Page 237

tziari garrantzi handia ematen dio eta (Legea esangura zabalean); ondoren, ohitura aplikatzen du Legerik ez dagoenean (edo, hobeto esanda, zuzenbide idatzirik ez dagoenean) eta zuzenbideko printzipio orokorrak, aplikatzeko moduko ohiturarik ere ez badago. Eta konstituzio zuzenbidearen esparruan, zuzenbide idatzia funtsezko iturria da (Konstituzioa bera ere idatzia da), ohiturek (eta, hala denean, konstituzio-konbentzioak) garrantzi txikia dute, eta zuzenbideko printzipio orokorrek ohiturak berak baino garrantzi handiagoa dute. 8. Jurisprudentzia Jurisprudentzia definitu nahi izanez gero, Auzitegiek, jurisdikzioahala egikarituz, antolamendu juridikoaren arauak interpretatu eta aplikatzean emandako ebazpenen multzoa dela esan daiteke. Horren garrantzia gero eta handiagoa da, baina Kzren 1.1 artikuluak zuzenbideko iturriaren izaera ukatu zion, izaera hori legeari, ohiturari eta zuzenbideko printzipio orokorrei bakarrik aitortu baitzien. Izatez, Kzren 1.6 artikuluaren arabera, jurisprudentziak antolamendu juridikoa osatuko du, Auzitegi Gorenak legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak interpretatu nahiz aplikatzean, behin eta berriz ezartzen duen doktrinaren bidez. Jurisprudentziaren garrantzi praktikoaren eta Kzren 1.6 artikuluak ematen dion bigarren mailaren arteko kontraesana azaltzeko, kontuan izan behar da Kode Zibilaren atariko titulua 1974an aldarrikatu zela, Konstituziorik ez zegoenean. Carta Magna indarrean sartu ondoren, gauzak asko aldatu dira, eta gaur egun, Kzren 1.6 artikuluak batez ere Auzitegi Gorenaren jurisprudentziari aipamen egiten diola ulertu behar dugu, eta ez Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziari, azken horrek esanahi, irismen eta eragingarritasun oso desberdinak baititu eta, nola ez, konstituzio-zuzenbidearen iturri oso garrantzitsua baita. Hain zuzen ere, Konstituzioa antolamendu juridikoaren gorengo araua denez, auzitegiek horren inguruan egiten duten interpretazioa funtsezkoa da. Auzitegi arruntek ere (gorengo organoa Auzitegi Gorena da) Konstituzioa interpretatzen dute, baina Konstituzio Auzitegia da testuaren interprete gorena (KALOren 1.1 art.). Hori dela eta, Konstituzio Auzitegiak Konstituzioa interpretatzean behin eta berriro ezartzen duen doktrina ez da konstituzio zuzenbidearen beste iturri bat bakarrik, Carta Magna interpretatu eta aplikatzeko funtsezko iturria da. EKren 164.1 artikuluaren arabera, Konstituzio Auzitegiaren epaiek legeren baten edo lege-indarreko arauren baten konstituzio-aurkakotasuna adierazten badute, edo eskubideren baten balioespen subjektibora mugatzen ez badira, erabateko ondoreak dituzte denen aurka. Botere Judizialaren Lege Organikoak, epaile eta auzitegi 237

Konstituzio zuzenbidearen.indd 237

12/11/07 11:49:40

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea