Page 239

tasun errekurtsoa. Auzitegiaren arabera, Lege Organikoaren Proiektua konstituzioaren aurkakoa zen, ez zigorrik gabe utzitako kasuak konstituzioaren aurkakoak zirelako, baizik eta lege-testuak EKren 15. artikuluko konstituzio-betekizunak betetzen ez zituelako, eta, beraz, legegileari manuetan sartu behar zituen bermeak adierazi zizkion; hori zela-eta, Auzitegiaren erdia ez zen ados egon epaitzarekin. Horren eraginez, legegileak uztailaren 5eko 9/1985 LO onetsi behar izan zuen, Zigor Kodearen 417 bis artikulua eraldatzekoa, eta horretan berme horiek guztiak sartu ziren (hori osatzeko, egiaztatuko osasun-zentroei eta haurdunaldia borondatez etetea legez burutzeko aginduzko irizpenei buruzko administrazio-arauketa egin zen). Artikulua indarrean dago oraindik, indarreko Zigor Kodearen xedapen indargabetzaile bakarra, 1 a), dela bide, azaroaren 23ko 10/1995 LOren bidez onetsi zena. Horrenbestez, aurreko guztia ikusita, ez dago zalantzarik Konstituzio Auzitegiko jurisprudentzia ez dela zuzenbideko iturria bakarrik, gure antolamendu juridikoaren zuzenbideko iturri garrantzitsua baino. A. GARCÍA MARTÍNEZek esan duenez, Konstituzio Auzitegia egoteak botere-banaketaren ohiko printzipioa aldatzen duen bezala, Auzitegi horrek zuzenbidea sortzeko duen eginkizunak iturrien ohiko sistema aldatzen du. 9. Bibliografia Iturrien sistema oro har ALZAGA VILLAAMIL, O. et al. Derecho Político según la Constitución de 1978. Constitución y fuentes del Derecho. 2. argit. Madril: Centro de Estudios Ramón Areces, 1997, I. lib. BALAGUER CALLEJÓN, F. Constitución y fuentes del derecho. 4. argit. Madril: Tecnos, 1999. GORDILLO CAÑAS, A. Ley, principios generales y Constitución: apuntes para una relectura desde la Constitución, de la teoría de las fuentes del Derecho. Madril: Centro de Estudios Ramón Areces, 1990. PÉREZ ROYO, J. Las fuentes del Derecho. 4. argit. Madril: Tecnos, 1988. OTTO y PARDO, I. de. Derecho constitucional y sistema de fuentes. 2. argit. Bartzelona: Ariel, 1995. ZZ.AA. La Constitución española y las fuentes del Derecho. Madril: Instituto de Estudios Fiscales, 1979.

Konstituzioa antolamendu juridikoaren gorengo arau gisa GARCÍA DE ENTERRIA, E. La Constitución como norma y el Tribunal Constitucional. 3. argit. Madril: 1985. 239

Konstituzio zuzenbidearen.indd 239

2/1/08 11:45:49

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea