Page 238

arruntei buruz hitz egiten duenak, konstituzio-jurisprudentziaren garrantzia beren beregi aitortu du. Izan ere, 5.1 artikuluan hurrengoa ezarri du: «Konstituzioa antolamendu juridikoaren gorengo araua da, eta loteslea da epaile eta auzitegi guztientzat; horiek legeak eta erregelamenduak Konstituzioko manu eta printzipioen arabera interpretatu eta aplikatuko dituzte, Konstituzio Auzitegiak mota guztietako prozesuetan emandako ebazpenetatik ateratzen den interpretazioaren arabera». Manu horrek gorengo eragingarritasuna ematen dio Konstituzio Auzitegiko jurisprudentziari, auzitegi arruntetako jurisprudentziaren gainetik. Hori KALOren 40.2 artikuluak berretsi du zalantzarik egon ez dadin, hurrengoa ezarri baitu: «edonola ere, Konstituzio Auzitegiak epaitutako lege, xedapen edo egintzen inguruan Justizia Auzitegiek emandako jurisprudentzia zuzenduko du konstituzioaurkakotasun errekurtso eta arazoak ebazten dituzten epai eta autoek eratorri doktrinak». Izatez, Konstituzio Auzitegiak konstituzio-aurkakotasun prozesu edo arazoetan emandako epaiek gauza epaituaren balioa dute, botere publiko guztientzat lotesleak dira eta ondore orokorrak sortzen dituzte denen aurka Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik (KALOren 38.1 art.). Baina Konstituzio Auzitegiak ez du jurisprudentzia sortzen konstituzio-aurkakotasun errekurtsoak edo arazoak ebazten dituenean bakarrik, baita Konstituzioan jasotako oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen ingurukoa interpretatzean (babes-errekurtsoaren bidez) edo estatuko, autonomia-erkidegoko edo toki erakundeetako organoen eskumenak zein diren ezartzean (legeria arau-emailean ezarritako gatazka moten bidez). Modu horretan, Konstituzio Auzitegia ez da Kelsenen terminologian «legegile negatibo» esaten zaiona, hau da, Konstituzioarekin bateragarriak ez diren arauak araztu eta antolamendu juridikotik baztertzen dituen organoa; askotan, harago jotzen du, esaterako: lege baten edo lege-lerruneko arau baten konstituziotasuna onartzen du modu baldintzatuan, betiere, esangura jakin batean interpretatzen bada, hau da, lege-arauaren interpretazioetatik Konstituzioarekin bateragarriak zein diren eta zein ez zehaztuz. Mota horretako epaiei interpretazio-epai esaten zaie: adibidez, 1981eko apirilaren 8ko KAE, greba-eskubidearen eta eskubide hori martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretu bidez arautzearen ingurukoa. Kasuren batean, Konstituzio Auzitegiak askoz harago jo du. Interpretazio-epaiak soilik eman beharrean, doktrinak «epai sortzaile» deitu dituenak eman ditu, eta horietan benetako «legegilekide» edo «legegile positibo» bihurtu da. Halaxe gertatu zen apirilaren 11ko 53/1985 epai polemikoarekin. Hain zuzen ere, epai horrek ebatzi egin zuen Zigor Kodearen 417 bis artikulua —abortuaren kasu batzuei zigorra kentzen ziena— aldatzen zuen Lege Organikoaren Proiektuaren aurkako konstituzio-aurkako238

Konstituzio zuzenbidearen.indd 238

12/11/07 11:49:40

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea