Page 23

gaiari buruzko eskuliburu eta lan garrantzitsuenak, legeria politikoa biltzen duten testu nagusiak eta legeria eta jurisprudentzia garrantzitsuena kontsultatzeko jarraibide batzuk jaso dira. Bestalde, erakunde bakoitzari aplikatzeko moduko legeria berezia eta jurisprudentzia testu osoan gehitu dira, testuinguru zehatzean kokatzeko. Ziurrenik, irakurleak testuan akatsen bat edo beste aurkituko du: aurretik barkamena eskatu nahi diot. Erakunde juridiko batzuen inguruko indarreko arauketan desfase batzuk ere aurkituko ditu, legea etengabe aldatzen ari da eta: horregatik ere barkamena eskatu nahi diot irakurleari. Carl Schmittek gure garaian «legeria motorizatua» zegoela esaten zuen, eta beraz, saihestezina da testuaren atal batzuk ia-ia berehala zaharkituta geratzea. Von Kirchmann-ek arrazoia zuen hurrengoa zioenean: «legegilearen hiru hitz zuzentzailek liburutegi osoak zabor bihurtzen dituzte». Alferrikakoa izango litzateke honelako testu bat idazteko arau-aldaketa guztiak egin arte itxarotea, testua ez litzateke-eta inoiz idatziko. Eta hobea onaren etsaia denez, liburua orain idaztea erabaki dut, eduki batzuk argitaratu eta berehala zaharkituta geratuko direla jakin dakidan arren. Lan xume hau Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko hiru lankideri eskaini nahi diet, asko miresten ditudalako, laguntza eta aholku asko eman dizkidatelako eta maisutzat eta, batez ere, laguntzat ditudalako: Javier Divar Garteiz-Aurrecoa, Alfonso Carlos Saiz Valdivielso eta Andrés María Urrutia Badiola irakasleez ari naiz. Baina beste pertsona batzuei ere eskerrak ematea behar-beharrezkoa iruditzen zait. Eskuliburu honen lehen liburukia gaztelaniaz eta euskaraz sortu da aldi berean, eta ni egilea naizen arren, bi pertsonarekin elkarlanean aritu naiz, eta egindako lanarengatik modu berezian eskerrak eman nahi dizkiet: batetik, Arantza Etxebarria Iturrate gure terminologoa, testuaren euskarazko lehen bertsioan, elkarrekin zuzendu dugun horretan, modu zoragarrian lan egin duena, eta bestetik, Andrés M.ª Urrutia Badiola Deustuko Unibertsitatearen barruan eta kanpoan euskara juridikoarekin zerikusia duen guztiaren benetako suspertzailea, euskarazko testua gainbegiratu duena. Eskerrak eman nahi dizkiet era berean Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko eta Euskal Gaien Institutuko lankide eta lagunei, iruzkinak, iradokizunak eta, une zailetan, bultzada ere eman baitidate eta, nola ez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari, euskarazko terminologia juridikoaren inguruko lanaren babesaren barruan liburu hau egiteko diru-laguntza eman baitu. Amaitzeko, ez ditut aipatu gabe utzi nahi Deustuko Unibertsitateko Argitalpen Saila eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak liburua argitaratzeko emandako laguntza. Euskal atsotitzaren aholkuari jarraituz, «berbarik onena, laburrena», sarrera hau amaitzeko unea iritsi dela uste dut. Anaia Garate dohatsua Deustuko Unibertsitateko atezaina izan zen urte luzez eta aurten bere jaio23

Konstituzio zuzenbidearen.indd 23

20/11/07 16:48:45

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea