Page 222

aurkaratutako lege-dekretu baten konstituziotasuna baloratzerakoan (maiatzaren 20ko 60/1986 KAE, urtarrilaren 21eko 23/1993 KAE, uztailaren 3ko 137/2003 KAE eta martxoaren 28ko 68/2007 KAE). Aurrean esan dudanez, lege-dekretuak ezin du EKren 86. artikuluan esanbidez aipatutako arlo-sorta bat arautu. Konstituziogileak erabilitako adierazpenaren arabera, lege-dekretuek ezin izango dituzte ukitu hurrengoak: a) Estatuaren oinarrizko erakundeei buruzko antolamendua. Hau da, lege-dekretuari debekatutako esparrua Estatuko oinarrizko erakundeen osagai estruktural, funtsezko edo orokorrak zehazteari dagokiona da, erakundeon antolaketa eta funtzionamenduari dagokionez (maiatzaren 20ko 60/1986 KAE); b) Konstituzioaren I. tituluak arautzen dituen herritarren eskubide, eginbehar, eta askatasunak. Ildo horretatik, hasieran, Konstituzio Auzitegiak pentsatu zuen muga horren barruan lehenengo tituluaren bigarren kapituluko lehenengo ataleko eskubide eta askatasunez gain, hau da, lege organikoaren erreserbapeko eskubide eta askatasunez gain, beste batzuk ere sartzen zirela, hots, lege arrunta eskatzen zutenak, hain zuzen ere, bigarren atalekoak. Baina RUMASAren desjabetzapen polemikoa eragin zuen otsailaren 23ko 2/1983 Errege Lege Dekretuaren aurkako errekurtsoa jarri zenean (lege-dekretuaren konstituziotasuna oso eztabaidatua izan zen, EKren 33. artikuluko jabetza-eskubidea ukitzen zuelako —hain zuzen ere, 2. atalekoa da— ), Konstituzio Auzitegiak jarrera aldatu eta botazio estuan (lehendakariaren kalitate-botoak erabaki zuen), lege-dekretu haren konstituziotasuna onartu zen epai polemiko baten bidez. Auzitegiko kideen erdiek boto partikularra eman zuten, gehiengoaren erabakiarekin bat ez zetorrena (abenduaren 2ko 111/1983 KAE), eta lege-dekretutik kanpo utzitako arloak modu hedakorrean ez zirela interpretatu behar argudiatu zuen, lege-dekretua bera arau-tresna erabilgaitza ez bihurtzeko; ukitu terminoa ezin zen erabat hedatu, izan ere, orduan zaila izango litzateke lege-dekreturen batek eskubideren bat ez ukitzea. Hori zela eta, ez zen ulertu behar EKren 86.1 artikuluko murrizketek lege-dekretuaren aukerak ezerezera murrizten zituztenik, ezta eskubide eta askatasunen araubide orokorra arautzen zutenik ere. Horrenbestez, kasuan-kasuan ukitutako eskubidearen konstituzio-eraketa eta kasuan kasuko arauketa zehatzaren irismena aztertu behar dira, kasuan kasuko eskubidea ukitzen duten edo ez jakiteko. Azken buruan, debekatzen dena da lege-dekretu bidez oinarrizko eskubideen araubide orokorra arautzea edo eskubideon funtsezko osagaiei aurre egitea. Argudio hori Auzitegiak erabili du geroko jurisprudentzian (maiatzaren 20ko 60/1986 KAE, urtarrilaren 21eko 3/1988 KAE, urriaren 18ko 182/1997 KAE eta uztailaren 3ko 137/2003 KAE); 222

Konstituzio zuzenbidearen.indd 222

5/12/07 11:44:00

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea