Page 30

no Napoleón...). Hamahiru titulu eta 146 artikulu ditu. 1820 arte ezin zen eraldatu, hau da, onetsi eta zortzi urte igaro arte. Printzipio politikoei dagokienez, hiru azpimarra daitezke. Lehenengo eta behin, liberalismoa: testuan ideologia liberalaren kutsua dago, baina Napoleonen autoritarismoak indarrez baldintzatzen du. Eskubide eta askatasun batzuk aitortzen dira eta horiek mota honetako testu batean aipatzea aurrerakuntza nabarmena da: norberaren askatasuna («habeas corpus» barne hartuta), norberaren segurtasuna, egoitzaren bortxaezintasuna, inprenta-askatasuna (testuaren arabera, bi urte geroago jarriko zen indarrean), torturaren debekua, askatasuna kentzearen, zigor-prozesuaren publizitatearen inguruko bermeak, etab. Aipatzeko moduko bigarren printzipioa Estatuaren konfesionaltasuna da, hirugarren printzipioarekin batera: betiko ituna Frantziarekin. Azken horrek argi uzten du Espainia Frantziako interesen mende zegoela une hartan. 1.3. Konstituzio-organoak Konstituzio-organoei dagokienez, honela arautzen ziren: a) Botere betearazlea: erregeari zegokion; koroaren oinordekoak Josef Bonaparteren ondorengoak ziren, eta emakumezkoak oinordetzatik kanpo geratzen ziren. Erregeari laguntzeko, oinarrizko arauak Ministerio izenekoa arautu zuen, bederatzi sailek osatua, horietako bakoitzaren buru ministro bat zela, kasuan kasuko sailaren gaineko erantzukizunarekin. Horrez gain, estatu-idazkariaren irudia zegoen, ministro-lerrunarekin, eta horrek erregeak emandako dekretuak berresteko ardura zuen. Kargu horiek guztiak erregeak izendatu eta banatzen zituen askatasunez. Senatua ere bazegoen, baina ez zen organo legegilea, eta norberaren askatasunaren, inprenta-askatasunaren eta hauteskunde-kontrolaren (probintziako diputatuak eta udal diputatuak izendatzeko prozesuan) gaineko eskumenak baino ez zituen. «Senatu» hori osatzen zuten Espainiako infante adin nagusikoek eta erregeak kargu publikoen artean izendatutako hogeita lau kidek (ministroak, armadako eta gudarosteko kapitain nagusiak, enbaxadoreak, erregearen kontseilariak eta estatu kontseilariak). Amaitzeko, Estatu Kontseilua kontsulta-organo gorena zen, eta lege-proiektuak eta administrazio publikoko erregelamendu orokorrak aztertzeko eta administrazioaren eta auzitegien arteko jurisdikzio-gatazkak ebazteko ardura zuen. Erregea zen buru, hogeita hamar eta hirurogeita hamar kide artean zituen eta sei ataletan zatituta zegoen, bakoitza gai jakin batean berezituta zegoela. b) Botere legegilea: konstituzio-testuak estamentuzko Gorteak diseinatu zituen, 172 kidez osatuak: 25 nobleziakoak, 25 klerokoak eta 122 30

Konstituzio zuzenbidearen.indd 30

12/11/07 11:49:03

Profile for elkarmedia

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea