gorteetako diputatuak hautatu eta hurrengo egunean. Diputazio Probintzialaren erdia bi urterik behin berritzen zuten, eta kideak berehala berrautatzea debekatuta zegoen. Diputazioaren eskumenak 335. artikuluan ezarri ziren. 2.4. Esanahia eta indarraldia Cádizko Konstituzioaren azterketa amaitzeko, horren indarraldiari aipamen bat edo beste egin behar zaio. 1812 eta 1814 bitartean (hau da, Fernando VII.a erregea itzuli arte), Konstituzioak ia-ia ez zuen indarraldirik izan frantziarren aurkako gerrarengatik eta erregerik ez zegoelako, Espainiatik kanpo erbesteratuta baitzegoen). Fernando VII.a itzuli zenean, gutxi gorabehera laurogei diputatu absolutistak 1812ko Konstituzioa indargabetzea eskatzen zuen agiria (Persiarren manifestu izenekoa) monarkari aurkeztu zioten, eta armadaren laguntzaz, Fernando VII.ak, 1814ko maiatzaren 4an, Cádizko Gorteak indarrik gabe utzi, konstituzio-araubidea likidatu eta Cádizko Konstituzioa eta Gorteen dekretuak deusezak zirela adierazi zuen. Modu horretan, araubide absolutistara itzuli zen, Antzinako Erregimenean ohikoa zena. 1820ko urtarrilean, Riegoren pronuntziamendu ospetsua izan zen Cabezas de San Juanen (Sevilla). Azkar eta arrakastaz hedatu zenez, erregeak amore eman eta 1812ko Konstituzioa aldarrikatu zuen. Edu horretan, Cádizko Gorteen legegintza-eginkizuna berriz ezarri zen. Cádizko Konstituzioa 1823 arte indarrean egon zen, hirurteko liberal izenekoan. Zernahi gisaz, Napoleon erori ondoren, Europan, Aliantza Santuak Espainian absolutismoa berrezartzea erabaki zuen eta, beraz, Fernando VII.a erregearen adostasunez, armada bat bidali zuen Angulemako dukearen —Frantziako Luis XVIII.a erregearen anaiaren— aginduetara (San Luisen ehun mila semeak izenekoak); armada horretara Espainiako absolutista batzuk ere gehitu ziren, eta horiei guztiei esker, Espainian absolutismoa berrezarri ahal izan zen. Erregeak absolutisten laguntza izan zuen eta, 1823ko urriaren 1ean, hirurteko liberalean emandako arau guztiak deusezak zirela adierazi, absolutismoa berrezarri eta liberalen aurka zapalketa gogorra abiatu zuen. Horrela, zoriogaiztoko hamarkada izenekoa hasi zen, Fernando VII.a 1833an hil arte luzatu zena. Erregea hil eta gero, lehenengo gerra karlista hasi zen: absolutistak eta liberalak aurrez aurre jarri ziren koroaren 37

Konstituzio zuzenbidearen.indd 37

12/11/07 11:49:04

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea