Page 28

«Cádizko 1812ko Konstituzio» entzutetsua (garai hartako konstituzio-testurik aurreratuenetakoa, Europarako eta Latinoamerikarako liberalismoeredua izan zena; Espainian tarteka egon zen indarrean eta testu hau ere ez zen errotu). Bigarren etapak aldi isabeldarra hartzen du, hau da, Isabel II. aren erregealdia, horren aita Fernando VII.a 1833an hil zenetik «iraultza ospagarria» gailendu eta tronutik kanporatu zuten arte, 1868an. Aldi horretan hiru konstituzio-testu nabarmendu behar dira: «Errege Estatutua» izenekoa eta 1837ko eta 1845eko Konstituzioak. «Iraultza ospagarriaren» ondoren, «seiurteko iraultzailea» izenekoa hasi zen, liberalismo demokratikoaren ahalegina, bi erregimen politiko desberdinekin: batetik, Savoia dinastia berriaren monarkia, oso gutxi iraun zuena Amadeo erregeak koroari uko egin ziolako 1873an, eta, bestetik, horren ondoren etorri zen I. Errepublika, 1874an modu bortitzean amaitu zena beste «pronuntziamendu» militar bat zela bide. Aldi horretan, bi konstituzio-testu nabarmendu behar dira: 1869ko Konstituzio «aurrerakoia» eta Konstituzio Federalaren Proiektua, 1873koa, inoiz indarrean jarri ez zena. I. Errepublikak porrot egin zuenez, Borboiko etxearen berrezarpena etorri zen: Alfontso XII.a, tronutik kanpo geratutako Isabel II.aren semea, tronura igo zen. 1874tik aurrera, konstituzio-historiaren laugarren aldia abiatu zen, oro har «berrezarpen» deitua, guztietatik luzeena; Primo de Riveraren diktaduraren (Alfontso XIII.a erregeak berak baimendua) ostean monarkia amaitu eta II. Errepublika ezarri zen, 1931n. Berrezarpen osoan, indarreko Konstituzioa 1876koa izan zen. Espainiako konstituzio-historiaren bosgarren aldiak II. Errepublika 1931n aldarrikatu zenetik Espainiako gerra zibila bitarteko (1936an hasi eta 1939an amaitu zen) urteak biltzen ditu. Aldi horretan, 1931ko Konstituzio errepublikarra egon zen indarrean. Gerra zibilean, Errepublikak galdu eta alderdi «frankistak» irabazi egin zuen. Edu horretan, seigarren aldia abiatu zen, gerra zibilaren amaieratik Franco jenerala 1975ean hil arte luzatu zena. Aldi horretan, Espainian ez zen egon berezko konstituzio-araubiderik, diktadura-araubidea baino. Antolamendu juridikoan «oinarrizko lege» izenekoek arautzen zuten, diktadura-ildoko eredu politikoaren isla. Franco hil eta gaur egungo erregea, Joan Karlos I.a, Alfontso XIII.aren iloba, tronura igo ondoren, demokraziarako trantsizio politikoa abian jarri zen. 1977ko ekainaren 15ko hauteskunde demokratikoen ostean, Gorte Konstituziogileak eratu ziren, eta gaur egun indarrean dagoen 1978ko Konstituzioa idatzi zuten.

28

Konstituzio zuzenbidearen.indd 28

12/11/07 11:49:03

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea