Page 223

c) autonomia-erkidegoen araubidea (ez da Autonomia Estatutua soilik, irizpide zabalagoarekin interpretatu behar da, hots, KALOren 28.1 artikuluak aipatu arauak barne hartuta; izan ere, debekua Konstituzioan, Autonomia Estatutuetan eta eskumen-legeetan autonomia-erkidegoei buruz jasotako arauketara ere hedatzen da); edonola ere, debekatu egiten da legedekretu bidez eskumenak zuzenean eta modu positiboan mugatu ahal izatea (otsailaren 20ko 29/1986 KAE eta urtarrilaren 21eko 23/1993 KAE); d) hauteskundeei buruzko zuzenbide orokorra (hau da, estatua ordezkatzen duten erakunde guztietarako eta EKren 137. artikuluaren arabera estatuaren barne antolaketako lurralde-erakundeetarako baliozkoak diren hauteskunde-arau guztiak). Izatez, hauteskunde-zuzenbide orokorraren arauketa, praktikan, EKren 81. artikuluan ezarritako lege organikoaren erreserbarekin identifikatzen da (maiatzaren 16ko 38/1983 KAE). Indarraldiari dagokionez, lege-dekretuak berehala sartzen dira indarrean, aldarrikatu eta Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren (normalean, BOEn argitaratu eta hurrengo egunean sartzen dira indarrean, eta kasu batzuetan, argitaratzen diren egun berean). Baina horien indarraldia behinbehinekoa da, ondoren Diputatuen Kongresuaren kontrolpean jarri behar dira eta. Kontrol horrek argi uzten du Parlamentuaren nagusitasuna eta argi azaltzen du lege-dekretuak, Gobernuak aldarrikatu arren, lege-lerruna izatea; izan ere, Behe Ganberak baliozkotuko du. Parlamentuaren kontrola honela egiten da: lege-dekretuak berehalakoan eztabaidatu beharko dira Diputatuen Kongresuan, eta haien testu osoari buruzko botazioa egin beharko da, lege-dekretua noiz aldarrikatu eta hurrengo hogeita hamar egunetan; ondore horietarako deialdia egingo da, Kongresua bildurik ez badago (EKren 86.2 art.). Ganbera disolbatuta badago edo agintaldia bukatuta badu, kontrol-eginkizun hori Kongresuko Diputazio Iraunkorrak egingo du (78.2 art.). Epe horretan, Kongresuak lege-dekretua baliozkotu edo indargabetu behar du, eta horretarako prozedura berezi eta sumarioa erabili behar da (KOAren 151. artikuluan ezarritakoa). Testua baliozkotuz gero, arauak lege-dekretu moduan indarrean jarraitzen du (hau da, indarraldiak behin-behineko izateari uzten dio), baina ez da izaera juridikoa aldatzen, hau da, ez da lege bihurtzen; lege-dekretu izaten jarraitzen du, ondorio eta muga guztiekin (maiatzaren 31ko 29/1982 KAE, otsailaren 4ko 6/1983 KAE, eta abenduaren 2ko 111/1983 KAE). Testua indargabetuz gero, lege-dekretua behin-behinean indarrean egon zen bitartean sortutako ondore juridikoekin arazo bat planteatzen da: indargabetze-egintzak berak esanbidez ezar dezake zer ondore dituen. Egintzak indargabetzearen ondoreak ezartzen ez baditu, segurtasun juridikoaren eta egintzen iraupenaren printzipioak aplikatuz, eta partikularren eskubideei kalterik ez egiteko, arra223

Konstituzio zuzenbidearen.indd 223

12/11/07 11:49:38

Profile for elkarmedia

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea